Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

23 apirila, 2021
Azucarera Eraikina gune interesgarri bihurtu da berriro topaketak eta ekimen publiko-pribatuen aurkezpenak egiteko

Sprilur, S.A.ren (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila) jabetzako eraikin honek ekitaldi publiko eta pribatuak ostatatu ditu hainbat urtez.
Azucarera eraikinean egindako Araba Helburu ekimenaren aurkezpena

Azucarera Eraikinak interesa pizten du oraindik -eta lehen baino are indartsuago-,  erakunde eta enpresa ugariren topaketak eta aurkezpenak egiteko edo proiektu, produktu eta zerbitzuen berri emateko gune bezala.

Sprilur, S.A.ren (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila) jabetzako eraikin honek ekitaldi publiko eta pribatuak ostatatu ditu hainbat urtez. Eraikin berezi horrek azpiegitura eta zerbitzu egokiak eskaintzen dizkie enpresa eta antolakundeei euren proiektu, produktu eta zerbitzuak aurkeztu, zabaldu eta hedatzeko edo prestakuntza-saioak egiteko; film laburrak ekoizteko eszenatoki gisa ere erabili izan da. 2005. urteaz geroztik, hainbat ekitaldi korporatibo publiko eta pribatu egin dira Azucareran, esaterako sari-banaketak eta ospakizunak, topaketa politiko eta sozialak, produktu industrialen zein zerbitzuen aurkezpenak, kirol arloko ekitaldiak, prestakuntza-jardunaldiak, kultur arloko topaketak eta industria zinematografikoaren topaketak.

Hala ikusi da gaurko ekitaldian, zeinetan Araba Helburu ekimena aurkeztu baitu Azucareran Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezek, ezagutzera emateko Araba eraldaketa-eszenatoki berri bihurtzeko oinarrizko ardatz estrategikoak.

 

Ikur historiko-industrial jasangarria

Azucarera, XX. mende hasierako industriaren ikurra, duela 21 urte eraberritu zuen Sprilur, S.A.k (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila), bere izaera historikoa eta arkitektonikoa errespetatuz; erabilera berriak eta enpresa-balioa emateko eraldatua, XXI. mendeko teknika berritzaile, aurreratu eta jasangarrienak erabiliz kontserbatu da.

Zentzu horretan, klimatizazio-sistema berritu ondoren orain posible da energia kontsumoaren %30 energia geotermikoz sortzea, bertan kokatuta dauden 14 enpresen eta 320 langile ingururen premiak asetzeko. Sistema guztiz berriztagarri eta jasangarria da, eraginkortasun-maila bereizgarri eta altuagoak erdietsi ditu (kontsumoa 168 C eta C02 isurketen etiketa energetikoa). Hobetzeko ekimen gisa,  Spriluren Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatua dago bere hondar aletxoa jarri nahi baitu helburu horiek lortzeko EAEko enpresa-guneen kudeaketa eta sustapen jardueraren bidez. Klimatizazio-sistema berria finantzatzeko, IDEA-Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak 109.034 euroko laguntza eman du, eraikinen birgaitze energetikorako laguntza-programen esparruan, guztira 363.449 euroko kostu hautagarriaren gainean.

Azucarera Eraikinak 100 m²-tik gorako 19 bulego ditu libre, espazio zabal eta argitsuekin, klimatizazio-sistema jasangarriarekin eta aparkaleku pribatuarekin.

 

Azpiegiturak 15 ekaina, 2021
Miguel Angel Arenas: “Enpresa-ekosistema batek aukera eman diezaguke etorkizunean beste tamaina bateko proiektuei ekiteko”

Deba Bailarako Industrialdeak (Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Debagoiena eta Debabarreneko...Leer más

Bi hilabeteren buruan bukatuko dira Zamudioko Ibaia eraikineko pabilioi berriak

Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k uste du interesatutako enpresak urrian instalatu ahal...Leer más

Azpiegiturak 10 ekaina, 2021
Urtearen lehen hiruhilekoan, hogeita hiru enpresak erabaki dute Sprilur Taldeak eskaintzen dituen espazioetan instalatzea

Enpresa gehienek Agurain, Amurrio eta Gasteiz (Araba); Ortuella eta Portugalete (Bizkaia) eta...Leer más

Azpiegiturak 8 ekaina, 2021
HWSren garabi autoigokariak erronka jo die dorre eolikoen mugei

  Proiektu arrakastatsu honen historia Lekunberriren (Nafarroa) eta Zizurkilen artean...Leer más

Azpiegiturak 4 ekaina, 2021
Suatekek suteen aurkako babesaren sektorean bere presentzia handitu du

Suatek bi ekintzaileren emaitza da, Héctor Duque eta Luis Rodrigo, Seiken Instalaciones enpresaren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?