Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 uztaila, 2020 Azpiegiturak Sprilur

Sprilur Taldeak BIM teknologia aplikatzen du bere proiektuen gauzatze-prozesuan

Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea laster hasiko da 8 pabilioi berri eraikitzen Zamudioko Pinoa industrialdean.   SPRILUR Taldea BIM* (Building Information Modeling) teknologia txertatzen ari da bere proiektuetan eta eraikuntza-lanetan.   * BIM (Eraikuntzarako Informazio-modelatzea). Eraikinak 3Dn eta denbora errealean modelatzeko metodologia eta software-teknologia dinamikoa, gauzatze-denbora eta baliabideak hobetzen eta murrizten dituena diseinuan nahiz eraikuntza-prozesuan. Bere baitan […]
BIM (Building Information Modeling) teknologiaren erabilera Arteako Industrialdeko eraikin berrian

Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea laster hasiko da 8 pabilioi berri eraikitzen Zamudioko Pinoa industrialdean.

 

SPRILUR Taldea BIM* (Building Information Modeling) teknologia txertatzen ari da bere proiektuetan eta eraikuntza-lanetan.

 


* BIM (Eraikuntzarako Informazio-modelatzea). Eraikinak 3Dn eta denbora errealean modelatzeko metodologia eta software-teknologia dinamikoa, gauzatze-denbora eta baliabideak hobetzen eta murrizten dituena diseinuan nahiz eraikuntza-prozesuan. Bere baitan hartzen du obraren geometria eta diseinu osoa: eraikuntza, erlazio espaziala, informazio geografikoa, osagaiak, propietateak eta eraikin edo azpiegitura zibil baten eredua sortzeko behar diren materialak.


 

SPRILUR Taldea BIM (Building Information Modeling) teknologiaren erabilera bultzatzen ari da teknologia hori txertatuz bere eraikuntza-lanen eta azpiegituren diseinu- eta gauzatze-prozesuetan.

 

Uztail honetan abiatuko dira Zamudioko Pinoa industrialdean 8 nabe industrial eraikitzeko lanak, Sprilur-en filiala den Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea sozietatearen bitartez. Nabe horiek 2.598 m²ko eraikigarritasuna izango dute eta 3.784 m²ko lursail baten gainean eraikiko dira, BIM teknologia berritzailea erabiliko delarik eraikuntza-prozesuan.

 

Teknologia hori lan-metodologia kolaboratibo bat da, eraikuntza eta obra zibileko proiektuen sorkuntzan eta kudeaketan erabiltzen dena, zeinak egingo den eraikinaren 3D eredu bat sortzen baitu lanei ekin aurretik. Teknologia horrek hobekuntzak dakartza bai eraikinaren diseinuan, bai eraikuntza-lanetatik sortuko den azpiegituran eta haren mantenimenduan, lagungarri delarik hasierako proiektuarekiko sor litezkeen disfuntzioak ezabatzeko.

 

Halaber, BIM teknologia inplementatuz eraikuntza-lanetako material desberdinak aztertu daitezke, proiektuaren jasangarritasuna neurtuz eta obren akaberak hobetuz, gauzatze-prozesuaren fase guztiak optimizatzen direlako.

 

Bestalde, Sprilur Taldeak erabaki du BIM eredua integratuko duela berak sustatutako proiektuetan, oso eraginkorra baita eraikuntza-lanak gauzatzeko. BIM teknologiari esker hobeto kontrolatu daitezke gauzatze-fase guztietako kostuak, eta baita ere eraikinak bere bizi-ziklo osoan beharko duen mantenimendua eta kudeaketa.

 

Teknologia berritzaile horren erabilpenak bi gauza bermatzen ditu: eraikuntza eta azpiegituren kudeaketa eraginkorragoa, eta gauzatze-epeak gutxiago luzatzea.

 

SPRILUR Taldeak BIM teknologia darabil arestian abiatu dituen eta hemendik gutxira burutuko dituen 5 proiekturen eraikuntza-lanetan. Proiektu horiek Kanpandegi (Lazkao), Bildosola (Artea), Ballonti (Ortuella) eta Larramendiko (Bergara) industrialdeetan egingo dira, eta horiei gehitu behar zaie gorago aipatu dugun Zamudioko proiektua.

 

SPRILUR Taldea, ERAIKUNE eraikuntzako euskal klusterraren bazkide den aldetik, aitzindari izan da 2018tik BIM metodologia txertatzen bere eraikuntza-proiektuen kudeaketan, eta metodologia hori erabiltzeko eskatu die bere hornitzaile guztiei, berrikuntza digitala sustatzeko eraikuntza sektorean.

 

Bestalde, Euskadiko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak, Europako kontratazio publikorako zuzentarauekin bat etorriz, esplizituki babestu du BIM metodologia integratzea proiektuak idazteko edo eraikuntza-lanak gauzatzeko lizitazioetan, alegia, administrazio edo sozietate publikoek eta SPRILURek berak sustatutakoetan.

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak