Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 11 Azaroa, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Barbara IoT: “Erreferentziazko plataforma izan nahi dugu Euskadin IoT industriala garatzeko”

Startupa euskal ekosistemari erreparatu eta INNOLAB Bilbaok inkubatutako konpainietako bat izango da

Industria-inguruneetako datuak biltzea ardatz duen Barbara IoT enpresaren plataforma garatzaileak gonbita luzatu die proiektuak eta talentua erakartzearen aldeko apustuari eusten dieten euskal administrazio eta inbertsiogileei, tokiko industria-sarea aberastu eta eraldaketa digitala susta dezaten. Euskadirako iritsiera eta etorkizuneko erronkei buruz mintzatu gara Barbara IoTko Produktu Zuzendari Isidro Nistalekin.

Zein da Barbara IoTren jatorria?

Aurreko proiektu batetik datorren proiektua da, izan ere, enpresa espainiar batek eta enpresa amerikar batek Blackphone deritzon ‘joint venture’-a gauzatu zuten, erabiltzaileen pribatutasuna bermatuko lukeen telefono mugikor segurua fabrikatzeko asmoz. Amerikarrek espainiarren zatia erosi eta ingeniaritza taldea proiektutik kanpo gelditu zen. Talde honexekin abiatu genuen duela hiru urte Barbara IoT proiektua, enpresei zerbitzua emanez eta IoT merkatura nahiz datuak eskuratzera zuzendutako plataforma propioa sortuz. Dagoeneko 10 langile ditugu Madrilgo egoitzan eta gure hurrengo helburua Euskadin finkatzea da.

4.0 Industriaren arloan, nolako soluzioak eskaintzen dituzue Barbara IoT enpresatik?

4.0 Industriaren arloan, beti hitz egiten dugu adimen artifizialaz, big dataz, mantenimendu prediktiboaz eta antzeko kontuez, Baina oso jende gutxik aipatzen du nondik datozen datuak. Cloud plataformak garuna dira, baina gu, IoTa, oinak gara. IoTa da plataforma horiek elikatzen dituena. Landa datuak biltzen, plataforma horietara moldatzen eta dagokien tokira igotzen trebatuta gaude. Horretarako, zeozer jakin behar duzu landa-protokoloez, sentsorikaz, industria-protokoloez nahiz 4G, LoRa, Wi-Fi, ethernet eta abarren bitartez hodeira igotzeko gaitasunaz… eta esparru horietan guztietan trebatutako adituak gara.

Gure arloan, sarri hitz egiten dugu kontzeptu-probaren edo PoCaren purgatorioaz. Digitalizazio proiektu gehienetan, pilotua edo kontzeptu-proba erraza izan ohi da, baina arazoak soluzioak eskalatzean sortu ohi dira. Hor, kontuan hartu beharreko gaiak agertu ohi dira segurtasunari, eragiketari eta abarrei dagokienez. Guk garatu dugun plataformak PoC azkarra egin eta eskalatzea ahalbidetzen digu, izan ere, seguruak gara eta den-dena urrunetik kudeatzen dugu. Barbara deritzon plataforma honek bi osagai ditu: Barbara OS, gailuetarako sistema eragiletzat jo dezakeguna, eta Barbara Panel, gailuak kudeatzen dituena.

Zeintzuk dira zuen plataformaren abantailak, merkatuan egon daitezkeen antzeko produktuen aldean?

IoT tradizionala siloetan egiten ari da, eta hortxe dago gure ezaugarri bereizgarria. ITen arloko ohiko hornitzaileek datuak siloetan bilduta dauzkaten monitorizazio-plataforma itxiak eskaintzen dituzte. Gure proposamenean, datua bezeroa da, eta nahi duten lekuan kokatzen dugu. Ez ditugu datuak siloetan banatzen, fabrikazioaren, ERPen edo bestelako iturrien arabera. Hainbat jatorritako datuak bildu eta haien plataformetan txertatzen ditugu, adimen artifizialekoak, big datakoak, bistaratzekoak edo bestelakoak izanda ere. Sentsorika mailan, zernahirekin integratzen gara.

Egun, eguzki-parkeen kudeatzaile batentzako proiektua darabilgu esku artean. Eguzki-parkeak hainbat hornitzailek eraikitakoak dira, eta PLC eta inbertsiogile desberdinak dituzte. Bakoitzak hainbat plataformari atxikitako protokoloak eta datuak dituenez gero, ezinezkoa zen modu bateratuan aztertzea. Hortaz, gure ‘gateway’-ak jarri dutugu parke horietan guztietan datuak digitalizatzeko, eta haren plataforma digitalera bidaltzen ditugu. Pilotua astebeteko epean egin dugu eta hedapena hiruzpalau asteko kontua izango da.

Horrez gain, logistika arloko proiektu bat garatu dugu ‘picking’ sistema gidariekin integratzeko. Proiektu honek ehuneko 25 hobetu du ‘picking’-aren kalitatea. Proiektu errazak dira, baina balio erantsi handia ematen dutenak. Helburua lan azkarra eta frogagarria egitea da, etekinak ahalik eta azkarren ateratzeko. Guk ez ditugu prozesu guztiak bat-batean monitorizatzen, baizik eta adimen pixka bat inplementatzen dugu prozesuen eraldaketa sakona sustatzeko eta epe laburrean gogoko emaitzak lortzeko.

IoTari zibersegurtasun txertatua ematea da zuen zerbitzuak eskaintzean berariaz nabarmendu ohi duzuen alderdia.

OT inguruneak gertuko segurtasunera ohitura zeuden. Gailuek eraso fisikoak izateko arriskua baino ez zuten. Baina orain konturatu gara zenbait plataforma Internetera konektatzea merezi duela. Urtetan deskonektatuta egon diren gailuak dira, izan ere, lehen ez zuten garrantzirik, baina orain bai, garrantzi handia dute. Han-hemenka aurkitu ditugun gailu batzuek portuak irekita edo pasahitza lehenetsita zeuzkaten. Arazoa ez da bakarrik datuak edo dirua lapurtzeko arriskuan egotea, baizik eta norbaitek urrunetik beso robotiko bat kontrolatu edo lantegi bat bahitzeko aukera izatea, eta zoritxarrez gertatzen hasia da. Gure plataformaren diseinuan segurtasuna oinarri-oinarritik txertatzen da. Ez da beharrezkoa kodifikazio kuantikoa egitea, ateak ixtea baino, izan ere, zenbait enpresak uste dute, garrantsitsuak ez diren ustean, inork ez dituela inoiz hackeatu behar, baina ez dakite hackerrek Interneten balizko kalte-arriskuak bilatzeaz arduratzen diren ‘bot’-ak garatzen dituztela, eta arriskuak aurkitzen dituztenean, baliabide guztiak erabiltzen dituztela dirula lortu edo ebasteko, enpresaren tamaina zeinahi dela ere.

Zergatik jarri duzue arreta Euskadin?

Proiektu bat abian jartzen duzunean, lehenengo joera merkaturik handiena non dagoen begiratzea da. IoTaren merkaturik handiena etxe barruko da, baina arlo profesionalera jotzea erabaki genuen, izan ere, merkatu geldoagoa bada ere, ‘player’ gutxiago ditu, geurea bezalako enpresa txikien mesedetan. Gauzen Interneta industrian sartzea da gure apustua, eta industriaz hitz egiten dugunean, Euskadi da Espainiako erreferentzia; horixe da hona etortzera bultzatu gaituena. Euskadiren alde apustu egitearen bigarren arrazoia hemengo merkatu industrialaren gertutasuna da, izan ere, bezeroarengandik gertu egon behar da harekin interaktuatzeko, integratzailea gertu izatera ohitura baitago, eta horren harira gu hemen izateak askoz ere zentzu gehiago du.

Nola sortu zaizue Euskadin jardunean hasteko aukera?

Barbara IoTn berrikuntzaren aldeko bi dirulaguntza jaso ditugu abian jarri ginenetik: CDTIren Neotec delakoa eta Europako Batzordearen Horizon 2020 programaren lehen faseari dagokiona. Azken honi atxikitako ‘coaching’ jardunaldiak euskal ‘coacher’ batek eman zizkigun eta harexek jarri gintuen harremanetan INNOLAB Bilbaorekin. Berehala adierazi ziguten haien inkubazio programan sartzeko interesa.

Noizko aurreikusia duzue Euskadin jardunean hastea?

Urtea amaitu baino lehen, jendea izango dugu hemen lanean. Finantzaketa txandan sartuta gaude, eta txanda honen helburuetako bat Euskadiko merkataritza-bulegoa ezartzeko behar ditugun laguntzak lortzea da. Erreferentziazko plataforma izan nahi dugu Euskadin IoT industriala garatzeko.

Lotutako albisteak

15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak