Azeleratu zure ideia edo negozioa STARTUP SUMMER SCHOOL!-ekin
EIBAR COWORKING, METXA – Ekintzaileen Proiektu Azeleragailua eta SOMOS ASESORES erakundeak elkarlanean ari dira ekintzailetzari buruzko 20 orduko mintegi trinko bat proposatzeko. Mintegi horretan aukera izango duzu:
- Zure ekintzaile gaitasunak hobetzeko.
- Aholkularitza espezializatua jasotzeko zure proiektu edo negozioari buruz.
- Zure proiektua edo negozioa azeleratzen lagunduko dizuten tresnak erabiltzeko.
- Harremanetan jartzeko zure proiektua edo negozioa bultzatzen lagunduko dizuten tutoreekin.
Antolatzaileek proiektu gutxi batzuk aukeratuko dituzte, arreta pertsonalizatuagoa emateko, dohainik eskainiz coworking espazio konektatu bat eta gehienez 10 proiektu edo lantalderentzako espazio egokiak.
NOIZ?
Uztailaren 2tik 6ra. 9:30etik 13:30era
NON?
EIBAR COWORKING zentroko instalazioetan: Eibarko Txikito kalea, 8 behea, Eibar (Gipuzkoa).
NORI ZUZENTZEN ZAIO?
Negozio ideia bat edo hazi-fasean dagoen proiektu bat duten ekintzaile, startup eta enpresei, eta proiektuak azeleratzeko teknika berrien, mentoring saioen eta finantzaketa-bide berrien bitartez beren proiektua bultzatu nahi duten guztiei.
HIZLARIAK
Antolatzaileek badute ekintzaileen laguntzan espezializatutako mentoring talde bat. Aholkularitza arloko profesionalak dira, espezialitate desberdinetakoak, arrakasta izan duten startupen jabeak edo zuzendariak, eta alor horretan izandako esperientzia eskainiko dute.
Informazio gehiago eta izen-emateak: https://goo.gl/fsd3R2