Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 20 otsaila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Aitor Alvarez, ‘Basq Company’: “Birziklatutako materialak bakarrik erabiltzea ez da burutazio huts bat”

'Basq Company' ilusio baten fruitu bezala jaio zen; surfarekiko grina, moda eta ingurumenarekiko errespetua uztartzea du helburu: Aitor Alvarezek planetarekin eta ozeanoarekin jasangarrienak eta konprometituenak diren oinetakoak sortzearen ideiarekin hasi zen.
aitor álvarez basq company

‘Basq Company’ ilusio baten fruitu bezala jaio zen; surfarekiko grina, moda eta ingurumenarekiko errespetua uztartzea du helburu: Aitor Alvarezek planetarekin eta ozeanoarekin jasangarrienak eta konprometituenak diren oinetakoak sortzearen ideiarekin hasi zen.

“Bi urte baino gehiagoko lanaren eta ikerketaren ondoren, ozeanoak gehien kutsatzen dituzten hondakinetako batzuk eraldatzea lortu genuen, plastikoak eta neumatikoak kasu… gure zapatila %100 birziklatuetan!!”

 

Zuen lehen produktua merkatuko %100 birziklatutako lehen zapatilak fabrikatzea izan zen. Nola sortu zen ideia berritzaile hau?

Ideia, merkatuko %100 birziklatutako lehen zapatilak garatzea izan zen, gure ozeanoak gehien kutsatzen dituzten hondakinetako batzuk erabiliz. Proiektu honetan, atsegin nuen guztia elkartzea zen helburua: Surfa egiten zuen (ozeanoen kutsaduraren arazoaz jakitun egiten ninduena); oinetakoen diseinuan trebatu nintzen (izugarri gustatzen zitzaidalako), eta beste birziklatze-proiektu batzuetan sartuta egon nintzen … Beraz, azken emaitza ezin zitekeen besterik izan!

Diseinu propioa garatu nahi genuen, merkatuan zegoenaren desberdina; horrek gauzak gehiago zailtzen zituen. 2017ko udan, proiektua garatzen hasi nintzen. Espainia eta Portugal zeharkatu behar izan genituen hornitzaileen, fabrikatzaileen eta abarren bila, eta esperientzia txar batzuk ere izan genituen haietako batzuekin, baina, azkenean, 2019ko ekainean zapatilak jaso genituen eta saltzen hasi ahal izan ginen.

 

Gaur egun, erabat birziklatutako eta ingurumena errespetatzen duen arropa egiten duzue. Zuen ustez, zein neurritan da garrantzitsua ekoizpen-ildo horren alde egitea, baliabideen kontsumoan gero eta zalapartatsuagoa den mundu batean?

Birziklatutako materialak bakarrik erabiltzea aukeratzea ez da burutazio huts bat. Material birziklatuak planetarentzat jasangarrienak bezala katalogatu dira. Gure ustez, garrantzitsua da material horiek erabiltzeaz gain, zergatik erabiltzen ditugun gizarteratzea. Jendeak ezagutu ditzala material tradizionalak erabiltzearen ondorioak, eta uler ditzala hondakinei bizitza berri bat ematearen onurak. Ziur gaude modaren etorkizunak ez duela beste biderik …

 

Zer material erabiltzen duzue arropak egiteko?

Gaur egun, funtsean, hiru material erabiltzen ditugu. Gure zapatilen zola egiteko pneumatiko birziklatuak; Plastikozko botila birziklatuak, zapatilen ehuna-gaia eta barne-zola fabrikatzeko, baita gure jantzien ehunaren %40a; jantzien beste % 60a kotoi organiko birziklatua erabiliz egiten da.

 

Beste apustu berritzaile bat da eguzki-energiarekin lan egiten duen lantegi batean zuen ehun-gaiak fabrikatzea da…

Iraunkortasuna ez da soilik erabiltzen diren materialen arabera neurtzen. Gure zapatilak Espainian egiten dira, eskuz, banan-banan; horrek zaildu egiten du hain garatuta ez dauden herrialdeetan egindako oinetakoekin lehiatzea, baina lan-baldintza justuak bermatzen dizkizu. Espainian fabrikatzeak eta fabrikak eguzki-energiarekin funtzionatzeak produktua askoz jasangarriagoa egitea eragiten du; hori erabakigarria izan zen non fabrikatu aukeratzeko orduan.

 

Nortzuk dira nagusiki zuen bezeroak?

Gure produktua iraunkortasunarekin, oro har, konprometituta dauden pertsonei zuzenduta dago, eta Hegoaldea eta, bereziki, ozeanoak maite dituztenei.

 

Batez besteko, zer prezio dute produktuek?

Produktu motaren arabera saltzen dira. Zapatilak 80 euroan saltzen dira online dendan.

Seguruenik online salmenta funtsezkoa izango da zuen markaren hedapenean…

Seguru asko, online saltzea funtsezkoa da gaur egun, baina sendotu eta zabaldu egin behar dugu.


Eta, aldi berean, denda fisikoen bidezko merkataritza-banaketa da zuen hurrengo erronketako bat. Zer beste proiektu dituzue zuen ideien biltegian?

Izan ere, ez gara salmenta-kanal berrietara ixten.Gure erronkak hauek dira: gure salmentak nazioartera zabaltzea, salmenta-puntu fisikoak lortzea eta gure katalogoa zabaltzea.

 

+info: https://basqcompany.com/

basq company

Lotutako albisteak

26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
ORBIK SLAVADOR TRUJILLO 15 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Salvador Trujillo, ORBIK Cybersecurity enpresaren CEOa: “Euskadin, lau delitutik bat zibersegurtasunarekin lotuta dago”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak