Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 30 Azaroa, 2021 Indeusberri

SPRI Taldeak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du

“Euskara Lanabes, aro berrirantz” izenburupean, Euskadiko erakunde publikoek bultzatutako adierazpena bere egiten du SPRI Taldeak

Abenduaren 3an egingo den Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du SPRI Taldeak, erakunde barruan ez ezik euskal industriaren eremuan ere euskararen erabilera sustatzeko apustua berretsiz.

INDEUS Industriaren Euskal Plataformaren sortzaile eta sustatzailea da SPRI, Energiaren Euskal Erakundea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera. Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izateko helburuarekin sortu zen duela hiru urte eta dagoeneko 26 dira INDEUSen parte hartzen duten enpresa, erakunde eta elkarteak.

Halaber, Industria Berriaren Hiztegia ere garatu du SPRIk, enpresek euskaraz lan egiteko kontzeptu eta hitz berriak eskura izan ditzaten.

Honekin batera, euskara ardatz hartuta jarduten duten eragile desberdinekin ere harreman-bideak zabaldu ditu azken urteotan SPRIk, euskal industriaren esparruan hizkuntzaren hedapena babesteko, besteak beste egunotan egin den Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua, Euskarabildua jardunaldia  edota Enpresarean azoka eta foroa

2021eko Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionalak dioen bezala “Euskara, bidelagun ez ezik, lanabes eraginkor bilakatzeko aukera paregabea dugu guztion esku. Euskara prest dugu; gure gizartea, gogotsu; gure herria, erabakia hartuta. Abia gaitezen!” 

 

 

Albisteak 24 urtarrila, 2022 Azpiegiturak
BCSCk ekimena bat jarri du martxan sare sozialetan #Zibersegurolak izatera animatzeko
Irakurri gehiago
gorka urtaran viroria-gasteiz green youth challenge
Albisteak 24 urtarrila, 2022 Azpiegiturak
Begiratu: Green Deal Youth Challenge Vitoria-Gasteiz
Irakurri gehiago
Albisteak 20 urtarrila, 2022 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak 16 milioi inbertituko ditu Erisono handitzeko, Eibarren industria aurreratu berria bultzatzeko
Irakurri gehiago
Albisteak 11 urtarrila, 2022 Azpiegiturak
Ermuak biki digital bat txertatu die igogailu publikoei euren funtzionamendua hobetzeko
Irakurri gehiago
Albisteak 19 abendua, 2021 Azpiegiturak
Gasteizko Azucarera eraikineko atrioa eszenatokitzat erabili da kultur arloko bideoklip bat eta integrazio sozialeko kanpaina bat grabatzeko
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak