Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
26 abendua, 2018

Erhardt taldea: “Ez dago erronka handiagorik familia-konpainia batentzat etengabeko eraldaketa baino”

Rafael Erhardt.

Erhardt taldeak 136 urte daramatza Euskadin lanean, dagoeneko laugarren belaunaldiak dihardu, eta enpresa-dibertsifikazioaren adibide argia da

 

Erhardt taldearen ametsa 1882an hasi zen, Bilbon, euskal desarrollismoaren garaian. Orduan ekin zion Eugen Erhardtek bere jarduerari. Lehenbizi, burdinaren ekoizpena gainbegiratzen zuen Bizkaiko meategietan. Ekoizpen hori, gero, iparraldeko herrialdeetara itsasontziz eramaten zuten, eta gero Bilbora bueltan iristen zen produktu siderurgiko eraldatu gisa, orduan hasi berri zen trengintzarako. Gero, beste jarduera eta enpresa batzuen hasiera kudeatu zuen, ontzigintzari eta industriari, aseguru-konpainiei, ingeniaritzari, eraikuntzari eta abarri lotua.

 

Horrela jardun zuen, eta gaur egun bere enpresa-taldea 30 konpainiak, 800 profesionalek eta 10.000 bezerok osatzen dute, eta 150 herrialdetan egiten dute lan. Erhardt taldean laugarren familia-belaunaldia dago jada. Gaur egun, Rafael Erhardt da holding honen burua, eta hainbat sektoretan dihardu: garraioa, logistika, merkataritza eta siderurgiako eta industriako produktuen banaketa, besteak beste.

 

136 urtez aktibo, eta laugarren belaunaldia… Bosgarrenik izango al da?

Badago, bai, zorionez…

 

Familiak jarraitzen du taldea kontrolatzen?

Jainkoari esker, familia da enpresaren buru, eta berak du kontrol osoa.

 

Nola zuzentzen da horrelako holding bat?

Etengabe eraldatuz, ez dago beste sekreturik. Orain eraldaketa digitala deitzen diote, baina nik uste dut beti egon dela gauzetara eta egoeretara egokitzeko prozesu etengabe hori. Eta, akzioei dagokienez, hor ere eskuzabaltasunez jokatu behar duzu, haiek gabe familia-enpresek gaizki amaitzen baitute.

 

Zuen jarduera zabalari begiratu bat emanda, galdera hau egin behar dizugu: zer ez duzue egiten edo zer ez duzue egin zuen historian?

Azken finean, enpresa-jardueren dibertsitate handia dugu, eta horri esker iraun dugu urte hauetan guztietan. Jarduera ertainak eta txikiak, lurrari, herritarrei eta gure bezeroei oso lotuak, beti haien beharretara asko egokituz. Egia da gauzak ondo doazenean gauzak bakarrik joaten direla, baina, dibertsitate horri esker, krisiak lasaiago eraman ditzakegu.

 

Zer gelditzen zaizue egiteko?

Gauza asko! Garrantzitsuena, ordea, etorkizunerantz eboluzionatzen jarraitzea da, gure lanetan egunero etorkizunerako ikusten ditugun beharrak identifikatzea, gero eta azkarrago iristen den etorkizun horretarako. Olatu horietan surf egiten jarraitu behar dugu eta etengabe hazten jarraitu, gero une txarrak jasan ahal izateko.

 

Inoiz adierazi duzue multzo “desberdin eta dibertsifikatu” bat zaretela; zer esan nahi duzue horrekin?

Bai, bai, multzo desberdin eta dibertsifikatu bat gara, taldean oso jende ona duena, zorionez. Horixe da, hain zuzen, bilatzen duguna. Jarrera egokia eta trebakuntza ona duten pertsona onak. Orain, talentua esaten zaio horri. Zorionez, Euskadin profesional on asko ditugu, eta, ondorioz, aparteko lehengaia izan dezakegu.

Azpiegiturak 25 otsaila, 2020
Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 13,82 milioi euro inbertituko ditu Irungo eta Oarsoaldeko hiru industria-gune berroneratzeko

Erabiltzen ez diren 21.000 m²ko bi industria-lursail berroneratu eta balioan jarriko dira Irunen,...Leer más

Azpiegiturak 10 otsaila, 2020
Go Mobility hitzaldi programa Europara zabaldu da

  Etorkizuneko mugikortasunaren azoka Ficoban egingo da, Irunen, martxoaren 11n eta...Leer más

Azpiegiturak 5 otsaila, 2020
Goierri Beheko Industrialdeak hasiera eman die Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko lanei, 2,57 milioi euroko inbertsioarekin

Martxan jarri dira 43.587 m²ko eremu baten garapen urbanistikoko lanak, 12.000 m²ko okupazioa eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?