IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
“Emakume Zientzialarien argitan” solasaldi zikloa berriro abian dela ekarri digu mahai gainera gaurko IndeusBerrik. Azaroaren 9an egingo diren bi jardunaldi ere nabarmenduta daude: alde batetik Praktika onak partekatzeko III.biltzarra Bilboko Euskalduna Jauregian eta bestetik ‘Adimen artifizialaren egoera eta erronkak lan munduan’ Enpresarean Foroaren eskutik Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Amaitzeko, beti bezala, hiztegiko berba berri bat, kasu honetan ingelesez dagoena Cyber Range
'Adimen artifizialaren egoera eta erronkak lan munduan' Azaroaren 9an Gipuzkoako Parke Teknologikoan Enpresarean Foroaren eskutik.Adimen artifiziala ardatz izango duen solasaldia antolatu du Bai Euskarari elkarteak Enpresarean Foroaren barruan azaroaren 9rako. Gai honen inguruan hainbat ertz izango dituzte mintzagai jardunaldian egingo diren bi solasaldietan, Lehenengoan euskal entitateetan adimen artifizialaren egoera zein den aztertuko dute Ane Iturzaetak, Mikel Artetxek eta Mikel Maizak. Bigarrenean berriz, “Noraino eta zein baldintzatan erabili adimen artifiziala” galderari erantzuten saiatuko dira Irati Berasategi eta Josu Bilbao.
Zer egiten dute erakundeek hizkuntzen kudeaketan? Praktika onak partekatzeko 3.biltzarra antolatu dute Hizkuntza politikarako sailburuordetzak eta Euskalitek.Datorren azaroaren 9an, goizeko 09:30-11:30 bitartean hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko ekitaldia hartuko du Euskalduna Jauregiak. Hau izango da enpresen praktika onak ezagutzera emateko egingo den hirugarren biltzarra. Lau praktika on aurkeztuko dira: Gipuzkoako Administrazio Publikoaren informatika zerbitzuarena, Elay enpresarena, Eusko Legabiltzarrarena eta Vicomtech zentro teknologikoarena.Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera ere badago.
Abian da berriro “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa.Emakume zientzialariak ezagutzea du helburu egitasmo honek. Izan ere, emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira zientziaren eta teknologiaren historian, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen diskriminazioa arlo horretan. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, arlo desberdinetan diharduten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da: Miren Vives Urbieta, Uzuri Albizu Mallea eta Onintze Salazar Perez. Besteak beste, azalduko dute zerk bultzatzen dituen ikertzera, zer galderari erantzun nahi dioten, zerk harritu dituen gehien eta zer zailtasuni egin behar dieten aurre. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileak gidatuko ditu solasaldiak.
“CYBER RANGE” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Zibersegurtasunaren alorrean, ingurune operatibo errealak simulatzeko plataforma birtuala, teknologia, teknika eta taktika berriak esperimentatu, probatu eta baliozkotzeko aukera ematen duena. Profesionalak zibersegurtasunaren eta ziberteknologiaren esparruan trebatzeko erabiltzen da. Industria Berriaren Spri hiztegian aurkituko duzu berba hau eta askoz gehiago.
Lotutako albisteak

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza
Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu
Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.