Urtarrilaren 14an (17:30), “STEAM Euskadi Topaketak” prestakuntzako webinarren zikloa jarriko da abian. Bertan, STEAM hezkuntzako funtsezko tematikak landuko dira: ikasgaiak integratzea, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, bokazio teknologikoak neskatilen artean edo nola barneratu aniztasuna ikasgelarako jarduerak diseinatzeko garaian.
Topaketa horietan, sakon ezagutuko ditugu STEAM Euskadi Sariak 2020 ekimenean finalista izan diren 12 ekimenak. Hezkuntza-proiektu horiek zuzendu dituzten irakasleak izango dira protagonistak. Gainera, saio bakoitzean, aditu bat gonbidatuko dugu.
STEAM Euskadi Topaketak 6 saiotan egingo dira urtarrilean, otsailean eta martxoan.
ZURE ZAIN IZANGO GARA!
SEI TOPAKETEN AURRERAPENA
1. EKINTZAILETZA
Espiritu ekintzailetza STEAM
proiektuen bidez
Data eta ordua:
osteguna, urtarrilak 14, 17:30ean
2. LANKIDETZA
“Ikasketako benetako testuinguruak
STEAM ekimenak garatzeko”
3. GENEROA
“STEAM hezkuntzan genero-ikuspegia barneratzeko baliabideak”
4. KULTURA ZIENTIFIKOA
“STEAM esperientzien bidez kultura
zientifikoa bultzatzea”
5. DISZIPLINARTASUNA
“Nola bultzatu ikasgelan STEAM
diziplinen zeharkakotasuna?”
6. ANIZTASUNA
“STEAM hezkuntza: elkarbizitza
eta aniztasuna lantzeko bidea”
Bereziki landa eremuetarako diseinatutako plataforma hau Labean-ek antolatutako Ekintzailetza eta...Leer más
PartekatuI+Med zientzialarien kooperatiba bat da, nanohidrogel adimendunak garatzen eta sektore...Leer más
PartekatuGaraia Parke Teknologikoarentzat "urte zaila" izan den arren, larrialdi-egoerari eta...Leer más
PartekatuMondragon Unibertsitateak Arrisku-Kapitalean eta Startupetan Aditua izateko Kurtso berria atera du....Leer más
PartekatuLABEAN, gizarte-berrikuntzan oinarritutako proiektu pilotua da. Abangoardiako lan-tresnen bidez,...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?