Eraldaketa digitala I+G+B Invest in Basque Country Zibersegurtasuna
Albisteak 16 Marzo, 2018

Bavariako ordezkaritza bat Euskadira etorri da puntako estrategia industrialak ezagutzeko

Alemaniako hogei bat kargu publiko eta enpresetako zuzendaritza-kargu Euskadira etorri dira, bertatik bertara ezagutzeko Basque Industry estrategia edota Basque Cybersecurity Centre (BCSC), Euskadiko Zibersegurtasun Zentro berria
-

Bavariako (Alemania) ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan, zuzenean ezagutzeko puntako estrategia industrialak, SPRI Taldean (enpresen garapenerako euskal agentzia) integratutako eta aurten sortutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren eskutik (Basque Trade Investment).

Euskadiko Nazioartekotze Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek harrera egin dio ostiral honetan Bilbon Alemaniatik iritsitako ordezkaritzari. Hogei bat lagun etorri dira ordezkaritza horretan, besteak beste, hauek: Bavariako gobernu federaleko eta länder hartako erakunde desberdinetako zuzendariak eta Alemaniako dozena bat enpresatako zuzendaritza-karguak. Ondarzabalek azalpenak eman dizkie Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen ekimen garrantzitsuenei buruz, hizpide hartu dituelarik Basque Industry estrategia edo joan den irailetik martxan dagoen Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zibersegurtasun zentro berria.

Jaurlaritzak Euskadiko esparru publiko eta pribatuetan zibersegurtasunaren kultura handitzeko daukan konpromisoaren emaitza da Basque Cybersecurity Centre, eta zentroko zuzendari Javier Diéguezek azaldu ditu zentroaren ildo garrantzitsuenak. BCSCk helburutzat du baita ere euskal enpresa eta industrientzako negozio-aukera berriak bilatzea, aukera horiek zibersegurtasun teknologiak 4.0 Industriara transferitzeko prozesuan oinarritzen direlarik.

Diéguezek Bavariako ordezkaritzaren aurrean eman duen hitzaldian azpimarratu du hezkuntza dela zibersegurtasunaren erronkari aurre egiteko “gakoetako bat”, eta adierazi du “lankidetza estuan” ari direla lanean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin. Orobat aipatu du Basque Cybersecurity Centre “epe luzeko proiektua” dela.

SPRI Taldeko Susana Larreak hizpide izan du Basque Industry 4.0 estrategia, hau da, industriaren digitalizazioaren (laugarren iraultza industriala) aldeko apustua. Estrategia honen oinarria da produktu berriak sortzen laguntzea, material berriak txertatzea eta fabrikazio prozesuak hobetzea espezializazio sektoreetan. Ostiral honetako jardunaldian alde biko topaketak ere egin dira, hau da, Euskadiko nahiz Bavariako enpresen eta erakundeen arteko bilerak.

Bavariako ordezkaritza martxoaren 14an iritsi zen Euskadira, eta lan-agenda betea izan du, bisitan izan delarik Gaia klusterrean, Tecnalia teknologi zentroan, Zornotzako Automotive Intelligence Center-en, Vicomtech enpresan eta, besteak beste, Mondragon Korporazioan.

Bisita honen aurrekariak Eusko Jaurlaritzak eta Bavariako gobernuak 2014an sinatutako lankidetza-akordioan kokatzen dira, harrezkero hainbat bilera egin direlarik Arantxa Tapia Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuaren eta Ilse Aigner Bavariako Ekonomia ministroaren artean. Joan den irailean egin zen Munichen Tapiaren eta Alemaniako ministroaren arteko azken bilera, euskal sailburua Bavariara joan baitzen Fagor Arrasate lantegiaren inauguraziora eta Kanpo Sarearen bulego berri baten irekiera ekitaldira (Munich).

Lotutako albisteak

Zibersegurtasunaren  Europako  Erakundearen  (ECSO)  parte  da  orain  SPRI
03/07/2025 Zibersegurtasuna

Zibersegurtasunaren Europako Erakundearen (ECSO) parte da orain SPRI

ECSOk Europako zibersegurtasuneko sektore publikoa eta pribatua biltzen ditu. Guillermo Unamuno izango da SPRIren ordezkaria

Tecnalia,  zibersegurtasunaren  maila  guztietako  saiakuntzak  egiteko  akreditazioa  lortu  duen  lehen  erakunde  nazionala
02/07/2025 Zibersegurtasuna

Tecnalia, zibersegurtasunaren maila guztietako saiakuntzak egiteko akreditazioa lortu duen lehen erakunde nazionala

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak ENACen (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditazioa lortu du, nazioarteko IEC 62443-4-2 arauaren arabera industria segurtasun-maila handienean ziurtatzeko.  

ETE-ei  zuzendutako  zibersegurtasuneko  proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epea  zabaldu  dugu
27/06/2025 Zibersegurtasuna

ETE-ei zuzendutako zibersegurtasuneko proiektuetarako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dugu

SPRIk SOC (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtagirien laguntza-programarako eskaerak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 3ra arte luzatzea erabaki du. Luzapen hori Euskadiko enpresa txiki eta ertainen zibersegurtasuna indartzeko funtsezko laguntzatara sarbidea errazteko gure konpromisoari lotuta dago.

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
25/06/2025 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak atera berri du Azpitek laguntzen programa berri bat, alegia, azpiegiturak eta ikerketa-ekipamenduak eskuratu, instalatu eta eguneratzen laguntzera bideratutako ekimena. Programa hori bat dator 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030), eta haren helburua da I+G+b garatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren...

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Eusko  Jaurlaritzak  70  milioi  euroko  zuzkidura  duten  Emaitek  Industria  Hobea  eta  Azpitek  programak  onartu  ditu,  Zientzia,  Teknologia  eta  Berrikuntzaren  Euskal  Sareko  zentro  teknologikoei  laguntzeko
17/06/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 70 milioi euroko zuzkidura duten Emaitek Industria Hobea eta Azpitek programak onartu ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoei laguntzeko

Bi programa horiek 58,5 eta 9 milioi euroko zuzkidura dute, hurrenez hurren, eta foku anitzeko zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea dute helburu

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Enpresa  Zibersegurtasuneko  dirulaguntza  berriei  esker
17/06/2025 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker

Gaur zabaldu den Enpresa Zibersegurtasuna laguntza-programaren edizio berria 4.5 milioi €-ko aurrekontua izango du. Zibererasoei aurre egiteko indartu egin nahi duten euskal enpresek 2025ko azaroaren 24ra arteko epea dute euren eskaerak aurkezteko.

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

LCyberCyberIndustry  Congressen  lehen  edizioan  nazioarteko  zibersegurtasuneko  320  aditu  baino  gehiago  bilduko  dira,  200  enpresatakoak,  zibersegurtasunak  euskal  industrian  dituen  erronkak  eztabaidatzeko
12/06/2025 Zibersegurtasuna

LCyberCyberIndustry Congressen lehen edizioan nazioarteko zibersegurtasuneko 320 aditu baino gehiago bilduko dira, 200 enpresatakoak, zibersegurtasunak euskal industrian dituen erronkak eztabaidatzeko

Kongresuak Euskadi zibersegurtasuneko lehen mailako erreferentzia gisa finkatzen lagunduko du; TECNALIAk antolatu du SPRIk diseinatzen eta hedatzen lagunduta, eta Bilbon egingo da, Azkuna Zentroan, ekainaren 17an eta 18an

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.