Carlos Narganes, #OnlyONE: Enpresa Likidoa, etorkizuneko antolakuntza

31 maiatza, 2018

Kazetaritzan aditua den profesional batekin ari gara, bere ibilbidean zehar ardura anitz izan dituena taldeen antolakuntza eta koordinazioan. Carlos Narganesek eta CIN Comunicación izeneko bere enpresak, DukeStudio-rekin batera, talentu profesionala bildu eta eskaintzeko plataforma jarri du martxan: “OnlyONE”.

Ekimen berri honen bereizgarrietako bat Enpresa Likidoaren kontzeptua da: “Etorkizuneko lan-antolakuntza da, agian orainaldikoa ere… batasun edo kolaborazioen sareaz harago joatea da. Trebetasun eta konpromezuz jardunaz, Enpresa-proiektuetarako konponbidea lortzea da.

 

Bitartekari desberdinetan ibili zara eta, esperientzia horrekin, orain historiak kontatzeko modu sortzaileak eskaintzen dituzu!

Bete-betean eman duzu historiak kontatzearenaz! Egia esan, kazetariok uneoro egiten duguna da: gauzak kontatzea. Kontua da bitartekarietan hain arin doala dena, non arreta deitzen duten gauzak kontatzea nagusitu zaion gauzak nola gertatu diren sakonago kontatzeari. 15 urtez jardun dut bitartekarietan, gehienbat telebista eta irratian, eta esperientzia hura enpresen mundura eramateak asko erakartzen ninduela ikusi nuen, esparru honetan berehalakotasuna ez baita hain esanguratsua eta denbora gehiago duzu estrategiak diseinatzeko eta sortzaile izateko. Gutxika-gutxika ikuspegia aldatzen joan nintzen, eta eboluzio natural honen ondorioz gaur egun CIN COMUNICACIÓN dena sortu zen.

 

Taldeen arteko harremanak sendotzen laguntzeko eta barne-komunikazioa zein kanpo-komunikazioa bultzatzeko irrika duzue.

Halaxe da, gure ustez gaur egungo enpresen ekosisteman, bai erakundeen barruan bai banakako ekintzaileentzat oso garrantzitsua da kolaborazioaren kontzeptua barneratzea. Lehenengoen kasuan, taldeak erakundearen barru-barruan sortzen direlako, eta hau da testuingururik onena barne-komunikazioa lantzeko, hau kanpo-komunikazioaren oinarri izan dadin. Bigarrenen kasuan, ezin dira isolaturik geratu, ezta kontaktu-sare murriztua izateaz konformatu. Komunikazioa eraginkorra eta benetakoa izatea lortzea oso garrantzitsua da, beldur eta aurreiritzirik gabe talde baten parte izateko. Horretarako lanabesik onena komunikazioa dela pentsatzen dugu.

 

Pertsona on eta profesional are hobeak direnekin batu zara zure erronkatan aurrera egiteko asmoz.

Lehenik eta behin pertsonak; partekatzen dugun proiektuan ez badugu konpromezu pertsonalik ezta kideenganako eskuzabaltasunik, ez goaz inora ere. Adin beretsukoak gara denok (40 bat urtekoak esan dezagun…), antzeko ibilbideekin eta norbere espezialitatean esperientzia dugula. Alberto Padierna diseinatzaile grafikoa da, Luis J. Gómez injineru inormatikoa, eta proiektura sartzen hasi dira Iratxe Martín eta Lorena Cebolla unibertsitate-irakasleak. Denok dugu lan-ibilbide nahikoa, baina batzen gaituena geure bidea eginez bizitzea da.

 

Suposatzen dugu pertsona hauek ‘OnlyOne’-ren parte direla, komunikaziorako, teknologiarako eta negozien garapenerako talentu profesional independentea biltzen duen Plataforma berria.

Bai, OnlyONE proiektua geundeneko egoera profesionalari buruzko analisi bati erantzuna emateko sortu zen, etorkizunerako ikuspegiaz. Funtsean, diziplina anitzeko profesionalen plataforma da, denok marka beraren pean baturik, dimentsio edo kokapenagatik banaka bidera ezin genitzakeen proiektuak aurrera eramaten ahalbidetzen diguna. Antolakuntza-ereduan datza berezitasuna, Enpresa Likidoaren kontzeptuan oinarritzen baita.

 

Itxura ona du; azal iezaguzu arren zer ote den ENPRESA LIKIDOA.

Modu sinplean azaldurik, proiektu bakoitzaren arabera sortutako espeializten taldeak eratzeko gai den erakundeen eredua da. Taldeak amaitzean desegin eta berregiten dira, beharrezko aldaketak eginez hurrengo proiekturako. Enpresa likidoaren kontzeptuak honakoak ahalbidetzen dizkigu: egiturak hobetu, kostuak aurreztu eta tamaina malgu eta aldagarri baten bidez jardun merkatuan konpetitzeko.

Gu zertxobait urrunago joan gara eta konpromezuan oinarritutako antolakuntza, lan-prozesuak eta partehartze-arauak sortzen ari gara, edozein enpresa bezala jardutea posible egiten digutenak, geure marka pertsonala galdu gabe. Izan ere, gure egitura horizontala eta kolaborazio eta bateratzeetara guztiz irekia da. Elkarri lotutako hiru eraztunez osatutako antolakuntza dugu: talde mugikorra, talde operatiboa eta euskarri gisa diharduen taldea, lan egiterakoan malgutasuna errazteko sortuak, proiektuen kalitatea hobetzeko eta geure trebetasun pertsonalak hobetzeko asmoz.

 

Eta hori guztia nola gauzatzen da proiektu bati ekitean?

360ºko zerbitzua planteatzen dugu. Proiektu osoak eskaintzen ditugu, formatu bakar eta integralean aurkeztuak. Bezeroarentzako prozesua sinplifikatu egiten da: Leihatila bakarra. Solaskide bakarra, faktura bakarra, erantzun azkarra eta gauzatzearen epeak murriztu.

Enpresen garapenerako proiektu integralak sortu eta ezartzeari ekin diogu, informazioaren kudeaketa eta trafikoko plataforma teknologikoak batuz marka eta produktuen promozioarekin, barruko zein kanpoko prozesu eta ekintzak aplikatuz. Gainera, gure esperientzia eta biltzen goazen ezaguera partekatu nahi ditugu formakuntza, hitzaldi eta webinars-en bidez.

Aholkatu eta proposatzen dugun oro erabiltzen dugu. Izan ere, gu geu gara enpresaren lehenbiziko “bezeroa”. Zenbait hiritan gaude (Bilbo, Donosti, Teruel eta Trento) eta sistema teknologikoei etekin handiena ateratzen diegu konektatuta eta komunikatuta egoteko.

 

Amaitzeko, Karlos, zer behar dute enpresek profesionalen talde honekin kontaktuan jartzeko?

Momentuz harrera eta kontaktuak banan-banan egiten ari gara, baina Ofizina Likidoa deituko diogun kudeaketarako plataforma bukatzeko zorian gaude. Plataforma horretan, enpresa edozein toki edo dispositiborekin kontrolatu eta zuzentzeaz gain, priektuen informazio guztia eta komunikazioa bezeroengana iritsiko da. www.only-one.eu webgunearen araberakoa izango da sortzen dugun biblioteka dokumental eta ikus-entzunezko guztia. Laster dena prest egongo da, baina inork zerbait oraintxe jakin nahi badu gutaz, hona idatz diezadake:

carlosnarganes@cincomunicacion.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow