Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 otsaila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

TECNALIA Venturesek eta Deusto Business Schoolek ekintzailetza eta teknologiaren transferentziaren arloko lankidetza sendotu dute

Eider Albarracín, Imanol Aizpuru, Maider Dorronsoro, Ibone Urquiola eta María Zubia, “Minibarreras” ekimena garatu dute.
DBS Tecnalia Ventures

Deustuko Unibertsitateak eta TECNALIA Venturesek –TECNALIA Ikerketa eta Garapen Teknologiko Zentroaren deep tech venture builder– ekintzailetzako eta teknologiaren transferentziako proiektuetan elkarrekin aritzeko duten lankidetza hitzarmenaren barruan, Deustuko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzeko ikasle batzuek TECNALIA Ventureseko ekimenetan lagundu dute, Gradu Amaierako Proiektuan.

Mikel Kortaren Deustuko Unibertsitateko Innogune Enpresen Inkubagailuko arduradunaren tutoretzapean, aipatutako gradu bikoitzeko bost ikasle (Eider Albarracín, Imanol Aizpuru, Maider Dorronsoro, Ibone Urquiola eta Maria Zubia) Jesús Torrecilla TECNALIA Ventureseko Merkaturatze espezialistarekin batera aritu dira “Minibarrera” ekimena garatzen.

Teknologia horrek trenek hiri inguruetan sortzen duten zarata handiaren arazoei aurre egitea du helburu. Ikasleek, zehazki, teknologia berri hori Europako merkatuan sartzeko estrategiak aztertu dituzte. Horretarako, merkatu bakoitzaren arrisku potentzialak identifikatu dituzte, merkatu bakoitzeko kontingentzia planak definitu eta bideragarritasunari eta itzulkinei buruzko ondorioak atzera.

“Urteak daramatzagu TECNALIA Venturesekin curriculumaren barneko lankidetza honekin eta horri esker, ikasleei aukera ematen zaie enpresa proiektu berrien inkubazioaren errealitatera hurbiltzeko eta ekintzailetza ekosistemako eragile garrantzitsuekin lan egiteko, horrela proiektuei balioa erantsiz. Deusto Business Schoolek ikasleei urtero Gradu Amaierako Proiektuen eskaintza zabala egiten die, hainbat motatako enpresa eta erakundeekin lankidetzan.

Merkatu azterketak, komunikazio eta marketin planak edo sektore berrien analisi estrategikoak dira gehien eskatzen dizkiguten proiektu motak. Era berean, urtero aritzen gara lankidetzan enpresa txiki eta ertainekin, autonomoekin edo start upekin, hau da, ekintzaileekin eta ekimenen sustatzaileekin. Ekintzaile horiek, batzuetan, laguntza eskatzen dute enpresa edo negozio planen inguruan eta ikasleek balio handia ematen diete” – azaltzen du Cristina Iturriozek, Deusto Business Schooleko Gradu Amaierako Proiektuen koordinatzaileak Donostian.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak