
Sprilur Eraikune-k antolatutako Eraikuntza Aurreratuaren eta Arkitektura Jasangarriaren Europako Kongresuan
Sozietate publikoak apustu irmoa egin du teknika berritzaileak eta ingurumenaren aldetik jasangarria den kudeaketarako teknikak aplikatzeko enpresa-guneen urbanizazio eta eraikuntza proiektuetan

Arantxa Tapia: “Gure lehiakortasun eredua digitalizazioan eta inbertsioetan oinarritu behar da, ez lan-orduen kostuan”
Tapia sailburuak auto-elektrikorako trantsizioa era ordenatuan egiteko deia egin du, diesela demonizatu eta zergekin kargatzeak trantsizioa konplikatu egingo bailuke Bilboko Portuko zamaketarien lan-gatazkaren inguruan, Arantxa Tapiak dio bi aldeek borondatea eduki behar dutela akordio batera iristeko, baina kontuan izanik zein diren arauak eta legeak une honetan

Azpeitiako Udalak eta Sprilur-ek akordio bat lortu dute Larrin industrialdearen garapen urbanistiko osoa egiteko
Azpeitiko Udalak Sprilur-i eskatu dio atondu ditzala Larrin inguruko lursail industrialak garapen enpresarial bat egiteko bertan. Bestalde, Sprilur-ek azpiegitura industrialen kudeaketan eta sustapenean duen esperientzia eskainiko du Azpeitian sustapen berri bat proiektatzeko

Langabezia % 10etik behera, BPGa % 40tik gora industrian eta zerbitzu aurreratuetan, eta I+G Europako batez bestekoan
Enplegua sortzeko suspertze ekonomikoa areagotzea, eraldaketa digitala, ekologikoa eta soziosanitarioa egitura produktiboaren lehiakortasuna indartzeko aukera gisa, eta ingurumeneko irizpideak sektore politika guztietan integratzea, ez baldintzatzaile gisa, baizik eta balioa handitzeko lehiaketa faktore gisa

Sprilur-ek duen Hirigintzako Garapen Jasangarriko gidaliburua UPV-EHUren Ingeniaritza Zibileko azterlanen programan integratu da
Sprilur eta UPV-EHUren arteko lankidetza hau gizarte-enpresa arloko konpromiso baten barruan sartzen da, eta helburutzat dauka jardunbide egokiak partekatzea eta sinergiak eta ezagutzaren transferentzia bultzatzea enpresen eta unibertsitatearen artean.

Tapia: “Europako funtsek baldintzak dituzte, eta enpresek eta administrazioek lehenbailehen ezagutu behar ditugu horiek”
Lehentasuna da enpresek eta administrazioek ezagutzea gure ekonomia hobetuko duten eta enplegua sortuko duten proiektu eraldatzaileak definitzeko baldintzak. Horretarako, lehenik eta behin, konfiantza izan behar dugu gure gaitasunetan eta baliabideetan, eta gero, Europako funtsak erabili, horiek ez baitira panazea, denon artean itzuli beharko ditugu eta Hondakin industrial gutxiago sortu behar...

Sprilur-ek 25 urte bete ditu 27.111 langile eta 2.163 enpresarekin, eta arreta jarrita garapen jasangarrian eta enpresa-guneen leheneratzean
122 enpresa-gune kudeatu ditu, eta babestu egin ditu ekimen estrategikoen ezarpena, lurzoruen deskontaminazioa, kaltetutako eremuen suspertzea eta eraikin industrialen leheneratze eta birgaitzea.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 35 urte bete ditu berrikuntzaren eta talentu erakarpenaren erreferente gisa
Bertan finkatutako enpresak liderrak dira Eusko Jaurlaritzaren 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean estrategikotzat jotzen diren sektoreetan, aeronautikan, automozioan, elektronikan, energian, ingurumenean, ingeniaritzan, medikuntzan eta biozientzietan edo informazioaren teknologietan, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldeko zuzendari izendatu du Aitor Urzelai Inza
Alexander Arriola Lizarriturriren lekua hartuko du

Euskal zinema Arrasateko Markulete industrialdean kokatuko da “Érase una vez en Euskadi” grabatzeko
Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k 900 m²ko pabilioi bat alokatu du 3 hilabetez, Manu Gómez zuzendari arrasatearraren film berriaren grabaketa bultzatzeko.

Uruguaik “Amurrio Ferrocarril” enpresari esleitu dio trenbideetako ekipo modernoen hornikuntza
Konpainia arabarrak ehundik gora saihesbide fabrikatuko ditu Uruguaiko erdialdea eta Montevideoko portua lotuko dituen “Trenbide Zentrala” proiektu estrategikorako

Zamudiok 8 pabilioi berri izango ditu Sprilur-en Pinoa Industrialdean
Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k 1,75 milioi euroko inbertsioa egingo du aurreikusitako nabeak eraikitzeko, eta BIM-Building Information Modeling teknologia aplikatuko du nabe horiek diseinatu eta garatzeko

Sprilur-ek 6 pabilioi berri egiteko lanak bukatu ditu Ortuellako Ballonti industrialdean
Sprilur-en asmoa da Ortuellan libre geratzen den azken partzelaren (A) eraikuntza-proiektua eta lanen zuzendaritza lizitatzea urte honen amaierarako.

Sprilur Taldeak BIM teknologia aplikatzen du bere proiektuen gauzatze-prozesuan
Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea laster hasiko da 8 pabilioi berri eraikitzen Zamudioko Pinoa industrialdean. SPRILUR Taldea BIM* (Building Information Modeling) teknologia txertatzen ari da bere proiektuetan eta eraikuntza-lanetan. * BIM (Eraikuntzarako Informazio-modelatzea). Eraikinak 3Dn eta denbora errealean modelatzeko metodologia eta software-teknologia dinamikoa, gauzatze-denbora eta baliabideak hobetzen eta murrizten dituena...

Elkarrizketa Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) presidente Tamara Yagüeri
Metalaren FVEM patronalak bere 127 urteko historia osoan presidentetzat daukan lehen emakume honek malgutasuna, kontsumoa aktibatzeko planak, digitalizazioa eta berrikuntza eskatzen ditu ekonomia berraktibatzeko

Sprilur-ek Azucarera Eraikineko klimatizazio-sistema berritu du energia geotermikoa erabiliz
Gasteizko Azucarera Eraikinean. 1900. urtean eraikita, 15 enpresa ostatatzen ditu, eta hemendik aurrera energia-sistema eraginkor bat erabiliko du, zeinak energia geotermikoko metodo aurreratu baten bidez lortuko baitu beharrezko kontsumo osoaren % 30a.

Sprilur-ek berriro ekin die Covid-19a agertu aurretik hasitako proiektuetako obrei
Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa), Ballonti II (Ortuella), Axpeko mendi-hegala (Erandio), Bellota (Legazpi), Apattaerreka (Tolosa), Eskusaitzeta (Donostia) eta Kanpandegi (Lazkao).

Euskal enpresek beren jarduera egokitu dute zerbitzu berriak eskaintzeko Covid-19aren osteko aroan
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz iraulketa bat egon da enpresa batzuentzat, konfinamenduaren, mugikortasun mugatuaren edo ekitaldi publikoak antolatzeko ezintasunaren ondorioz beren jarduera nola aldatu den ikusi dutelako. Horren aurrean, enpresa batzuek geldi ez geratzea erabaki dute eta lan egiten jarraitzea erabaki dute.

Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du
Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako maskarak produzitzeko ahalmena handitu du ildo berriak zabalduz

Hilean 7 milioi maskara fabrikatuko dituen enpresa berria sortu dute Gipuzkoako lau konpainiak
Wolfratex izeneko ‘joint venture’-a Egile Taldea, Embalan3, Servimasa eta Lazpiurrek osatu dute, denbora errekorrean maskara-makinak ekoizteko egokitu da. Egoitza berria Bergarako Sprilurren jabetza batean kokatuta dago.