Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

31 urria, 2019
Euskadiko parke teknologikoen sareak eta garaia parke teknologikoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, euskadiko berrikuntza-ekosistema indartzeko

Bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, garapen eta berrikuntza zientifiko-enpresarialaren arloetan ekintza bateratuak garatzeko helburuarekin, dauden korrelazio eta sinergiak bilatuz
itziar Epalza eta Mikel Alvarez

 

Bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, garapen eta berrikuntza zientifiko-enpresarialaren arloetan ekintza bateratuak garatzeko helburuarekin, dauden korrelazio eta sinergiak bilatuz.

Garaia Parke Teknologikoak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak esparru-hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza sendotzeko eta indartzeko, lanbide-ingurune horietan jarduten duten enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, bai eta lan-eskaintza sendoagoa, egonkorragoa eta lehiakorragoa sortzeko ere, Euskadiren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapena bultzatzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parkeek osatzen duten Euskadiko Parkeen Sarearen helburuetako bat da zientziaren eta enpresen garapena eta berrikuntza sustatzen duten eragileen topagune eta elkarreragingune gisa jardutea, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurraldeetan teknologia-, zientzia- edo berrikuntza-balio handiko enpresak hartzeko azpiegituren arloan sor daitezkeen ekimenak egituratzea. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Euskadiko lurralde osoan erreferente gisa jarduteko duen bokazioa dela eta, 2007an Zamudio-Derio eta Donostia/San Sebastián udalerrietatik Leioako, Abanto-Zierbenako eta Hernaniko eremu berrietara zabaltzeko urratsak hasi ziren.

Garaia Parke Teknologikoa. Parke teknologiko bat sustatu eta kudeatzea du helburu, eta Arrasaten (Gipuzkoa) garatzen du bere jarduera, Euskadiko Parke Teknologikoekin bat egiten duten espiritua eta helburuak dituen espazioa izanik.

Bi erakundeek zientziaren eta enpresaren garapeneko eta berrikuntzako arloetan ekintza bateratuak garatzeko duten interes komunetik, dauden korrelazioak eta sinergiak bilatuz, hitzarmen hau sortzen da, eta, besteak beste, honako neurri hauek hartzen ditu: bi erakundeen azpiegiturak eta zerbitzuak partekatzea, ordezkaritzak jasotzen laguntzea, ingurune zientifiko-teknologiko-enpresarialaren aurrerapenak zabaltzeko, eta tokiko eta inguruneko ikerketa- eta enpresa-komunitateak aurkezten eta sartzen laguntzea.

Azpiegiturak 4 uztaila, 2021
VCG Decoletajeren ekoizpenaren digitalizazioa aurrera pausu bat da lehiakortasunean

VCG Decoletaje digitalizazio prozesu batean ari da. Prozesu honi esker bere ekoizpenak aurrerapen...Leer más

Azpiegiturak 2 uztaila, 2021
Arteman, finalista Espainiako CEX sariketan landa-sektorerako eCommerce plataforma batekin

  Arteman Komunikazioak , Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k (Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru...Leer más

jornada dual EHU UPV
Azpiegiturak 1 uztaila, 2021
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko programa dualaren hirugarren edizioaren itxiera, Donostian

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Unibertsitatearen eta...Leer más

Azpiegiturak 29 ekaina, 2021
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen seihilekoan parkeetan ezarri diren sei erakunde berri aurkeztu ditu Parke Foroan

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen seihilekoan parkeetan ezarri diren sei erakunde berri...Leer más

Azpiegiturak 22 ekaina, 2021
Garatea Altzariak: “Mugikortasun-murrizketen ondoren, etxea zaintzearen garrantzia baloratzen ikasi dugu”

Garatea Altzariak enpresak 18 urte daramatza Gizaburuagako Okamika Industrialdean. Bizkaia...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?