Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 Azaroa, 2018 Azpiegiturak Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Sprilur

Partaidetza publiko eta pribatuaren eskaera handia azpiegitura industrialak biziberritzeko Industrialdeen Renove Planaren lehen asteetan

Hilabete pasatxoan, Eusko Jaurlaritzak, SPRI eta Sprilur-en bitartez, hogeita hamar bat hobekuntza-proiektu eta -ekintza jaso ditu, autonomia-erkidegoko industrialde eta enpresaguneetako azpiegiturak

Aste gutxian, jadanik funtsen heren bat eman da Eusko Jaurlaritzak Sprilur-en bitartez bideratzen duen ekimen honetan

Epea abenduaren 14an amaitzen da, eta 3,1 milioi euroren zuzkidura dago industrialdeak modernizatzeko eta haien azpiegitura fisikoa berritzeko

 

Industrialdeak-Urbanizazioa Renove Plan berritzailea, Eusko Jaurlaritzak irailean onetsia, erantzun ona izaten ari da erakunde publiko eta pribatuen aldetik, eta hainbat proiektu aurkeztu dituzte jada, gure lurraldeko ekonomia-jardueraren arloak hobetzera bideratuak. Hilabete pasatxoan, Eusko Jaurlaritzak, SPRI eta Sprilur-en bitartez, hogeita hamar bat hobekuntza-proiektu eta -ekintza jaso ditu, autonomia-erkidegoko industrialde eta enpresaguneetako azpiegiturak eta beste elementu batzuk egokitzea eta modernizatzea dutenak xede.

 

Balioespen osorik ezin egin bada ere, oraindik irekita baitago aurkezteko epea, jada 18 espediente onartu dira, denera 874.281 euro egiten dutenak. Horrek esan nahi du Industrialdeen Renove Planera bideratutako 3,1 milioi euroko diru-laguntza funtsaren % 28 esleitu dela dagoeneko.

 

Eskatzaileak, nagusiki, era honetako erakundeak dira: udalak, kontserbazio- eta garraio-erakundeak, industrialdeen jabe-erkidegoak eta enpresaburu-elkarteak. Jasotako espedienteak, berriz, garatu beharreko proiektuei nahiz egiten ari diren jarduketei dagozkie: bidegorriak, asfaltatze-lanak, industriaguneetako bide publikoak, mugikortasun-planak, saneamendua, oinezkoen sarbideak hobetzea, argiteria eraginkorrerako obra zibila, etab.

 

Planaren indarraldiari dagokionez, abenduaren 14an amaituko da Industrialdeen Renove Planerako laguntza-eskaerak aurkezteko epea, non eta ez diren lehenago esleitzen aurrekontuko funtsak (3,1 milioi euro).

 

Euskadiko industrialdeen kudeaketari eta mantentzeari bultzada

 

Industrialdeen Renove Planaren helburu nagusietako bat da kudeaketa publiko eta pribatu partizipatiboa sustatzea, enpresaburu, enpresa eta erakundeen artekoa, lehiarako indarrak hobetzeko eta halaber beren jarduera ekonomikoa garatzen duten poligonoak eta industrialdeak mantentzeko eta hobetzeko. Hau da, zerikusia duten entitate guztiek lankidetzan jardutea kudeaketa-eredu berri bat sortzeko, erantzukizunak eta karga ekonomikoak partekatzen dituena.

 

Laguntza-programa hau Eusko Jaurlaritzak (Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak) bultzatutako plan estrategikoen artean sartzen da, eta osagarri ditu beste laguntza-programa batzuk ere, zeinek sustatzen baitute Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzea eta energia-eraginkortasuna eta -aurrezpena sustatzea (Energiaren Euskal Erakundea).

 

Interesdunek Industrialdeen Renove Planaren diru-laguntza lerroetarako irispidea dute spri.eus webgunean, laguntzen atalean, eta 902 702 142 telefonoan edo helbide elektroniko hauetan: info@spri.eus, sprilur@spri.eus

 

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak