Joan den urtarrilaren 10ean, Adinberri Fundazioak zahartzaro osaungarriaren esparruan eragina izan dezaketen I+G+B jarduerak laguntzeko, sistema soziosanitarioaren bikaintasuna lortzeko eta alor horretako industriaren lehiakotasuna sustatzeko laguntza-programako diru-laguntzen bigarren deialdian onartutako proiektuak aurkeztu zituen .
Hautatutako 16 proiektuen artean, SAIOLAN eta BiziPozek -adinekoen ahalduntzea sustatzen duen kooperatiba-,lankidetzan aurkeztutako ekimena dago: “Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako Ekimen Berritzaileak Enpresan” izeneko proiektua.
Proiektua garapen esperimentalaren ildoaren barruan kokatzen da eta, alde batetik nazioartean enpresetan zahartze aktiboa eta osasungarriaren arloan dauden ekimen berritzaileak identifikatu, aztertu eta hartu nahi ditu, eta bestetik, inguruko enpresaren batean identifikatutako eta aztertutako ekimen berritzaileak ezarri.
Bizipoz 2015ean sortutako kooperatiba da. Beatriz Santamaríaren eta Eider Etxebarriaren hausnarketen ondoriozko ideia batetik abiatuta sortu zen.
LEINN graduko karrerako laugarren mailan ikasten ari zirela, bien esfortzua elkartu zuten ideia bati forma emateko:
pertsonek haien heldutasunean bizitza betea bizi ahal izatea eta zahartze aktiboa sustatzea, haiek ikasitako guztia gizarteari itzuli ahal izateko.
Lehenengo programa pilotuei esker (2016ko udaberrian) berariazko lan metodologia probatu zuten, eta udalerrietan, nagusien elkarteetan eta enpresetan, nagusien inguruan edo erretiro garaira hurbiltzen doazen pertsonen inguruan aurkitzen dituzten benetako beharrak identifikatu zituzten.
2017az geroztik, Saiolanen dugu bulegoa, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoko enpresa-mintegian, zeina Euskadiko kooperatiben jatorria den, eta baita ekimen sozialeko ekintzailetzaren eta enpresa sozialaren ikuspegiaren alde dauden entitateena ere.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?