“Agudezia” ekintzailetza-tailerra “Inizia ArabaCampus” programaren barruan
UPV/EHUk, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroarekin lankidetzan, INIZIA ArabaCampus programa abiarazi du, ekintzailetza sustatu eta bultzatzeko Arabako unibertsitate-ingurunean.
Arabako Campusak Agudezia ekintzailetza-tailerra antolatzen du 2006tik, ekintzailetza sustatzeko INIZIA programaren ardatz gisa. Une honetan zabalik dago tailerrean izena emateko epea: Aurkitu galdera hauen erantzuna:
-Badu zentzurik nire negozio IDEIAk?
-Izan dezakete merkaturik Gure IKERKETAREN emaitzek?
-Badu enpresa bihurtzeko aukerarik nire GRADU / MASTER AMAIERAKO PROIEKTUAk?
Zein da helburua?
Modu praktikoan eta bizipenen bidez ekintzailetzarako gaitasunak hurbiltzea unibertsitate-komunitateko kolektibo desberdinei (ikasleak, titulatuak, irakasleak eta ikerlariak), ekintzailetza gaitasun transbertsal gisa hartuta.
- Data: 2018ko martxoak 14
- Tokia: Micaela Portilla Ikerketa Zentroa
- Ordua: 16:00etatik 19:00etara.
- Iraupena: 36 ordu (12 saio)