Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

27 otsaila, 2020
‘Yarr TV’, ‘Sustapena eta Helburuzko Marketinga’-ren 1. saria FITUR-en ‘AMT Smart Destinations Awards’-etan.

yarr tv miguel a. viñas

‘Yarr TV’ enpresa donostiarrak bere konponbideak aurkeztu zituen FITUR 2020en ‘AMT Smart Destinations Awards’-en III. edizioan. Turismoaren sektoraren bilerarik nagusiena den honetan, ‘Sustapena eta Helburuzko Marketinga’ Kategorian eginiko lanaren omenez.

Hargatik, Negozioaren Garapenaren Zuzendari duten Miguel A. Viñasekin hitz egin dugu.


Lehenik eta behin, Miguel, azal iezaguzu zer den ‘Social Destination’ bat

‘Social Destination’ #SocialDestination-ren izena ‘Yarr TV ‘k hotel enpresentzako eta helmuga turistikoentzako Interaktibitate Irtenbideei ematen dien izena da, bai bisitariek eta bai ostalariek sortutako edukiak sortzea eta banatzea errazteko, baita ere sare sozialetan haiekiko elkarrekintza errazteko.
#SocialDestinationek zure helmuga zure bisitariekin konektatzen du!!

 

Eta irtenbide horiek sektorearen aintzatespen onenetakoa jaso dute …

Halaxe da, III. edizioan, Hotelen Institutu Teknologikoak (HIT) dagoeneko ezarrita dauden estatuko soluzio eta tresna teknologiko onenak saritzen ditu, era honetan, helmuga turistikoei erraztasunak emanez helmuga turistiko adimenduna (DTI) abian jartzeko eta garatzeko den erronkari aurre egiten laguntzeko.

Lehiaketa #FiturtechY atalean garatzen da, FITUR eta (HIT)ek batera antolatzen duten teknologia eta turismoan espezializatutako atala, soluzio eta tresna teknologikoak bost kategoriatan aplika daitezke:

  1. Gobernantza eta kudeaketa publikoa
  2. Turista eta herritarrekiko elkarreragina
  3. Irisgarritasuna
  4. Ingurumen-iraunkortasuna
  5. Helmuga (turistikoaren) sustapena eta marketina

Eta 2020ko edizioan, ‘Yarr TV’ izan zen ‘Helmuga Sustapena eta Marketina’ kategoriako irabazlea.

 

Beste euskal erakunde batzuen lana ere saritu dute munduko foro turistiko garrantzitsu honetan …

Izan ere, Tecnaliak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “gobernantza” saria jaso zuten HODEIAN aplikazioagatik. Bisitarien fluxua eta profila eta datuen azterketan oinarritutako kontsumo-ohiturak ezagutzeko tresna da.

 

Yarr TV plataforma berritzailea eta eraginkorra da; zer zerbitzu eta abantaila ditu?

Yarr TV plataformak hainbat irtenbide ditu enpresen edo marken komunikazioa eta interaktibitatea hobetzeko beren bezero, zale eta jarraitzaileekin sare sozialetan: SocialWalls, Social Widgets, Quizzes, Sare sozialei buruzko inkestak eta lehiaketak…

Hona hemen soluzioen deskribapen labur bat:

* Socialwalls-ak: Sare sozialetako edukiak pantaila digitaletan proiektatzen ditu

* Social Widgets-ak: sare sozialetako edukiak bildu eta erasten ditu zure webgunean eta app mugikorrean

* Quizzes-ak: Bezeroekiko edo bisitariekiko interakzioa areagotuko duten galdera-sortak

* Inkestak: Bisitarien eta/edo bezeroen iritzia modu errazean aztertzen du

* Lehiaketak: Jarri abian zure bezeroak saritzeko lehiaketak

Yarr TVk web teknologia ehuneko 100an diren teknologia soluzioak eskaintzen ditu, beste web sistema, mugikor eta kartel digitalekin integrazio errazak eginez.

 

“UGC” delakoaren onurak, erabiltzaileek sortutako edukiak, oso garrantzitsuak dira markentzat. Zeintzuk dira nabarmenenak?

Bezeroek, jarraitzaileek edo zaleak sortutako edukiari dagokionez, markek beraiek sortutako edukia baino fidagarriagoa, benetakoagoa eta erabilgarriagoa dela ikusten da.

Hona hemen, hori adierazten duten zifra batzuk, munduko konpainia garrantzitsuen ikerketen arabera:

  • Kontsumitzaileen % 92ak konfiantza dute beste erabiltzaile batzuen iritzietan, marken publizitatean baino lehen
    (Iturria: Nielsen)
  • Millennialen% 84ak diote beste erabiltzaileek sortutako edukiak eragina duela bere erosketa-erabakietan.
    (Iturria: Gartner)
  • Millennialek % 50eko konfiantza handiagoa dute beste erabiltzaile batzuek sortutako edukian, hedabide tradizionaletan baino.
    (Iturria: AdWeek)

Yarr TVrekin, bezeroak markaren beraren “MicroInfluencers” bihurtzen ditugu, bai eta argazki eta bideo formatuko edukien sortzaileak ere, beren kontaktu sarearekin partekatzean: https://www.yarr.tv/es/blog/tag/contenido-generado-usuarios-ugc/ 

 

Itxura guztien arabera, helmuga turistikoen sustapena eta marketina, 2020. urte honetan, bisitariaren inguruan dabiltza.

Gaur egun, bisitariak eta bezeroak kanal ugariren bidez iristen dira marken eskaintzetara (omnikanaltasuna): webgunea, smartphonea, sare sozialak, publizitate digitala … Eta, gainera, selektiboagoak dira helmuga turistiko edo hotel bat aukeratzerakoan, zerbitzuak edo espazioak baino gehiago esperientziak bilatuz.

Errealitate berri honek hainbat erronka dakarzkie bereziki hotel-enpresei eta turismo-helmugei eta, oro har, marka guztiei; bezeroak izan behar da sustapen- eta marketin-estrategiaren protagonista.

Bezeroaren esperientzia eta omnikanaltasuna erronka bihurtu dira enpresentzat; horregatik, digitala eta fisikoa konbinatuko dituen estrategia bat edukitzea erabakigarria izan daiteke etorkizunerako, baita fidelizazio-tresna handi bat ere.

 

Gaur egun, lankidetza aktiboa eta kooperazioa funtsezko tresna bihurtzen ari dira lehiakorragoak izateko…

Gure egitura sinple eta irekia, gure diseinu malgu bat, eta web %100 teknologian eta programazio-estandarretan oinarritutako gure soluzioen definizioak aukera ematen digute bere core businessa komunikazio eta marketinaren arlo espezifikoetan duten konpainiekin (marketin digitala, digital signage, web garapena, publizitatea, etab.)

Sare sozialetan edukia atzemateko, hautatzeko, iragazteko eta moderatzeko dugun esperientziak aukera ematen digu hirugarren enpresekin proiektu globalei ekiteko.

 

+info: www.yarr.tv

yarr tv miguel a. viñas

wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Novia Salcedo empleo
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

imh webinars
Ekintzailetza 1 uztaila, 2020
Ekintzailetzaren sustapena Industria eta Hezkuntza esparruan

Webinar honetan ekintzailetza industriala nola sustatu dezakegun aztertuko dugu, bereziki hezkuntza...Leer más

ETE berritzaileen finantzaketari buruzko jardunaldia

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak ETEen berrikuntza-, ekintzailetza- edo...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?