4.0 materialak: bistaratu zure forjaketa-prozesuak eta hobetu osagaien diseinua
Metala eta forja oso hedatuta egon dira historian zehar. Forjaketa da bero eta konpresio bidez pieza metalikoak konformatzeko metodo guztien izen generikoa. EUSTAT Euskal Estatistika Erakundearen arabera, Euskadin forjaketa eta estanpazioan diharduten 250 enpresa inguru daude[1].
Gaur egun, forja-lanetan aritzen den euskal industriak interes handia du teknika berritzaileetan; teknika horiek fabrikazio metalikoko prozesuak ikustea eta osagaien diseinua hobetzea ahalbidetzen dute. Teknika horiek erabiliz, osagai berriak sortu behar dira akats gutxiagorekin eta kostu txikiagoarekin, arinagoak, eta ezaugarri metalurgiko eta mekaniko hobeak dituzten piezak lortu.
SPRI Taldeak, BDIHren eta material aurreratuen nodoaren bidez, hiru kideren aktiboak dakarzkigu artikulu honetan. Aktibo horiei esker, euskal forja-enpresek, adibidez, forja-altzairuak nola erabili ikas dezakete beren arintze-estrategiak betetzeko, hotzeko eta beroko forjaketa-prozesuen garapen birtuala egiteko eta hotzeko forja-osagaien diseinuak optimizatzeko eta baliozkotzeko.
TECNALIAk, aktibo diferentzial bat eskaintzen du material arinetarako konformazio metalikoko gelaxka aurreratuaren bidez. Horri esker, mugikortasun-modu berriek eskatzen duten erronka teknologikoari aurre egin dakioke material eta prozesu berrien bidez. Konformagarritasun txikiagoko material arinak eta geometria konplexuko osagaiak, konformazio-eragiketa aurreratuak eskatzen dituztenak eta, berez, erronka bat direnak produktuaren kalitatea ziurtatzeko eta prozesua kontrolatzeko. Konformazio metalikoko gelaxka aurreratuaren berezitasunak, industriaurreko ingurune batean prototipoak fabrikatzea ahalbidetzen du, eta modelizazio birtualeko tekniken gaitasunekin batera, Tecnaliari teknologia osoa enpresetara transferitzeko aukera ematen dio.
Zehazki, aktibo horrek eskaintzen dituen zerbitzuak dira, alde batetik, konformazio metalikoko prozesu berriak garatzea eta/edo jada dauden prozesuak optimizatzea, material berrietarako prozesu-leihoaren karakterizazioa barne, bai estanpaziorako, enbutiziorako, forjaketarako eta hidro-konformaturako. Bestalde, errotazio bidezko deformazio inkrementaleko prozesuak diseinatzea eta garatzea, hala nola, forja birakaria, near-net-shape geometriak lortzeko eta azkenik, deformazio-teknologien konbinazioaren bidez, produktu eficiente eta iraunkorragoa fabrikatzeko helburua duten prozesu hibridoak diseinatzea eta garatzea.
Mondragon Unibertsitatean 4.000 kN-eko (Kilonewtons) prentsa serbomekanikoa dago , forja eta konformazio erdisolido edo thixoforming prozesuen bideragarritasun-azterketak egiteko. Zerbitzu horien balioa da moldearen diseinuan ematen duen askatasuna eta ematen duen ekoizpen-abiadura, kalitate metalurgikoa eta beste teknika batzuek ematen dituzten baino propietate mekaniko hobeak.
TKNIKAk eta hotzeko forjaketa-prozesuak baliozkotzeko eta optimizatzeko laborategiak industria-proba erdi-industrialak egiteko gaitasuna dute, emaitzak benetako ekoizpen-baldintzekin alderatu ahal izateko. Aktibo honek 4 zerbitzu mota eskaintzen ditu: labainketa-sistemen portaeren azterketa hotzeko forjaketa-prozesuetan; hainbat materialen forjagarritasunaren azterketa; hotzeko forjaketa-prozesuen modelizazioa; eta hotzeko forjaketaren eragiketa konplexuen baliozkotzea.
Artikulu honetan aurkezten diren konponbideek erakusten dute BDIHren material aurreratuen nodoak eta haren aktibo eta ekipo espezializatu ugariek aukera ematen dietela enpresa eraldatzaileei beren prozesuak balio erantsi handiagoko teknologietara egokitzeko, eraginkorragoak baitira bai energiari bai ekonomiari dagokienez, bai erabilitako materialei dagokienez.
BDIHren material aurreratuen nodoak eskaintzen duen horretan sakondu nahi baduzu, jarraitu 4.0 materialei buruzko artikulu-sorta honi, eta modu praktiko eta hurbilean azalduko dizkizugu nodoaren ahalmenak, aktiboak eta zerbitzuak.
Jar zaitez harremanetan BDIHrekin, zure enpresari gehien interesatzen zaizkion irtenbideak ikertzeko.
[1] Establecimientos en la C.A. de Euskadi por CNAE-2009 (2550 Forja, estampación y embutición de metales; metalurgia de polvos) y periodo 2019 https://www.eustat.eus/banku/id_3452/indexLista.html
Lotutako albisteak

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia:
Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute
BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko hirugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa abiarazi ditu ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainetan. Katalogo digitala ikustera sartu hemen.

Ekonomia zirkularraren aukerak Txilen
Aclima Global kongresuan hizpide hartu dira Txileko ingurumen arloko proiektuak

Basque Cluster Day 2019 – Merete Daniel Nielsen. Speak peak on the latest trends on clusters.
Merete Daniel Nielsen, President of TCI-Network and Director of Cluster Excellence Denmark, shared with the audience of the Basque Cluster Day 2019, held in Bilbao, some of the latest trends and ideas on clusters: Need for strong Clusters, as they deliver more innovation power and competitiveness. Clusters organise stronger...

S-Parcs Europar proiektua: Industria-parkeetan energia modu sostengarriak eta kudeatzeko kooperazio zerbitzu eredu berriak
S-PARCSek industria parkeetan energia kontsumo eta kostua murrizteko kontzeptu sendoa du eta energia eraginkortasunari buruzko neurrietan nahiz bertan energia berriztagarrien ekoizpena gehitzean oinarritzen da. Espainian, Portugalen, Italian eta Austrian zazpi industria parke aitzindari izan dira eta atariko azterketak frogatutakoaren arabera, energia ekintza erkideek garapen ahalmen handia dute. www.sparcs-2020.eu ...