Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 19 Azaroa, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Lean Stock: “Balorea sortzen dugu zuk errazago izateko”

Startupak makinaria salerosteko plataforma berria kaleratu du
Lean Stocks

Sektorean duten esperientziari esker, enpresek makinaria salerosteko beharra dutela aurreikusi zuten eta zerbitzu gehigarriak eskaintzeko aukera ikusi zuten: “Alde batetik, enpresa saltzaileek stock gehiegi dute metaturik; ondorioz, metatzeko leku gutxiago dute, aukerarako kostu altuaz. Bestetik, enpresa erosleek zailtasunak dituzte euren beharrizanetara hobekien moldatzen den makinaria topatzeko”.

Iker Garcia -CEO-, Gorka Ariznabarreta -CTO- eta Iñaki Osak -CDO- Leanstocks.com sortu zuten enpresen arazo hauei konponbidea emateko eta plataforma berria kaleratu dute.


Lean Stock-ek ‘Marketplace industrial’ baliagarria eskaintzen du. Zeintzuk dira zuen negozioaren ardatzak?

Gaur egun lau ardatz ditu gure negozioak:

  1. Makinaria: txirbil-harroketa, mozketa eta deformazioa, kontrola eta neurketa, besteak beste.
  2. Zerbitzuak: mantenua konponketetan eta prebentziozkoa, garraioa eta prestakuntza, retrofitting.
  3. 4.0 industria.
  4. Formakuntza.

 

Alabaina, pandemia iritsi zen. Egoera latzek honelako aukerak sortzea errazten dute…

Koronabirusak proiektuaren hatsarrean harrapatu gintuen. Une zaila izan zen enpresentzat, baina arazoa beharrean, aukera antzeman genuen.

Makinariaren salerosketaren merkatua betidanikoa da. Aldaketa askoko garaia bizi dugu eta transformazio digitala funtsezkoa da. Makinen eta lanabesen sektoreak ezin du aukera hau galdu.

Lean Stocks ektoreko enpresei laguntzen ari da, prozesu honetan epe luzeko harremanak izanik.

 

Industriaren esparruan, zeintzuk dira zuen bezero nagusiak?

– Salerosketan diharduten enpresak

– Ekoizleak

– Makinariaren hornitzaileak

– Zerbitzu teknikoetako enpresak

– Edozein motako arrazoi operazionalak direla eta, makinaria kendu nahi duten ekoizpen-enpresak

– 4.0 industriako enpresak

– Formakuntza zentroak

Bezeroak hainbat sektorekoak dira:

– Mekanizatua

– Dekoletajea

– Metalen transformazio mekanikoa

Gehienbat automozioa, aeronautika eta energiara zuzenduak, baita FP zentroetara ere.

 

Hitz egiguzue plataforma digital honen bidez industria-enpresei eskaintzen dizkiezuen abantailez.

Makinen, lanabesen eta metalaren sektorearen inguruan ekosistema bat sortzen ari gara, inplikaturiko agente guztiak barne hartzen duena.

Lean Stoacks-ek enpresak ikusarazten ditu bezero potentzial gehiagorengana iristeko. Haien ekintza-esparrua zabaltzen dugu, besteak beste, marketing digitaleko estrategia anitzen bidez.

Izena ematen duten konpainiek panel pribatua dute euren produktu nahiz zerbitzuak publikatzeko. Anuntzioak kudea ditzakete negoziazio guztien jarraigoa egiteko (elkarrizketak, bisiten kopurua, eta abar). Gainera, plataforman bertan anuntzioa nabarmentzeko aukera dute, sare-sozialetan ditugun argitalpenek anuntzioen bisitak areagotzen baitituzte.

Makinarian edota zerbitzu gehigarrietan interesatutako enpresek aukera-sorta zabala dute euren beharrizanetara hobekien egokitzen dena konparatu, baloratu eta aukeratzeko, modu errazean eta leku bakar batean.

Honez gain, barneko txataren bidez, enpresek harremanak izan ditzakete modu arin eta efikazean.

 

Lean Stoack-en bereizgarrietako bat makina zaharrak berreraikitzeko aukera da, hauen funtzionamendua 4.0 industria bezalako beharrizan berrietara egokituz.

‘Retrofittin’-a makinen berreraiketa da eta hazkunde esponentziala du. Makinaria zaharrari funtzionaltasun teknologiko berriak gehitzeko helburua du: errendimendu, ekoizpen eta efizientzia hobea inbertsio kontrolatu baten bidez.

Jakina, 4.0 industriarako ere erabilgarria denez, enpresak honelako operazioak egitera bultzatzen ditu.

Hala, makinei bigarren bizitza ematea lortzen dugu; hargatik, ekonomia zirkularra bultzatzen dugu. Enpresa jasangarriak dituen orainaldi eta etorkizunean sinesten dugu.

 

Hainbat entitate eta erakunderen laguntza jaso duzue ekimena aurrera eramateko.

BIC Gipuzkoari esker, Txekintek-Ekintzaile programaren parte gara. Programa hau Garapenerako Euskal Agntziak -SPRI-, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Europako Fondo Sozialak sustatu dute.

Ekarpen ekonomikoaz gain, programa osoan zehar lagunduak eta proiektuaren garapenean aholkatuak sentitzen gara. Eskaini diguten aukera eskertu nahi diegu.

Amaitzeko, esan behar dugu Lean Stocks-ek 2. saria jaso zuela Ekingunek antolatutako ‘On Ekin’ ideia berritzaileen txapelketan.

 

info+: www.leanstocks.com
Lean Stocks Logo

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak