Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 abendua, 2020
GLO: “AMETS bati ekin diogu: Emakumeei euren gorputzekin zoriontsu eta erosoago sentiaraztea”

Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarra fundatzaileek 2017an atera zuten ekimen hau: Glo ez da edertasun hutsa, osasuna eta ongizatea ere bada!
glo 910

GLO amets bat betetzeko sortu zen: emakumeei euren gorputzekin zoriontsu eta erosoago sentiaraztea. Norbere buruarekiko maitasuna eta konfiantza irabazteko, kezkak eragiten dizkieten eta segurtasun falta edo zorigaitza sortzen dizkieten aspektuak zaindu eta hobetzeko: zelulitisa eta azalaren egonkortasuna.

 

Emakumeak euren gorputzekin zoriontsu eta eroso egoteko erronkarako, zer-nolako beharrizan estetikoak eta osasunekoak topatu zenituzten hasieran?

  1. Zelulitisa: 10 emakumetik 9ri eragiten die eta tratamenduak iraupena eskatzen du; hargatik, konponbide eraginkorra behar dugu, etxean erabil daitekeena.
  2. Hanka nekatu eta handituak baretzea.
  3. Bolumena galdu drainatze bidezko masajearen bidez, likidoen metaketa desagerraraziz.
  4. Giharren muskuluak, unean-unekoak nahiz ohikoak.
  5. Barizeak dituzten hanketan zirkulazioa aktibatzea, kalterik sortu barik.

 

Eta orain gorputza modu natural eta osasungarrian zaintzeko aukera eskaintzen duzue, kezka estetikoetako batzuk ezabatuz…

GLO emakumeen edertasunarekiko pasio handia duten emakume-taldeaz osatuta dago. Konponbideak Emakumeagan, haren bizitzaren erritmoan eta bere buruari dedikatzeko duten denbora eskasean pentsatuz garatzen ditugu.

Norbere zaintza errazki ahalbidetzen duten konponbideak izan behar dute, Emakumearen osasuna eta ongizatea lehenesten dutenak eta bene-benetan kezkatzen dituzten aspektuak tratatzen dituztenak. Oso perfekzionistak gara, gure produktuek erabiltzeko errazak izan behar dute, baita seguru eta eraginkorrak, frogatuak eta… politak!

 

GLO-ren zerbitzu eta produktu batzuek eskaera handia dute; zelulitisaren aurkako masaje-eragilea, zelulitisaren aurkako olioak, argaltzeko testak…

‘Glo910’ garatzeaz harro gaude; ‘teknoedertasuneko’ produktua da, etxean erabiltzekoa. Zelulitisari aurre egiten dio eta hanka nekatu eta handituak baretzen ditu ezin hobeto sentitzeko.

Produktu gehigarriak sortu ditugu, bateragarriak izan ezezik, Glo910k egiten duen masaje sakonaren efektuak areagotzen dituztenak. Hala, emakume bakoitzaren kezkaren arabera, behar dituen emaitza guztiak aurkituko ahal ditu Glo-n, betiere produktu natural, eraginkorrak eta osasuntsuak eskaintzeko filosofiarekin bat eginik. Esate baterako, argaltzen duten teek eta Selulit kapsulek barrutik eragiten dute. Masajerako ‘Oil910’ olio naturala olio esentzialez osatua da (%100 olioa, %0 ura).

Esperientzia osoa atsegina izaten saiatzen gara; osagaien kalitateaz gain, egitura, zaporea eta usaina ere zaintzen ditugu. Berriki, ‘nutrikosmetikoak’ kaleratu ditugu, Glo910 iritsi ezin daitekeen gorputzaren aspektuak hobetzeko, adibidez ‘Skin910’, adinaren aurkako formula bat, aurpegian eta gorputzean azala tinkotzen duen efektuaz.

 

GLO 910® sortu duzue, zelulitisari eta lokalizatutako koipeari aurre egiten dien makina berritzailea. Zein abantaila ditu bestelako sistemen aurrean?

Masaje profesionala zelulitisa hobetzeko teknikarik eraginkorrena da, eta hau erreproduzitzen duen etxean erabiltzeko sistema bakarra da. Ezinezkoa da norbere eskuekin lortzea, eta kremak ez dira iristen zelulitisa kokatzen den gunera; hortaz, desengainua sortzen dute maiz, eta emakumeei laguntzeko ezer dagoelako ideia zabaltzen da.

Estetika-zentro batera noizbehinka joateko denbora askorik ez dago. Glo910-en motorearen indarrari esker – minutuko 800 erreboluziora iristen dena – eta burukoen diseinuari esker, edozein emakumek bere burua tratatu dezake etxean, koipe-zelulak oratuz eta toxinak drainatuz, sistema linfatikoak ezabatzeko. Emaitzak berehala nabaritzen dira, eta horrek tratamenduarekin jarraitzeko animoa pizten du.

 

Nolakoa izan da zuen merkatua konfinamenduan zehar eta bizitzen ari garen egoera berezi honetan?

Konfinamenduan norbere burua zaintzeko kultura hazi da. Gainera, etxetik atera gabe eta mugimendu gutxi eginez, ordenagailuaren aurrean ordu asko lan egiten eman ondoren, hankak handitzen dira, astunago sentitzen dira.

Glo910 oso eraginkorra da arazo honetarako, zirkulazioa eta sistema linfatikoa momentuan aktibatzen dituelako, hankak ariketa fisikoa egin izan bagenu bezala sentiaraziz. Dena aktibatzen da, baita giharrak, arazo guzti hauek saihestuz. Glo ez da edertasun hutsa, osasuna eta ongizatea ere bada!

Bestalde, online bidezko salmentak hazi dira etxetik ateratzeko ezintasuna dela eta. Oso positiboa izan da guretzat, online bidez egiten baititugu salmenta gehienak. ‘El Corte Inglés’-ek eskainitako laguntza oso garrantzitsua da, baina Parafarmaziako sektoreak martxan jarraitu zuen konfinamenduan zehar; hortaz, dena izan da positiboa.

 

Zein erronka dituzue hurrengo urteetarako?

Asko! Berrikuntza asko duten proiektu asko ditugu kaleratzeko. Pare bat urtetik hona landu ditugun proiektu batzuk aurten burutuko ditugu. Berrikuntzak aterako ditugu kosmetikan, nutrikosmetikan, eta gure erronka nagusiena: aurpegiko eta kiroleko tratamendura salto egitea. Honetarako, dispositibo berriak sortuko ditugu, norbere erabilerara egokitutako teknikak eta teknologia profesionalak baliatzen dituena.

 

+info: www.glo910.com

glo logo

colaborar ariwake
Ekintzailetza 15 urtarrila, 2021
‘COLABORAR’, Ekintzailetza Kolaboratiboaren lehen bilera, Ariwake kooperatibak antolatua

Ariwake kooperatibak COLABORAR antolatu du, ekintzailetza kolektiboaren lehenengo bilera birtuala,...Leer más

Wake Up! Up Euskadi
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Urtarrilaren 11tik, 15rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Orain eta geroa urtazrtuz
Ekintzailetza 13 urtarrila, 2021
Oraina eta Geroa Uztartuz, enpresen eraldaketa bultzatuz koronabirusaren ostean

El impacto generado por la actual crisis poscoronavirus está llevando a las empresas a replegarse...Leer más

tellmewow team
Ekintzailetza 12 urtarrila, 2021
Isabel Liébana, Tellmewow: “Gure jokoak 50 milioi pertsonek baino gehiagok deskargatu dituzte”

‘Tellmewow’ proiektu zoragarriak diseinatzeko pasio handia duen gazte talde batek osatzen du....Leer más

steam euskadi topaketak
Ekintzailetza 11 urtarrila, 2021
STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzako webinarren zikloa jarriko da abian

Urtarrilaren 14an (17:30), “STEAM Euskadi Topaketak” prestakuntzako webinarren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?