Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 3 Marzo, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

BOXSR: Idoya, Asier eta German zu zaintzera etorri gara!

 ‘BOXsr’ sortu berri da, gizonen garbitasunerako marka digitala. Haren helburua gizonen itxura zaintzea da, gizonen garbitasun ezarekiko usteari erantzun nahian.
boxsr cuidado del hombre

BOXsr sortu berri da, gizonen garbitasunerako marka digitala. Haren helburua gizonen itxura zaintzea da, gizonen garbitasun ezarekiko usteari erantzun nahian. Demium-en burututako proiektua da, Ydoya García, Asier Gila eta Germán Zubiaurrek humorea baliatuz sortua, zeure itxura eta osasuna zainduz gozatzeko esperientzia eskaintzen duen kalitate handiko produktua.

“Zeure itxura onaz harro senti zaitez, eta gustuko ez zaituenak, begira ez zaitzala!”

 

Batzuek kolokan jartzen duten gizonen garbitasuna zaintzeko helburuz zatozte…

Helburua baino are gehiago, gure egitekoa da! Honetarako, kalitate ezin hobeko produktuez eta humore pitin batez baliatzen gara.

Betidanik, gizonoi geure burua zaintzea eta itxura ona izatea gustatzen zaigu, eta kontrakoa diona gezurretan ari da! (barreak).

Gizonaren garbitasuna gizontasunarekin bateraezina delako ideia atzerakoia iruditzen zaigu. XXI. mendean bizirik, teknologia-aurrerapenei esker gaur egun errazago eta eraginkorrago da norbere burua zaintzea.

Horrexegatik gaude hemen.

 

Ez omen da erraza bezeroak bere itxura eta osasuna zaintzeko esperientzia eskaintzea!

Norbere garbitasunerako eta osasunerako merkatua oso lehiakorra da.

Hala eta guztiz ere, oso eskaintza gutxi dago gizonentzat, markarik gehienak emakumeei zuzenduta baitaude.

Gizonok produktu ulerterraz eta aplikatzen errazak bilatzen ditugu, epe laburrera eraginkorrak direnak. Gutaz kezkatzen den marka baten bila gabiltza, ulertzen gaituen marka bat…

Horixe da BOXSR, gizonentzako berariazko marka, norbere buruaren zaintzerako esperientzia.

 

‘BOXSR’ marka digital gisa sortu zen: Digitally Native Vertical Brand’, startupen hizkeran.

Halaxe da! Online bidez saltzen dugu guztia boxsr.es webgunetik eta gure marketing gehiena digitala da. Erosteko modu hau erosoagoa da bezeroarentzat, sagua bi bider sakatu eta nahinora igor diezazukegu.

Hala ere, merkataritza-zentroetan pop up-ak (epe baterako dendak) zabaltzean pentsatzen ari gara. Bezeroek produktua frogatzea eta gu ezagutzea garrantzitsua da.

 

Webgunearen itxura dibertigarria eta oso atzerakoia da…

Oso ondo pasatu dugu webgunea diseinatzen eta, gure ustez, gure markari hori berori dario. Bezeroek webgunearen akatsak humore onez hartzea nahi dugu.

Norbere garbitasunaren esparruan tonu serioegia erabiltzeko joera dago; aldiz, gu hurkoagoak eta isekariak gara. Hala, produktu ona saltzea humorez ezagutaraztearekin erabat bateragarri dela argi dugu.

 

Proiektua Demium-en garatu duzue ekintzaileen bideari jarraituz.

Egia esan, bete-betean eman dugu, hasiera-hasieratik lagundu baitigute.

Taldea osatzen lagundu ziguten, lanerako gunea, formakuntza, lanabesak eta abar eskaini dizkigute… eta lanerako giro oso ona sortu dugu. Euren proiektua aurrera eramateko guk beste ilusio duten ekintzaileez inguratzeak asko laguntzen digu.

 

Aurpegia zaintzen dugu BOXSRren bidez, baina dagoeneko ilea, sexua eta kirolari loturiko gizonen beharrei erantzuteko lanean zabiltzate.

Gizonen arazoei erabateko konponbidea eman nahi diegu. Gure bezero potentzialei galdetzen diegu eta garbitasunerako bilduma bat hasi dugu euren eskaerari zor; eta, egiazki, harrera ona du gure bilduma honek.

Gizonen ardurako arazoen artean ilearen galera eta sexuaren eta kirolaren esparruan etekina izatea dira; hortaz, horretan lan egiten ari gara.

Gure helburua komunitatea sortzea da, bezeroei entzutea eta haiexek izatea geure produktuak diseinatzeko laguntza.

Zu zaintzera etorri gara!

 

Informazio gehiagorako: www.boxsr.es

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak