Eraldaketa digitala Nazioartekotzea
Albisteak 5 iraila, 2018

Argentina Euskadiko industria-kasua eredu gisa hartu du

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak hitzaldi berezia eman du 2.000 pertsonaren aurrean, Unión Industrial Argentinak antolatu duen “Nuevos enfoques para el futuro productivos” izeneko Argentinako 24. Industria Konferentzian. Mauricio Macri nazioko presidenteak itxi du ekitaldia
-

Arantxa Tapia Dante Sica Argentinako Ekoizpen ministroarekin batu da, Industria Eguna dela eta

Hogeita hamar bat euskal enpresa daude herrialde horretan; bertan, Euskadi, lizitazioen plataformaren bidez, lehiaketa publikoak eslei dakizkion lanean ari da

 

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak hitzaldi berezia eman du 2.000 pertsonaren aurrean, Unión Industrial Argentinak antolatu duen “Nuevos enfoques para el futuro productivos” izeneko Argentinako 24. Industria Konferentzian. Mauricio Macri nazioko presidenteak itxi du ekitaldia.

 

Argentinako eragile publikoak eta pribatuak herrialdeak bizi duen egoera konplexua berbideratzeko zabaldu beharreko ekonomia- eta industria-politiken inguruko eztabaida sakonean murgilduta daude.

 

Testuinguru horretan, sailburuak Euskadin bai krisialdian bai oparoaldian eginiko industria-apustu bizia nabarmendu du, eta zera esan du: “apustu publiko-pribatua izan da, eta, bertan, beti parte hartu izan dute erakunde guztiek, gobernatzen dituzten alderdiak edozein direla ere”. Horretarako, sailburuak 80ko hamarkadatik Euskadiko industria-historiaren une nagusiak berrikusi ditu.

 

Argentinan enpresa-elkarteen eta erakunde-ordezkarien artean dagoen eztabaida gurutzatua dela eta, sailburuak argitu du industria-herrialde batek erakundeen eta enpresen eta horien eragile guztien –pertsona industrialak, langileak eta sindikatu-agenteak– inplikazioa behar duela, eta elkarrekiko gaitzespenak ez duela konfiantza sortzen laguntzen, kontrakoa baizik, konfiantza baita herrialde bateko egonkortasun ekonomikoari gehien eta hoberen lagunduko dion alderdietako bat.

 

Euskadik irmo jardun du politika-mota horren hedapenean eta, horretarako, estrategia ausartak aplikatu ditu, legegintzaldiz legegintzaldi, betiere industria-pisu handiagoa irabazteko eta nazioarteko merkatuetan produktu eta zerbitzuen lehiakortasuna hobetzeko.

 

Tapiak Industria, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren hasierako planak aipatu ditu, bai eta klusterren sorrera eta finkapena, estrategia energetikoa eta nazioartekotze-estrategia, 2020rako Agenda Digitala eta Basque Industry 4.0 Estrategia ere, zeinak prestakuntzari lotutako gaiak ere biltzen baititu.

 

Topaketa Dante Sica Ekoizpen ministroarekin

 

Euskal kasuari buruzko hitzaldi berezia sailburuak Dante Sica Ekoizpen ministroarekin izan duen bileraren ondoren izan da; aste honetan, Macrik erabaki duen gobernuaren berrantolamenduaren ondoren, ministroaren eginkizunak sendotu egin dira.

 

Bileran, bi ordezkariek jardun dute Argentinako egoera politiko-ekonomikoaren inguruko informazioari buruz.

 

Era berean, sailburuak ministroari erakutsi dio gobernuak azpiegitura berriak eraikitzeko esleituko dituen lizitazioetara jotzeko Eusko Jaurlaritzak eta euskal enpresek duten interesa; horretarako, Lizitazioen Plataforma du eta, horren bidez, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak-BTIk merkatu horretan interesa izan dezaketen enpresa-taldeei ematen die laguntza.

 

Gogora ekar dezagun Euskadik Argentinako Industria Egunean duen protagonismoak, gonbidatu berezia den aldetik, pasa den martxoaren 12an Gugenheim Museoan eginiko hitzordua duela jatorria; bertan, Business 20 (B20) taldea batu zen, G20ko herrialdeei lotuta dagoena, zeina datorren azaroan batuko baita, Buenos Airesen.

 

Topaketa Biltzarreko Industria Batzordearekin

 

Bihar goizean, euskal kasua berriro aztertuko da, baina, oraingoan, Argentinako Diputatuen Ganberako Industria Batzordean; bertan, Tapia alderdi politiko guztietako ordezkariekin batuko da, eta saioa irekia izango da, nahi duenak joateko. Aurretik, Emilio Monzó Nazioko Kongresuko Diputatuen Ganberako presidenteak egingo dio harrera.

Lotutako albisteak

Jauregiren  hitzetan,  “oraindik  aukera  dago  Estatu  Batuekin  merkataritza-akordio  ona  lortzeko”
09/07/2025 Nazioartekotzea

Jauregiren hitzetan, “oraindik aukera dago Estatu Batuekin merkataritza-akordio ona lortzeko”

Pradales Lehendakariaren mezua berretsi du: Euskadi prest dago joan den otsailetik Trumpen muga-zergen mehatxuari aurre egiteko.

Seinalek  enpresei  beren  informazioa  edozein  mehatxuren  aurrean  babesten  laguntzen  die
08/07/2025 Zibersegurtasuna

Seinalek enpresei beren informazioa edozein mehatxuren aurrean babesten laguntzen die

20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Seinale zibersegurtasunean eta Zuzenbide Digitalean espezializatutako konpainia gisa finkatu da

SPRI  Taldeak  adimen  artifizialari  buruzko  sei  tailer  antolatuko  ditu  Euskal  Encounterren

SPRI Taldeak adimen artifizialari buruzko sei tailer antolatuko ditu Euskal Encounterren

Hilabete honetako 24tik 26ra egingo dira eta izen-emateak (doakoak) irekita daude dagoeneko

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Euskadi,  itsas-energia  eolikoan  espezializatutako  Koreako  azokan
03/07/2025 Nazioartekotzea

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

Eusko  Jaurlaritzak  Tzitzikostas  komisarioaren  aurrean  defendatu  du  eskualdeek  automobilgintzaren  sektorearen  eraldaketan  duten  funtsezko  zeregina

Eusko Jaurlaritzak Tzitzikostas komisarioaren aurrean defendatu du eskualdeek automobilgintzaren sektorearen eraldaketan duten funtsezko zeregina

Andoitz Korta industriako sailburuordeak parte hartu du Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentzian

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.