Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 martxoa, 2019
SKOOTIK: Euskaditik mundura Inteligentzia Artifizialarekin

Unai Martínez eta haren taldea bidelagun onak aurkitzeko sasoi onean daude, Europar Batzordeak “Bikaintasun Zigilua” eman berri dion proiektu hau hazi eta finkatzen laguntzeko.
skootik

Lau hitzek deskribatzen dute enpresa sortu berri hau: Misioa, Trebeziak, Bezeroak eta Konpromezua. SKootik-en filosofia berehalako konponbideak ematean oinarritzen da. Konponbideok balio-katea osoan aplikagarriak izateko asmoa dute IA-ren sarrera demokratizatuz euren produktu berriari esker: AlchemyML.

Unai Martínez eta haren taldea bidelagun onak aurkitzeko sasoi onean daude, Europar Batzordeak “Bikaintasun Zigilua” eman berri dion proiektu hau hazi eta finkatzen laguntzeko. Zigilu honek haien konponbidearen benetako inpaktua bermatu eta saritu egiten du.

 

Unai, AlchemyML transformazio digitalaren prozesuari laguntzeko garatu zen.

Transformazio digitala emaitzetan eragiten duten prozesuak hobetzeko bidea baino ez da. Hobekuntza horretan, enpresa-datua da ardatz. Ostera, analogia baten bidez deskribatuko dudan arazo orokorra ematen da bide honetan:

Datua konpainiabaten prozesu ororen erradiografia da, baina gaur egun ia ez dago erradiografiok interpreta ditzakeen medikurik. Honez gain, langile hauek ez dute erresonantziak egiteko scannerik.

Hortaz, AlchemyML datuaren eskanerra da, eta lanabes hau sortu duten injineru/matematikariak, aldiz, medikuak.

 

Datuaren eskanerra?

Bai. Injineru-talde batek datuen bidez ezaguerak lortu nahi dituenean, datuok balio gabeko informazioa jaso dutela ohartzen da, dela sentsoreek edo komunikazioak huts egin dutelako, dela ERP/CRM-a txarto erabiliagatik, sare-elektrikoa joan eta PLC-ak datuak batzen ez dituelako…

Eskanerrik ezean, injineruek datua garbitu eta zuzentzean ematen dute euren lanaren %80a, datutik balioa jaso aurretik. AlchemyML eskanerrak automatikoki egiten du, gure bezeroen ROI-an zuzenean eragiten duelarik.

Gainera, eskaner honek datuen kalitateari buruzko ikuskaritza egiten du. AlchemyML-k eskainitako kalitate-adierazleek berebiziko garrantzia dute, betiere geure bezeroen transformazio digitalean, datua behar bezala sortzea hastapen gisa hartzen baldin badugu.

Amaitzeko, AlchemyML-k, behin datuen ikuskaritza, garbiketa eta zuzenketa eginda, irteerako KPI-ei balioa ateratzen die eta monitorizatzen ditu prozesuak hobetzeko. Produktu honi eta atzetik lan egiten duen taldeari esker, prozesuak modu esanguratsuan hobetzen ari gara.

 

Europako Batordeak berak aintzakotzat hartutako, ziurtatutako eta babestutako proiektua, hain zuzen ere!

Halaxe da. Berriki “Bikaintasun Zigilua” eman digu Europako Batzordeak. Guretzat oso garrantzitsua da hain izen handiko kanpo-aholkularitza batek gure konponbidearen benetako inpaktua saritzea.

 

Agian bidelagun berriak topatzeko eta merkatu berriak zabaltzeko une oparoa duzue… etorkizunera begira, zeintzuk dira zuen hurrengo erronkak?

Eskualde mailan, IA-ren erreferente gisa finkatzen ari gara; estatu mailan, zenbait marka jarri dira gurekin harremanetan, gure formularen arrakasta dela eta. Jakina, Europara begira ere bagaude.

Bi hilabeteren buruan Mexikon (Nuevo León) eta Argentinan finkatu nahi dugu, bertako agenteekin akordioak eginez.

Martxoan hasi genuen AlchemyML ziurtatzeko programa, apiriletik aurrera gure partaideak has daitezen hobekuntzarako konponbideak garatzen gure lanabesaz.

 

‘Alchemy Machine Learning’ eta ‘Skootik’-en gainean

Alchemy Machine Learning, zenbait sektoretan IAren bidezko konponbideak eskaintzen dituen eta 6 urteko esperientzia duen ‘Skootik’-ren spin off-a da. Expertise honetatik abiatuta, duela urte batzuk hasi zen IAaren bidezko produktu bat garatzen. Produktu honen ondorioz, ‘Alchemy Machine Learning’ enpresa eta ‘AlchemyML’ produktua sortu ziren 2018an.

StartUPa nazioarteko BIND 4.0 azelerazio programak hautatua izan zen, Grupo Batz-en transformazio digitalean kolaboratuz.

Informazio gehiagorako:
www.skootik.com

www.alchemyml.com

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?