Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 uztaila, 2020 Azpiegiturak Sprilur

Zamudiok 8 pabilioi berri izango ditu Sprilur-en Pinoa Industrialdean

Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k 1,75 milioi euroko inbertsioa egingo du aurreikusitako nabeak eraikitzeko, eta BIM-Building Information Modeling teknologia aplikatuko du nabe horiek diseinatu eta garatzeko
Zamudioko Ibaia eraikinaren 3D ikuspegia

Sprilur-ek, Azpiegiturak-ek eta Abanto-Zierbenako Udalak partaidetutako Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k “Ibaia” izeneko eraikin berri bat egiteko lanak hasi ditu Zamudioko Pinoa industria-gunean. Sozietateak 3.785 m²-ko azalerako lursail bat sustatuko du, nabe industrialak eraikitzeko azalera horretako 2.598,55 m²-tan.

 

Eraikina diseinatu eta egiteko, BIM-Building Information Modeling teknologia erabili da. Sprilur Taldea berriki erabiltzen hasi den metodologia berritzaile bat  da, zeinaren bidez posible baita modu eraginkorragoan kudeatzea eraikuntza-lanak, exekuzio-epeak optimizatzea eta hobeto kontrolatzea kostuak eraikinaren bizi-zikloan zehar.

 

“Ibaia” eraikin berriarentzat proiektatutako bolumenak lursailaren berezko maldak aprobetxatuko ditu bi garaierako pabilioiak egiteko. Hala, aurreikusi den exekuzio-proiektuak bi solairuko zortzi pabilioi barne hartzen ditu.

 

Beheko solairuak 1.294 m²-ko azalera eraikia eta bost nabe industrial izango ditu, 247 eta 293 m² bitarteko azalerekin. Pabilioi horiek 5 metroko garaiera librea izango dute. Bestalde, lehen solairuak 1.304 m²-ko azalera izango du eta beste hiru pabilioi atonduko dira bertan, 304 eta 500 m² bitarteko azalerekin. Kasu honetan, garaiera 4,5 eta 10 metro bitartekoa izango da, pabilioi bakoitzaren kokapenaren arabera. Nabe hauek eraikitzean egingo den aprobetxamenduari esker, posible izango da solairuarte bat egitea, eta zubi-garabi bat ezartzea halakorik behar duten jarduera ekonomikoetarako.

 

Eraikinaren egitura hormigoizko pieza aurrefabrikatuekin egingo da, oso eraikuntza-sistema egokia erabilpen industrialeko eraikinentzat. Hala, hobetu egingo dira zenbait alderdi, esaterako, argiaren aprobetxamendua, eraikuntzaren sinpletasuna eta exekuzio-epeen optimizazioa. Goiko solairuko pabilioiek 1500 kg/m²-ko zama-bolumena jasan dezakeen forjatua izango dute, eta posible izango da 5 tonatarako zubi-garabi bat ezartzea.

 

Bestalde, bi altueratako teilatuak aukera emango du panel fotovoltaikoak instalatzeko etorkizunean. Energia eraginkortasunarekin lotutako neurri hori gero eta zabalduago dago Sprilur-ek urtetan zehar egin dituen enpresa-gune gehienetan.

 

Eraikuntza-lanetarako aurreikusitako inbertsioa  1,75 milioi eurokoa da, eta, lanak hasita dauden honetan, ustez 10 hilabeteko epean burutuko dira.

 

Sprilur Taldeak une honetan 79 eta 445 m² bitarteko bost lokal eta pabilioi industrial baino ez ditu eskaintzen Zamudioko Pinoa industrialdean. Gauzak horrela, eta kontuan izanik enpresentzako espazioen eskaera etengabekoa dela Txorierri eskualdean, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea S.A.k proiektu bat abiatu zuen balioan jartzeko erabilpen industrialeko lursail bat Pinoa industrialdean bertan. Ibaia eraikin berriko pabiloietako azalerek modulazio-aukera gehiago izango dute.

 

Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A. jarduera-eremua.

Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k, izena aldatu ondoren 2019ko urte hasieran (artean Abanto Zierbenako Industrialdea, S.A. deitzen zen), jarduera-eremua zabaldu zuen eta azpiegitura industrialak sustatzeko bere jardueraren barruan hartu zuen ez bakarrik Nerbioi ibaiaren ezkerraldea, baizik eta baita ere Txorierriko beste hainbat udalerri.

 

Azpiegitura industrialak sustatzen daramatzan 35 urte hauetan, Sozietateak 27,1 milioi euro inbertitu ditu Abanto-Zierbenan (El Campillo) eta Ortuellan (Granada) kokatutako enpresa-guneak garatu eta kudeatzeko, gehi Ibaia eraikin berrian (Zamudio) egingo duen inbertsioa. Denbora horretan, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdeak 138.433 m²-ko azalera gordina kudeatu du, eta merkatura atera ditu pabilioiak (51.089 m²), lurzoru urbanizatuko partzelak (3.785 m²) eta bulegoak (3.029 m²). Gainera, bere industrialdeetan badira 78 enpresa, 788 langile zuzenean enplegatzen dituztenak.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 Azpiegiturak
Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitza berrian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak