Ekintzailetzan egindako ibilbidea ON Bizkaia Sarien 2019ko edizioan
ON Bizkaia Sariek Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Sailak bultzatu eta Beazek kudeatzen dituen programen laguntza jasotzen duten proiektuak goraipatzen dituzte urtero. Gainera, ekintzailetzan egindako ibilbidea errekonozitzeko ere bi sari daude.
Jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzeko aurreikuspenak betetzea da balorazioetan pisu handiena duen irizpidea, baina proiektuen interesgarritasun eta berezitasuna ere aintzat hartzen dira.
Hori bezain garrantzitsua da saritutako 7 enpresek batera eskaintzen duten irudia Bizkaiko ekonomiaren bizitasuna erakustea.
Bizkaia Enpresa bileran eman ziren eta 2019ko edizioan hauek izan dira enpresa saridunak: Laip, Mercules, Wegow, BAS Corporation, Pronutec, The Art of Discovery eta Ubikare.