Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 iraila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Start up UP Euskadi

WATSek kiroleko indarkeriaren aurkako talde handiena sortu nahi du

Kirol Arloko Berrikuntza eta Enpresen Kudeaketako Masterra abiaraziko du urrian

 

Kirolzale sutsuak diren hiru euskal ekintzailek -Alex Navarro, Lander Iraragorri eta Antonio Pipaónek- sortu zuten WATS startupa, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduan elkar ezagutu ondoren. “Asteburuetako partiduetan ikusten genuen zein sartuta dagoen indarkeria mundu horretan, eta baita ere federazioek prebentzioari baino arreta gehiago jartzen diotela zigorrari” azaldu digu Antonio Pipaónek, enpresaren fundatzaileak eta hezkuntza berrikuntzako espezialistak. “Orduan hasi ginen aztertzen posible ote zen unibertsitatean lantzen ari ginen metodologiak kirol arloan aplikatzea”.

 

Proiektu honek duela 4 urte eman zituen lehen urratsak, metodologia hori probatzen hasi zirenean kirolari eta entrenatzaile gazteekin. Metodoaren oinarri dira taldeko lana, gaitasunen garapena eta aldaketa eragileen prestakuntza, horrela tolerantziaren eta indarkeria ezaren baloreak sustatzeko kirol arloan. Harrezkero, proiektua hazten joan da eta kolaboratzaile handiak fitxatu dituzte euren mezua zabaltzeko, hala nola, Vicente del Bosque, Julen Guerrero eta Xabi Prieto.

 

WATS enpresako lantaldeak hiru ekintza-ildo nagusi ditu. Batetik, kontzientziazioa, arazo horri buruzko arreta erakartzea bilatzen duten ekitaldien bitartez, kirolaren munduko figura garrantzitsuek parte hartzen dutelarik ekitaldi horietan. “Kirol munduko indarkeriaren gaia ez da oso ezaguna, eta uste dugu izeberg baten modukoa dela” azaldu du Antonio Pipaónek “gatazka partiduetan azaleratzen da, guraso bat arbitroari oldartzen zaionean indarkeria fisikoa edo ahozko indarkeria baliatuz, baina ikusten ez ditugun gauza asko daude horren azpian, zerikusia dutenak bulling-arekin, aldageletako mehatxuekin…”.

 

Oso garrantzitsua da orobat entrenatzaile eta familiei zuzendutako prestakuntza, onlineko plataformaren eta ikastaro presentzialen bitartez ematen dena.  Udal, erakunde publiko eta kirol fundazioekin lortutako akordioei esker, 800 entrenatzaile eta 600 familiarenganaino iritsi dira. Ikastaro horietan tresnak eskaintzen dira gatazkei aurre egiteko, indarkeria edo jazarpen egoerak detektatzeko eta balore positiboak sustatzeko.

 

Gainera, Mondragon Unibertsitatearekiko lankidetzari esker, Kirol arloko Berrikuntza Gradu-ondokoa garatu dute, aurten hirugarren edizioa egingo duena, bai eta Kirol arloko Berrikuntza eta Enpresen Kudeaketako Masterra, sektorean sartu nahi duten kirolari profesional eta gazteei zuzendua. “Euskadiko kirol ekosistema oso indartsua da, baina eskaintza akademikoa, berriz, oso txikia. Horregatik erabaki genuen kirol arloko berrikuntzara zuzendutako bi programa sortzea” azaldu du WATS Team startup-eko fundatzaileak.

 

Azkenik, esku-hartzea da euren estrategiaren hirugarren zutabea, eta laguntza-telefono bat sortu dute kirol munduan indarkeria jasaten ari diren pertsonei laguntzeko. “Nahikoa da WhatsApp mezu bat bidaltzea gurekin harremanetan jartzeko, eta mezua jasotakoan gure bitartekari eta psikologo taldeak jarraipen bat egiten du” dio Antonio Pipaónek, “urtebete daramagu martxan eta hedapen handia egin ez dugun arren, 30 kasu iritsi zaizkigu. Horrek esan nahi du badagoela premia”.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak