Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 Marzo, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Suuma: Zure Wifi sarea, altxor komertzial bat

Suumak zenbait esparrutan esperientzia duten pertsonek osatutako taldearen ezagutza biltzen du, gehienbat Marketing digitala eta hau Komunikazio Korporatiboan barneratzeko moduari lotua

Suumak zenbait esparrutan esperientzia duten pertsonek osatutako taldearen ezagutza biltzen du, gehienbat Marketing digitala eta hau Komunikazio Korporatiboan barneratzeko moduari lotua: “Adin, genero, hizkuntza eta iritzi desberdineko partaideak dituen taldea izan nahi dugu, eta gure lana ezagutza espezializatuan oinarritzea…”

Fernando Barrenecheak ekin zion enpresari, bere bezeroen helburuak bete zitezen lagunduz. Horretarako, Sara Inunciaga eta Mikel Sánchez euskarri izan zituen. Marketing digitalari eta datuei loturiko teknologian datza beren ezagutza eta esperientziaren ardatza. Honekin batera, enpresen nazioartekotzean dihardute, beren lana diseinu grafikoan, komunikazio korporatiboan eta azpiegitura digitaletan eskaintzen duten laguntzarekin konbinatuz.

 

Proiektuak, sortu zenerako, elkarlan berritzailerako bokazioa eta mundu mailako pentsamoldea zituen… ‘Suuma & B10 Projects’

Zalantzarik gabe, elkarri konektaturiko pertsonek, enpresek eta erakundeek osaturiko munduan bizi gara. Bidaiarien munduan, iazko datuek erakutsi bezala, 1.300 milioi pertsona baino gehiagok irten baitzuten beren herrialdeetatik. Errealitate hau esparru guztietan ikus daiteke; bai publikoetan, bai pribatuetan. Geure ikuspuntutik, nazioarteko eta mundu mailako dimentsioa dagoeneko ez dago baliabide gehien duten erakundeei mugaturik, baizik eta beren aktibitatea mundu mailako pentsamoldeaz interpretatzen dakitenei ere.

Mundu mailako dimentsioa ezin izan daiteke norbere kontura; hortaz, elkarlana funtsezkoa izan ohi da. Elkarlanak berritzailea izan behar duela diogunean, aukera komertzialetik harago joan beharraz ari gara. Behin betiko bezeroarekiko ekarpenak ardatz izan behar du, eta elkarlana berdinen zein ezberdinen artean, lehiakide zein bazkideen artean egin behar da, eta publikoa zein pribatua izan daiteke.

 

“Marketing Wifi” da zuen proposamenik nabarmenetako bat. Zalantzarik gabe konektatuta bizi gara, eta beraz, etekina atera dakiokeen eta potentzial ikaragarrizkoa duen teknologiaz ari gara… 

Jakina elkarri loturiko gizartea garela! Euskadiko 15 urtetik gorako biztanleen %75ak sarean nabigatzen du, eta %95ak telefono mugikorra du. Errealitate hau Europa eta mundu mailara heda daiteke: Munduko biztanleriaren %80ak aktibitate pertsonal zein profesionalean nabigazio ziur eta fidagarria eskaintzen dioten Wifi sareetara konektatzeko aukera du.

Geure bezeroei eskaintzen diegun Wifi sareen planteamendu komertzialaren emaitzak bikainak dira, bai erabiltzailearekiko harremanari eta esperientziari dagokionez, bai salmente hazkundeari dagokionez. Retail komertzioarekin zein sektore anitzetako enpresekin lan egiten dugu, hala nola ikastetxeak, komertzio-sareak, frankiziak, turismoaren sektorea… eta udalerrietan jarduten hasi gara, benetan berritzaileak diren zenbait ekimenekin, elkarri konektatutako hiriei lotuta.

Gure bezeroei beti esaten diegu Wifi sarea beraiek deskubritu egin behar duten altxorra dela. Kontua ez da bakarrik bezero, erabiltzaile eta biztanleen esku Interneta eta Wifia jartzea, baizik eta lanabes honen potentzialtasun osoa aprobetxatzea ere.

 

Zein da gakoa kontratatzen zaituzten erakunde bakoitzaren helburuak betetzeko?

Erakundearen balio-katearen parte sentitzen gara, horregatik geure behin betiko bezeroarengan eta geure planifikatzeko eta taldean lan egiteko gaitasunean jartzen dugu fokua. Geure produktuak taldearen gainontzekoekin integratzeko lan egiten dugu, taldea barnekoa zein kanpokoa izan, dela Sistemen sailean, dela Komunikazioarenean (nagusiki agentziak).

 

Marketing Digitala aktibitate ekonomiko ororen gai ezinbestekoa bilakatu da, baina, Interneten bidez saltzen ez badugu, zer dela eta interesa dakiguke?

Marketing Digitala pertsonen ohitura digitalen, gure informatzeko, komunikatzeko, edukiak kontsumitzeko eta erosteko moduaren ondorio da, zeina geroz eta digitalagoa den. Gaur egun pertsonekin harremanetan jarri nahi duen edozein erakunde (pertsona hauek bezero, erabiltzaile, bezero potentzialak zein hiritarrak direla), bitartekari digitalak ezarri behar ditu bere komunikazio eta publizitatean.

Aurrekontuei gagozkiela, Marketing Digitala eraginkorragoa, neurgarriagoa eta eskuragarriagoa da. Berriz ere, mundu digitala aurrekontu murritzagoak dituzten erakundeen alde agertzen da. Orain dela gutxi arte erabat ezinezkoak zitzaizkien marketing-estrategiak bidera ditzakete. Honen jakinean daude gurekin jarduten duten komunikazio-agentziak. Bezeroak ezaugarritzeko zein ekintza komertzialak bideratzeko eta neurtzeko lanabesak eskaintzen dizkiegu.

 

Maiz, Marketing Digitala eta Sare Sozialak nahastu egiten ditugu…

Estrategia digitalaren zati bat dira; haatik, ez dugu uste honen oinarria izan behar dutenik, sare sozialak garestiak direlako eta aukerak nabarmenki mugatzen dituztelako. Erabiltzen errazak direnez, haien erabilera pixkanaka-pixkanaka lanabes hobeak uzten ari diren Tokiko Merkataritza bezalako sektoreen artean oso zabalduta dago. Honengatik sortu genuen ‘Bepenak’, giro global honetan Tokiko Merkataritzaren garapen digitala bermatzeko plataforma.

 

“Globalki pentsatu, globalki ekin!”, Ingurumena eta Hirigintzan errotutako esaera, orain ere negozioen munduan errotzen ari dena. Nola laguntzen du Suuma & B10 Projects-ek bere bezeroek aldakuntza digitaleko beren helburuak bete ditzaten?

Orain gutxi, zuzendari batek adierazi zidan, aldakuntza digitala erakunde guztietan kontuan hartzen den arren, ezer gutxi egiten dela. Guk geuk behintzat uste dugu ekintza argi, erraz, merke eta neurgarriak eskaintzen dizkiegula geure bezeroei, eta hauen bidez aurrera eraman dezakegula aldakuntza digitala merkataritzaren esparruan.

 

Informazio gehiagorako: www.suumaprojects.com

info@suumaprojects.com

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak