Berrikuntza Lurzorua
Albisteak 22 urtarrila, 2020

Tapiak Basque Railway jardunaldian azpimarratu duenez, abiadura handia martxan jartzeak “benetako iraultza eragingo du Euskadiko mugikortasunean”

Tapia: “Euskal Y-a, Euskadiko historian garraioaren deskarbonizazioari egiten zaion ekarpen handiena da, gure herrialdearen trantsizio ekologikoan emandako jauzi kualitatibo garrantzitsuena” Aldez aurretik José Luis Ábalos Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroarekin bilera izan ondoren, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak abiadura handia Euskadira etortzearen birtualtasunean jarri du arreta gaur goizean Donostiako Kursaalean […]
-

Tapia: “Euskal Y-a, Euskadiko historian garraioaren deskarbonizazioari egiten zaion ekarpen handiena da, gure herrialdearen trantsizio ekologikoan emandako jauzi kualitatibo garrantzitsuena”

Aldez aurretik José Luis Ábalos Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroarekin bilera izan ondoren, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak abiadura handia Euskadira etortzearen birtualtasunean jarri du arreta gaur goizean Donostiako Kursaalean egin den BASQUE RAILWAY kongresuaren irekierako hitzaldian. Bilera horretan, bi erakundeek amaitu gabe dauden zereginen erritmoa bizkortzeko eta euskal Y-aren obra osatzeko behin betiko bultzada emateko duten konpromisoa berritu dute.

‘Abiadura handiko sareak martxan jartzearen erronkak’ Jardunaldiaren izenburuari erreferentzia eginez, abiadura handia Euskadiko garraio publikoaren “bizkarrezurra” izango dela azpimarratu du sailburuak. Izan ere, 3 – 4 milioi pertsonak hiriburuen arteko garraio publiko azkarra, puntuala eta integratua izango dute, eta horri esker, gaur egun errepideko ibilgailuetan bidaiatzen duten pertsona ugarik trenbidez bidaiatu ahal izango dute. “Gaur egun gure hiriburuen artean errepidez egiten diren eguneroko trafikoen %8-10 trenbidera joango da zuzenean”, aurreratu du.

“Obraz hitz egiteari uzteko” eta “zerbitzuaz hitz egiten hasteko” garaia dela aldarrikatu du Tapiak. Euskal Y-tik nazioarteko distantzia luzeko hainbat zerbitzu ibiliko dira, eta horiek Madrilekin, Bordelerekin edo Parisekin lotuko gaituzte. Baina Euskadiko hiriburuen artean intercity zerbitzuak izateko aukera ere emango digu.

“Intercity zerbitzuak ezartzeak iraultza ekarriko du Euskadiko mugikortasunean”, Sailburuaren iritziz. Eusko Jaurlaritza hasi da lanean, “ustiapen plan bat lantzen hasi gara jada, Euskotrenek Euskal Y-an zerbitzu berriak ustiatu ahal izateko”.

Tapiaren kalkuluen arabera, “30 minuturo zerbitzuak eskaini ahal izateko, orduko 250 kilometroko abiaduran ibiliko diren 15 tren berri erosi beharko dira, Euskal Y-a ustiatzeko beharrezkoa den material mugikor berria, alegia”.

Helburu horiek lortzeko, “kualifikazio handiko 100 lanpostu sortzea beharrezkoa” izango dela uste du. Zerbitzu horiek emateko, hainbat instalazio eraiki beharko dira, tailer bat eta kotxetegiak, besteak beste, eta baita prestakuntza eta kontrol gelak eta trenak mantentzeko instalazioak eta ekipoak ere.

Gizarteari tren lehiakorra eskaintzeko nahia azaldu du: “Egunean 22 zerbitzu inguru, 30 minutuz behingo maiztasunekin. Bilbo, Donostia, Gasteiz, eskaintza benetan erakargarriaren bitartez lotuta. Iruñearekin edo mugaz gaindi Baionarekin lotuko gaituzten zerbitzuak”.

Sailburuaren iritziz, tren eskaintzak, inolako zalantzarik gabe, soziala izan behar du, “guztiontzako trena, irisgarria, txartelen batez besteko tarifak edo prezioak 8-10-12 euro artekoak izango dituztenak, eta egungo ticketing-interoperabilitate sisteman txertatuta egongo direnak”, hau da, Mugi, Barik eta Bat garraio-txartelekin bateragarriak, gero eta gehiago erabiltzea sarituz.

Lan-agindua handitzea

“Gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik trenbidea garraiobide estrategikoa da Europa osoan” esan eta gero, Arantxa Tapiak ez du hau nabarmentzeko aukera galdu nahi izan: “klimaren aldaketaren aurkako borroka agenda publikoan eta politikoan sartuta dagoen une honetan, Euskal Y-a da Euskadiko historian garraioaren deskarbonizazioari egiten zaion ekarpen handiena. Gure herrialdearen trantsizio ekologikoan emandako jauzi kualitatibo garrantzitsuena da”, berretsi du.

Sailburuak trenbide-korridore atlantikoaren barruan kokatu du Euskal Y-a, hau da, penintsula eta Frantzia lotzeko funtsezko elementua dela esan du. Gipuzkoako tartea amaituta, “gaur egun erronka nagusia AHTa hiriburuetara iristean dago”. Hori dela eta, Ministerioari egungo lan-agindua handitzeko borondatea eskaini dio, jarduketa berriei ekiteko, obra zibila amaituta dagoen tokietan gainegitura (trenbideak eta elektrifikazioa) instalatzea, edo Bilboko (Abando) eta Gasteizko (Dato) terminal berriak eraikitzea, besteak beste.

Europa trenbide espacio integratu interoperagarria

Irekiera instituzionalean, Eneko Goia Donostiako alkateaz gain, ia mundu osoko tren konpainiak biltzen dituen UICeko François Davenne zuzendari nagusiak parte hartu du. Mundu mailako trenbide estandarrak ezartzeko erreferentea da. Davenneren hitzetan, “Beharrezkoa da trenbidea sistema gisa ulertzea, eta ez pieza isolatuz osatutako mosaiko gisa: sistema horrek azpiegituren, ustiapenaren eta geografiaren alderdi guztiak integratu behar ditu, trenbideak estatuen mugen gainetik jarraipena izan dezan”.

Hizlari nagusi gisa, Libor Lochman CER (Community of European Railways) erakundeko zuzendari exekutiboak hartu du parte. Lochmanek Europar Batasun mailan trenbideko legeria markatzen duten arauen eta erregulazioen negoziazioan eta prestaketan hartzen du parte. Bere zeregin nagusia tren enpresen ikuspegia ematea da, eta “Europako erakundeek trenbide espazio integratu interoperagarri europarraren sorrera bultzatzea beharrezkoa” dela esan du, eta “arauzko esparruak beste garraiobide batzuen aurrean trenbidea ez zigortzearen” aldeko apustua egin du.

Jardunaldian euskal trenbide sektoreak osasun ona duela ikusi da, eta konpainia bat nabarmendu behar bada, hori CAF da, kontinente guztietan merkatuak dituen eta produktuen eta zerbitzuen hornitzaile globala den mundu mailako erreferentea. Andres Arizkorreta presidenteak bidaia berezi batean hartu du parte Tapia sailburuarekin batera, eta euskal industriak mugikortasun berriaren aurrean dituen erronkak izan dituzte hizpide.

Jardunaldiak, Amurrio Ferrocarriles, Bombardier, CAF, Danobat, Dominion, Ekide, Ikusi, Ingeteam, JEZ Sistemas Ferroviarios, Talgo eta Thales enpresen laguntza izan du. Horiek guztiek networking-a egin dute bertaratutako 600 profesional baino gehiagorekin.

Jardunaldian lau mahai sektorial egin dira, eta sektoreko enpresetako eta erakundeetako ordezkariek berrikuntzari eta digitalizazioari, trenbide operadoreei, fabrikatzaileei eta mugaz gaindiko esperientziei buruz hitz egin dute.

MoUren sinadura SHIFT2RAILekin

Euskadi, Shift2Rail-ekin elkar ulertze memorandum bat (MoU) ixten duen Europako lehen eskualdea bilakatu da. Txekiar Errepublikarekin lortutako gobernu-akordioaren ondoren, Europako eskualde batek trenbide sektoreko ikerketarako eta berrikuntzarako proiektuen tresnekin/deialdiekin jarduteko eta batera finantzatzeko lehentasunezko estrategiak ezartzeko lankidetzarako konpromisoa hartzen duen lehen aldia da. Monique Van Wortel, Shift2Railen arduradunak, eta Tapia sailburuak, Basque Rail Wayren barruan izenpetu dute aipatutako MoUa.

Moniquek azaldu duenez, “Shift2Rail, Bruselatik Europako trenbide ikerketa eta berrikuntza gehiena bideratzen duen Europako Batzordeak sustatutako ekimen publiko-pribatua da”. Shift2Rail-eko arduradunaren arabera, “Akordioa bultzada berri eta garrantzitsua da Euskadiko sektorearen garapenean, eta, aldi berean, Euskadiko eta Europako berrikuntzaren ekosistema indartzeko balioko du”.

Lotutako albisteak

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

Zorrotzaurreko  Bilbao  Campus  Teknologikoa  Lanteken  industriarako  zerbitzu  digital  aurreratuen  proiektuarekin  handitu  da

Zorrotzaurreko Bilbao Campus Teknologikoa Lanteken industriarako zerbitzu digital aurreratuen proiektuarekin handitu da

Lanteken etorrerak Iparraldeko Puntaren garapenean aurrera egitea ahalbidetzen du, IDOMen, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta Vicomtechen proiektuekin batera

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.