Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 19 Marzo, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Jakisu: Berrikuntza Barbakoetan, onena eskatzen duten bezeroentzat

Joseba Arrieta izan zen 2016an sortutako ekimen honen sustatzailea, nork Ander Bruñorekin batera, enpresako merkataritza-sailean, eta ondoren, José Carlos Arrónizekin, marketin, publizitate eta diseinu alorrean, bere lehengo energiak produktua garatzeko eta balioztatzeko erabili zituzten.
jakisu barbacoas

Joseba Arrieta izan zen 2016an sortutako ekimen honen sustatzailea, nork Ander Bruñorekin batera, enpresako merkataritza-sailean, eta ondoren, José Carlos Arrónizekin, marketin, publizitate eta diseinu alorrean, bere lehengo energiak produktua garatzeko eta balioztatzeko erabili zituzten.

Orduz geroztik, taldeak gogor lan egin zuen merkatuko lehen unitateen ezarpenean, eta, aldi berean, hainbat hobekuntza lortuz, bere ezaugarriak eta abantailak optimizatu dituztenak, “Jakisu Barbakoa eko-arduratsu bikainak” lortu arte.

 

Edozein terraza, patio edo lorategi kokapen ezin hobea da barbakoa bat izateko, baina, gero eta zorrotzagoak diren erabilera-araudiek, parrila hauek espazio publikoetan jartzea asko zailtzen dute. Nola ebazten du Jakisuk arazo hau?

Gure azken belaunaldiko plantxa elektrikoekin, kanpoalderako prestatuak eta ingurumena errespetatzen dutenekin, edozein motatako ospakizunez gozatzeko aukera eskaintzen dugu urteko edozein sasoitan, edozein motatako otorduak aire zabalean eginez, araudi guztiak betez, vbaita bizitegi-eremu oso zorrotzetako batzuk direnak ere.

Gure barbakoekin ez dago sute arriskurik. Gure herrietatik gertu dauden antzinako picnic eremu askotan zerbitzua emateko pentsatu ditugu, non aspaldi gurasoekin egun ederrez gozatzen genuen …

 

Zoritxarrez, aspaldi desagertu zen herritarrentzako zerbitzu hau… Barbakoak zigilatu egin ziren eta gero hauek kentzeko.

Noski, baina ez luke zertan horrela izan behar. Jakisuk barbakoa elektrikoen zerbitzua eskaintzen du edozein lekutan, zehazki, aire zabaleko picnic motakoa, non egungo araudiak – eta seguraski etorkizun hurbileko araudiak – ia baztertu egiten ditu barbakoa tradizionalak egitea bere kutsaduragatik eta oso arriskutsak direlako.

Beti nabarmentzen dugun abantaila bat garbitzeko erraztasuna da. Garbitzean normalean, sukaldaritzaren munduan eta elkarte gastronomikoetan, izotz batzuk uzten dira egosketa beroko plakaren gainean; horrela, izotza pixkanaka urtu egiten da, eta, plakak, garbitzeko erraztasunak ematen dizkigun ‘shock’ txiki bat jasaten du. Beste marka batzuetako plantxek ez dute inolako zulorik, eta garbitzeko isuritako ura edo izotza etengabe kendu behar dira baieta edo arpillera batekin, belakia erabili bagenu bezala.

Guk erabilerar egokitutako litro-edukiera zabala duen dekantagailu bati konektatutako erdiko zuloaren ideia sartu dugu, eta beraz, izotza ez da beharrezkoa; plantxa beroa dagoenean, zuzenean isurtzen da plaka gainean nahi den iturriko ur guztia, eta horrela shock erreakzio bat lortzen da, dekantagailuak koipeak, olioak eta edozein hondakin harrapatuko dituela ziurtatuz (2. irudia), Ur araztua txorrotatik askatuz.

jakisu barbacoas

Orduan, plakaren diseinua Jakisurena esklusiboa da?

Bai, noski. Gure egosteko-plaka patentatu dugu, diseinatu duguna berotzean denean, erdiko aldetik beherantz kurbatzeko, metalaren dilatazioaren ondorioz. Horrela, elikagaiak osasungarriago prestatezea lortzen dugu, zeren horrela beharrezko olioa bakarrik erabiltzen da; soberako olioa, aldiz, erdiko zulotik xukatzen da.

Eta horrek beste abantaila batzuk ditu … Adibidez, ke gutxiago sortzen da egosteko plakan olio gutxiago dagoelako, eta honekin batera egoera gogaikarriak saihesten dira, dekantagailuan biltzen den olioa garbiketa eta baztertzea errazten baita. (1. irudia).

 

Beraz, barbakoa eko-arduratsuak…

Hala da. Guk esaten dugu gure barbakoak eko-arduratsuak direla. birziklatzea errazten dutelako, olioak eta koipeak bereizi eta atxikitzen dituztelako.

Garbitasunera eta higienera itzuliz (ez da gauza makala), egosteko modulua altzairu herdoilgaitz kirurgikoz egina da, AISI/316, soldadurarik gabe, angelu erabat biribilekin, eta horrek elikagaien hondarrak atxikitzea saihesten du Emaitza? Bakterioak deuseztatzeko gaitasun handia eta esterilizatzeko erraztasun handiagoa.

jakisu barbacoas

Funtzionalitate hauei beste batzuk ere gehitzen zaizkie, bitxiak eta berritzaileak, hala nola RFID eskumuturreko baten bidez ordaintzeko sistema bat erabiltzeko aukera …

Bai. Bezeroaren beharretara egokitzen gara. RFID sistema, gertutasunaren araberako kontrola ahalbidetzen duena, kanpin askotako eskumuturrekoetan gero eta gehiago ezartzen den identifikazio sistema da. Gure barbakoek sistema hori erabil dezakete erabiltzailea pizteko eta identifikatzeko.

Ildo beretik, aurten smartphone-a bidez, JAKISU kontrolatzeko aplikazio bat aterako dugu. Gure aplikazioak aukera emango digu unean prestatzen ari garen elikagaietarako tenperatura egokia kontrolatzeko; horrela, elikagaia prestatzeko tenperatura zehatzagoa izango da. Gainera, ordainketa linean egiteko aukera implementatzen ari gara.

 

Zein dira zuen merkaturatze-bide nagusiak?

Erabilera publikoa: kanpinak, aterpetxeak, erakunde publikoak, udalak, aldundiak, autokarabana-guneak, piknik-parkeak, parke nazionalak, kirol-klubak, aire zabaleko udal-igerilekuak …

Horeca Kanala: catering hornitzaileak, jaien alokairua. Baina erabilera partikularrerako ere merkaturatzen dugu: terrazak, urbanizazioak, erabilera komunetarako guneak, bizitegi guneak.

 

Zuen merkataritzaren hedapenarekin konprometituta zaudete orain, non bezeroak zein inbertitzaileak funtsezkoak dira…

Bai, hala da, aurten gure banatzaile sarea zabaltzen hasi nahi dugu. Horretarako, hainbat enpresarekin negoziazio irekietan gaude; ez dugu baztertzen aliantzak egitea kate edo inbertitzaile taldeekin, horrekin Jakisu herrialde gehiagotan finkatzeko aukera lortzen badugu.

 

Orain arte, beste laguntzarik jaso duzue zuen garapenean?

Iaz, ‘Ekintzaile-Txekintek’ laguntza programaren babesa lortu genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta SPRI Garapen Agentziaren laguntza bateratua.

 

Bukatzeko, zeintzuk dira zuen etorkizuneko erronkarik hurbilenak?

Jakisu ezagutaraztea, sute bat eragin dezakeen edozein eremutan barbakoen zerbitzurako konponbideak eskaintzen espezializatutako empresa bat garela jakinaraztea. Edozein janari mota aire librean egiten gozatzeko aukera eskaini nahi dugu. Frantzia eta Espainia bezalako herrialdeak, non gaur egun eredu batzuk instalatuta ditugun, 40.000 udalerri eta 22.000 kanpingeko merkatua dira, beste merkaturatze-bide batzuk kontuan hartu gabe …

 

+info: www.jakisu.com

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak