Ángel Viñas, enpresako kudeatzailea
Albisteak 10 urtarrila, 2023

IPF, poliuretano malguzko aparraren manipulazioan mundu mailako liderra den 25 langileko ETE bizkaitarra

Bost kontinenteetan saltzen duen enpresa honek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programako laguntza jaso du
-

Zamudion kokatutako IPF ingeniaritza 25 langileko ETE bat da, eta mundu mailako liderra da poliuretano malguzko aparraren manipulazioan. Konpainiak bost kontinenteetan saltzen du bere produktua, eta SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programako laguntza bat jaso du. Duela hiru urtetik, SPRIk Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren laguntza du zibersegurtasunaren euskal ekosistema bultzatzeko eta, ondorioz, baita ere laguntza ekonomikoak banatzen dituen programa honetarako.

Enpresa hau 1994an sortu zen, instalazioak eskaintzeko poliuretano malguzko aparra fabrikatzen duten enpresentzat. Lehengai hori erosotasun, automobilgintza, oinetakogintza eta aplikazio teknikoen sektoreetan erabiltzen da batik bat. “Giza gorputza ukitzen duen ia edozein gauza egiteko erabiltzen da” azaldu du Ángel Viñasek, enpresako kudeatzaileak.

Konpainia hau bereziki zentratzen da poliuretano malguzko aparraren manipulaziorako instalazioetan. “Produktu espezifikoa da, giltza eskuan modalitatekoa. Aparra fabrikatzeko instalazioak egiten ditugu. Produktu hau ez da fabrikatzen Txina bezalako herrialdeetan, ez du merezi, gero garraiatu egin behar baita; aparra kontsumitzen den tokitik hurbil kontsumitu behar da, horregatik,  mundu osoan dauzkagu bezeroak”.

Hasieran, Recticel multinazionalak erosi zuen enpresa, baina 2013an hiru bazkideren esku geratu zen konpainia autonomo gisa.

Aparra manipulatzeko sistemak

Aparra manipulatzeko sistemak egiten dituzte batez ere. “Munduko onenak gara, espezialista bakarrak. Apar malgua egiten duten munduko enpresa gehienen diseinuan parte hartu dugu”. Negozioa pixkanaka zabaldu egin da, lantegien diseinuan eta konektagarritasunean sartzeraino. Gaur egun, urtean lau eta hamar instalazio bitartean egiten dituzte.

2007an milioi bat euro baino gutxiagoko salmentak izatetik 2021ean 9 milioira eta 2022an 15 milioira igaro dira, horixe da euren arrakastaren giltza. Plantilla ere bikoiztu egin da, 2007ko 12 langileetatik gaur egungo 25 langilera iritsi arte.

Bere bezeroak poliuretano aparraren fabrikatzaileak eta koltxoi fabrikatzaileak dira. Bost kontinenteetan saltzen dute, eta Estatu Batuetakoa da euren egungo merkatu nagusia. Pandemiak “hazkunde handia” ekarri zion IPFri, garai hartan hiritarrek eginahalak egin baitzituzten euren etxeak erosoago egiteko. Horrekin batera, Estatu Batuetako dumping-aren aurkako legea etorri zen, Asiako herrialdeetatik koltxoiak inportatzea debekatu zuena.

I+G funtsezkoa da enpresarentzat, eta salmenten % 5 suposatzen du. “Gure hazkundeak oinarritzat dauzka produktu berritzaileak garatzea, desberdinak izatea eta produktu kategoria berriak sortzea. Gure helburua da lantegiko produkzioari buruzko datu kritiko guztiak kudeatzea”.

Datozen hilabeteetan produktu-sorta berri bat merkaturatuko dute: prozesuaren simulagailuak, kalitatearen datu-kudeatzaileak eta baita ere bezeroen  premiak (tamaina, tenperatura eta pisuaren kontrola, produktuaren trazagarritasuna eta prozesuko segurtasunaren kontrola) aseko dituen sentsore-sorta bat. “Apar fabriketan suteak gertatzeko arriskua dago. Eta blokearen barruan tenperatura aldaketak detektatzen dituzten sentsoreak garatu ditugu keari eta tenperaturari buruzko datuak neurtzen dituen teknologia espezifiko batekin, bezeroek euren prozesuan txertatu eta prozesua optimizatu dezaten. Era berean, aparrarentzako kode berezi bat definitu dugu, produktuen trazagarritasuna kudeatzeko lantegi barruan zein lantegitik kanpo”.

Enpresak badu beste produktu berritzaile bat: sistema bat blokeak eskaneatzeko eta etenik gabeko apar blokeak dinamikoki pisatzeko.

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntzarekin barneko arkitektura osoa berritu da, eta segurtasun- eta erabiltzaile-politikak ere bai.

Etorkizuneko erronketako bat da merkatuan lehiakiderik izango ez duen produktu estandar bat eskaintzea eta neurrira eginiko instalazioekin bateragarri egitea. “Hazkundea egiten dugunaren ondorio bat izango da, eta ez helburu bat. Gure asmoa da egiten dugun honetan onenak izatea”.

Lotutako albisteak

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Lehendakariak  konpromiso  eta  bizkortasun  handiagoa  eskatu  die  Europari  eta  Estatuari,  euskal  altzairuaren  etorkizuna  bermatzeko
21/10/2025 Kluster politika

Lehendakariak konpromiso eta bizkortasun handiagoa eskatu die Europari eta Estatuari, euskal altzairuaren etorkizuna bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025’ inauguratu du, BECen, urriaren 21etik 23ra izango den siderurgia-sektorearen nazioarteko elkargunea

Euskadik  indartu  egin  du  Poloniarekin  duen  lankidetza  industriala,  euskal  esportazioen  hamar  helmuga  nagusien  artean

Euskadik indartu egin du Poloniarekin duen lankidetza industriala, euskal esportazioen hamar helmuga nagusien artean

Imanol Pradales: “Kontinentearen lehiakortasun industriala bermatzea posible izango bada, gure indarrak batuta, sinergia berriak bilatuta eta norabide berean eginda izango da”

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Euskadik  itsasoko  energia  eolikoan  duen  nazioarteko  posizionamendua  indartu  du  Japonian
16/10/2025 Nazioartekotzea

Euskadik itsasoko energia eolikoan duen nazioarteko posizionamendua indartu du Japonian

Euskadik eta bere industria sareak GOWS 2025ean duten parte hartzea sektoreko enpresa liderrekin eta nazioarteko erakundeekin lankidetza esparru batean garatzen da

Voon  Sports,  teknologia  adimenduna  duen  kirol  entrenamenduaren  irtenbidea
13/10/2025 Nazioartekotzea

Voon Sports, teknologia adimenduna duen kirol entrenamenduaren irtenbidea

Donostiako konpainiak kirolarien entrenamendu teknikoa eta kognitiboa hobetzen duten gailuak eta app propioa garatzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioartekotzea  bultzatu  du  9,5  milioi  euroko  laguntzen  bidez

Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzea bultzatu du 9,5 milioi euroko laguntzen bidez

Enpresek Zabaldu, Sakondu eta Elkartu programetarako diru-laguntzak eska ditzakete.

Nazioartekotzerako  enpresa-lankidetzari  bultzada,  Elkarturekin
10/10/2025 Nazioartekotzea

Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin

Urriaren 14an Elkartu programaren deialdi berri bat irekiko da. Nazioartekotze-jardueretarako enpresen arteko lankidetza bultzatzea da programaren xedea. 1.000.000 euroko aurrekontua du programak, eta nazioartean duten posizionamendua hobetu nahi duten enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeei zuzenduta dago.

Europako  Batzordeak  proposamen  bat  iragarri  du  beste  herrialde  batzuetatik  datorren  altzairuaren  muga-zergak  %50era  igotzeko  eta  haren  jatorriaren  trazabilitatea  indartzeko

Europako Batzordeak proposamen bat iragarri du beste herrialde batzuetatik datorren altzairuaren muga-zergak %50era igotzeko eta haren jatorriaren trazabilitatea indartzeko

Xedapen horiek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak erregelamenduaren azken testua adostu ondoren aplikatuko dira, 2026ko ekainetik aurrera altzairuaren gaineko egungo babesa ordeztuko duena.

WOMEXen  Eskualde  Taldea  martxan  da  Euskadin,  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  sustatzeko
09/10/2025 Berdintasuna

WOMEXen Eskualde Taldea martxan da Euskadin, nazioartekotzean genero-berdintasuna sustatzeko

Enpresa, erakunde, irakaskuntza eta elkarte arloko eragileak joan den astean bildu ziren Euskadiko Eskualde Taldearen lehen saioan, WOMEX - The role of women in the competitiveness of exporting SMEs proiektu europarraren esparruan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.