Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 Marzo, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

‘My Way’ kooperatibak, ‘Zuk zeuk’ lehiaketaren finala antolatu du

Feel My Way Kooperatibako gazte ekintzaileek antolatu dute Aldundia eta beste 11 eragileren babesarekin, eta 30.000 euro banatuko dira saritan.
feel my way zuk zeuk

Bi hilabeteetan zehar Garapen Jasangarrirakorako Helburuak landu dituzte Euskal Herriko 900 gaztek eta, orain, hauetatik 300ek final handia jokatuko dute.

Gehitu duenez, helburu asko lortu dituzte ekimen honekin. Alde batetik, iraunkortasunari loturiko gaiei buruz pentsarazteko balio izan du esperientziak, eta baita egunerokotasunean dauden mugak egon arren, taldean aisialdiaz gozatzeko plan eta ekintzak egin daitezkeela erakusteko ere. Eta bestetik, bidaien finantziazioari begira, beti egin izan ohi diren errifa, bonboi eta jertseen salmenta aurten zaildu egin denez, kezka bat den finantziazioaren gaiari alternatiba bat aurkezteko lehenengo pausua eman da.

“Ekintzailetasunaz ari garenean, burura datozkigunak Google edo Facebook, nagusien kontuak, teknologia berritzaileenak… dira. Gazteentzat imajinaezina da proiektu ekintzaile bat haien baitan garatzea, nahiz eta, ikastetxeetan geroz eta gehiago lantzen ari den gaia den ekintzailetasunarena. Dena dela, Feel My Way Kooperatiba hau apurtzen hasi da. Hasi ziren unetik ez zuten teknologia berrienaren aurkikuntza egin, ezta Sillicon Valley-ko startup handiena sortu, baina bai Euskal Herrian aldaketa bat eragiten hasi gazteak izan arren”, azaldu du kooperatibaren ordezkariak. Zehaztu duenez, Feel My Way 18 urteko gazte batzuek sortu zuten, helburua gazteak ondo pasatzen eta ziren bezalakoak izateko libre sentitzen ziren bitartean, gauza berriak deskubritu eta esperimentatzea zelarik.

Sortu zirenetik, eragile honek sei urte daramatza, Euskal Herriko Feel My Way Kooperatibako Euskal Herriko gazte ekintzaileek Zuk Zeuk Lehiaketaren final handia izango den online lehiaketa antolatu dute martxoaren 22tik 26ra bitartean. Bi hilabeteetan zehar Garapen Jasangarrirakorako Helburuak landu dituzte Euskal Herriko 900 gaztek eta, orain, hauetatik 300ek final handia jokatuko dute. Ekitaldiak izanez formatu berritzailea zuen: leku jakin batean ez ezik, Donostiako puntu ezberdinetan mugituz ibili behar ziren gazteak, aurretik lehiaketan landu zituzten gaien inguruan erronka ezberdinei aurre eginez. Orain horrelako ezer egitea posible izango ez den arren, ukitu berritzaile hori mantentzeko modua aurkitu dute, horretarako bide telematikoak baliatuz.

Ekimenak Euskal Herriko 12 eragileren babesa jaso du, tartean Gipuzkoako Foru erakundea bera edota Laboral Kutxa eta Eusko Jaurlaritza bezalako eragile publiko zein pribatuak.

Gai hauetako hainbat lerro jorratu dira Zuk Zuek lehiaketa osoan zehar, bakoitza babesle den eragile hauetako batek proposatuta eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotura duena:

Final honetan, 300 gazteak 20 taldetan banatuta egongo dira, eta plataforman zehar erronkaz erronka ibiliko dira puntuak biltzen. Talde hauek, 700 eurotik hasi eta 1.000 euro arteko sariak izango dituzte. Hauek dira ikastetxe eta gazteleku finalistak:

  • Beasaingo Andramendi Ikastola
  • Elgoibarko Elgoibar Ikastola
  • Debako Gaztelekua
  • Oñatiko Gaztelekua
  • Zegamako Gaztelekua
  • Lezoko Ttakun Kultur Elkartea
  • Urretxuko Ugle Lanbide Eskola
  • Amorebietako Lauaxeta Ikastola
  • Gernikako Seber Altube Ikastola
  • Lekeitioko Lekeitio BHI
  • Santurtziko Calasanz Ikastetxea
  • Bilboko Jesus Maria Bilbao Ikastetxea


‘MY WAY’ KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-ri buruz

Aurkezpenarekin gatoz, My Way gara, bidaiatzea eta kultura ezberdinak ezagutzea maite dugun lau gazte. Baina batez ere, espazio eta esperientzia erakargarriak sortzea gustatzen zaigu, gazteek gozatu eta modu ezberdin baten ikasteko aukera izan dezaten, ez dugu ikasketa modelo tradizionalean sinisten eta. Lau urtetan zehar aritu gara ohiko ordutegitik kanpo lan egiten (ezagutzen bagaituzu, gutxi gora behera ulertu dezakezu), familia txiki handi hau sortu ahal izateko, zu zeu protagonista izango zarena.

+info: www.feelmw.com

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak