Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 apirila, 2022 Euskara industrian Indeusberri

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako lantaldeek 2022ko lanei ekin diete

Industriaren Euskal Plataformako kideak SPRIren egoitzan bildu dira 2022ko martxoaren 31an
INDEUS Lantaldeen bilera 2022ko martxoak 31
  • Igorreko BATZ eta Natxituako EGOINen bategitearekin, dagoeneko 29 dira INDEUSen parte hartzen duten enpresak.

Bi urtez onlineko bilerak egin ondoren, INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kideak aurrez aurreko bileretara itzuli dira. SPRIren egoitzak hartu zuen INDEUSeko Lantaldeen batzarra, joan den otsaileko Batzar Orokorrean erabakitako egutegi eta ekintza planari jarraituz.

Bilera horretan lehen aldiz hartu dute parte Igorreko BATZek eta Natxituako EGOINek, Industriaren Euskal Plataformarekin bat egin duten azken bi konpainiak. Honenbestez 29 enpresa, zentro teknologiko eta elkarte ditu INDEUSek: AMPO, BATZ, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT GROUP, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EGOIN, EIKA, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, GAIA KLUSTERRA, GOIZPER, IKERLAN, IRIZAR, MAIER, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN eta VICOMTECH.

Enpresen interesekoak diren gaien artean Zibersegurtasuna nabarmendu zuten parte hartzaileek eta honen inguruko lanketak eta topaketak antolatzeari ekingo dio plataformak eragile desberdinekin elkarlanean.

Honekin batera, enpresa industrialei zuzendutako produktuak eta zerbitzuak euskaraz sortu eta eskaintzen dituzten enpresen katalogoa egitea erabaki zen martxoaren 31n egindako bileran.

INDEUSek ARITU Injiniaritza gonbidatu zuen bilerara, honek euskaraz sortu eta garatutako ELORA PLMa, produktu industrialaren ezagutza digitalizatzeko sistema aurkezteko.

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dutena. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan.

Lotutako albisteak

19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak