Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 urria, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi Start up UP Euskadi

Vostok: “Moto elektrikoa benetako aukera bat izatea nahi dugu”

Euskal enpresa honek erraz eskuratzeko moduko ziklomotore bat diseinatu du, orain artekoek baino autonomia handiagoa duena

 

Euskal enpresa honek erraz eskuratzeko moduko ziklomotore bat diseinatu du, orain artekoek baino autonomia handiagoa duena

 

Vostok Electricen helburua da hirietan mugikortasun elektrikoa sustatzea. Enpresa honetako bi bazkide fundatzaileak (Rachel Lesslar eta Álvaro Escribano) Txinan egon ziren bizitzen denboraldi batez, eta ikusi zuten han askoz gehiago erabiltzen direla ibilgailu elektrikoak, eta bereziki motoak, eta ideia hori hona ekarri eta mendebaldeko merkatura egokitzea erabaki zuten.

 

Enpresaren lehen produktua ziklomotore bat da, ibilgailu elektrikoen ohiko oztopoak gainditzen dituena. “Geure buruari galdetzen diogu ea zergatik ezin duen funtzionatu hemen Txinan funtzionatzen duenak”, adierazi zuen Álvaro Escribanok; eta gaineratu zuen “zenbait oztopo detektatu genituen, batetik, prezioa, eta, bestetik, autonomia eta bateriaren karga, azken hori ere oso arazo garrantzitsua”.

 

Produktuaren garapenaren emaitza ziklomotore elektriko bat da, bateria ateragarria duena eta 10 kg baino gutxiago pisatzen dituena, erabiltzaileak etxera edo bulegora eraman dezan han kargatzeko. Ibilgailuak hirian karga bakoitzeko 100 kilometro egiteko autonomia du; gama bereko gaur egungo gainerako modeloek 60 kilometro inguruko autonomia dute. Gainera, diseinuak aukera ematen du bi bateria jartzeko, eta, horrela, ziklomotorearen autonomia asko handitu.

 

Azkenik, Vostokeko lantaldeak prezioaren arazoa murriztea lortu du, gasolina erabiltzen duten modeloen antzeko kostua baitu haren ibilgailuak. “Lanean ari gara moto elektrikoa aukera erreal bat izan dadin, ahalegin handiagorik gabe, antzeko prezioan, erosotasun berberarekin, eta, gainera, abantaila batzuekin: ez du kutsatzen eta erregaietan aurrezten du”. Produktuaren prototipoa amaituta dago, eta Vostokeko lantaldea hitzarmenak sinatzen ari da fabrikatzaileekin, datozen hilabeteetan merkaturatzen has daitezen.

 

Vostok Electric startup bat da, eta Bizkaia International Startup Connection topaketaren azken edizioan parte hartzeko hautatu zuten. Startup honen arduradunak 6 hilabeterako joango dira CIC Bostonera, proiektua bizkortzeko prozesua garatzera, bereziki merkatu estatubatuarrean bidea zabaltzeko asmotan. “Prototipoa garatua dugula, ez da zaila Estatu Batuetara egokitzea; beraz, CIC Bostoneko egonaldia baliatu nahi dugu merkatua aztertzeko, han tokirik edukiko lukeen ikusteko eta gure produktuan interesa izan dezaketen banatzaileak bilatzeko”, adierazi du startup honen bazkide sortzaileetako batek.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak