Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 iraila, 2019 Ekintzailetza Barnekintzaile programa Start up UP Euskadi

Urola Kosta-Lab: Pilula sortzailea 2019

Urola Kosta Mankomunitateak Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien aldeko apostua egin du. Sortutako sarea indartzea eta etorkizunean proiektuak garatzeko oinarri sendoak ezartzea nahi du.

Urola Kosta Mankomunitateak Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien aldeko apostua egin du. Sortutako sarea indartzea eta etorkizunean proiektuak garatzeko oinarri sendoak ezartzea nahi du.

Eta egiten dituen ekintzen artean dago Kultura eta Sormen Industrien sektorearen eta sektore tradizionalen arteko hibridazio-prozesuak garatzeko proiektua, “KSI Urola Kostan: Sorkide Ekosistema” izeneko programaren barruan.

Horrekin zera lortu nahi du: alde batetik, KSIko agenteak sektore tradizionalekin lan egiteko gaitasun, ezagutza eta tresnaz hornitzea, eta bestetik, sektore arteko konexioak egitea, sektore tradizionaletako enpresetan esku-hartzeak eginez.

Horretarako, Conexiones improbablesetik, bi Pilula sortzaile egin genituen Mankomunitateak ezarritako helburuei beste hauek gehitze aldera:

  • Urola Kostako erakundeen imajinarioan arte eta kultur sektoreekin lan egiteko aukera txertatzea (baita premia ere), enpresa- eta instituzio-helburuak lortzeko.
  • Urola Kostako KSI sektorea osatzen duten pertsonei lan-eremu berriak irekitzea
  • Inguruko enpresa eta erakundeetan sormena sartzean oinarritutako berrikuntza-metodologia berriak erraztea.
  • Bi erronka lantzea beste horrenbeste Pilula sortzailetan.
  • Proiektuak era parte-hartzailean egitea.

Gainera prestakuntzako programa bat ere egin dugu Urola Kostako artistentzat (Zarautz, Zumaia, Deba, Orio eta Aia herriak hartzen ditu); inguruko 7 sortzailek hartu dute parte eta horietako 4 praktikak egin dituzte artista mentoreekin Pilula sortzaile hauetan.

Osatutako binomioak ondorengo hauek izan dira:

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak