Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 15 iraila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Ahunki: “Ahalegin handia eskatzen duten proiektu berritzaileen bila gabiltza, dena ezin hobeto atera dadin…”

“Errespetua eta konpromezua lan ona egiteko funtsezkoak direla uuste dugu, eta hori gure baloreetan islatzen da…”
ahunki

“Proiektu bat hasterakoan hiru zutabe ditugu oinarri: Kalitatea, Konpromezua eta Hurkotasuna”. Gaizka Laringan, Asier Perugorria eta beren taldeak dena ematen dute proiektu guztietan, bezeroen enpresen garapenerako Publizitate Konponbiderik onenak emateko.

Ahunki Estudio pertsonek osatua da eta beste pertsona batzuek beharrizanak asetzeko sortu da: “Errespetua eta konpromezua lan ona egiteko funtsezkoak direla uuste dugu, eta hori gure baloreetan islatzen da…”

 

Nortzuek osatzen dute Ahunki eta zeintzuk dira nabarmentzen diren baloreak?

Ahunki, egiten dutenarekiko zaletasun handia duten Durangaldeko bi gaztek osatzen dugu. Duela bi urte sortu zen ilusio handiz eta ikasi dugun sektorean jarduteko gogoz. Biok gara enpresan gertatzen den guztiaren arduradun, baina orohar Gaizka lana aurrera eramateaz eta Asier (ni neu) lanaren kudeaketaz arduratzen gara.

Honakoak dira gure oinarrizko baloreak:

  • Pasioa; Geure lana maite dugu eta proiektu bakoitzean bete-betean sartzen gara. Ondo egindako lanaren sentsazioa eta bezeroak pozik uztea maite dugu.
  • Zuzentasuna; informazio anitz hartzen dugu dena zehaztasun handiz ezagutzeko; hala, ahal denik eta lan oparoena egiten dugu, kontratatzen gaituen pertsona bakoitzaren sendotasun eta ahulguneak aztertuz proiektuari hobetoen egokitzen zaion publizitate-aukerarik onena eskaintzeko.
  • Hurkotasuna: Pertsona enpatiko eta sentikorrak gara, eta balore hauek geure bezeroei eskaintzen dizkiegu. Negozio mota berdina izan arren, proiektu bakoitza ezberdina denez, bezeroen helmugak eta kezkak ezagutu nahi ditugu.

 

Lan eraginkorraz mintzatzen zarete; zuen kezka nagusietako bat…

Konpetentzia handiko sektore honetan eraginkorra izatea lehenbiziko helburuetako bat da, bezero bakoitzak bere helburuak eta espektatibak betetzeko. Hargatik, ERAGINKORTASUNA garrantzitsua da guretzat eta gure egunerokoan presente dago.

 

2016an zuen proiektuak Bizkaiko Yuzz Programaren saria jaso zuen.

2016. urtean langabezian geunden eta merkatu honetan kontratatuak izateko zailtasun handiak ikusten genituen; eta bai, hala zen… Kontratu nahiko eskasak. Aurrerago geure ideia aurkezteko aukera sortu zen eta ideia hura proiektu bihurtzeko laguntza eskaini ziguten.

Publizitate osoko zerbitzua eskaintzen duen publizitate agentzia izateaz gain, arreta deitu zuena geure ekarpen gehigarria izan zen: formakuntza, bezeroek beren publizitatea garatzeko eta enpresaren kudeaketa hobetzeko helburuz, bai software askeaz, bai ordainketa bidezkoaz.

Proiektua osatu ondoren zazpi minutuko hitzaldi bat egin behar izan genuen proiektua bera aurkezteko, eta Bizkaiko hirugarren ekimen onentzat hartu gintuzten. Orduan proiektu hura errealitate bihurtzera abiatu ginen eta, horri esker, bi urteren buruan egitasmo berarekin darraigu.

 

Energia Positiboa zeuen bezeroen erronkei “kalitate, konpromezu eta hurkotasunez” erantzuteko. Merkatuko zein esparrura zuzentzen zarete?

Bereziki enpresa, erakunde, kirol talde, udaletxe eta ONG-ei zuzentzea gustatuko litzaiguke.

 

Eta zer-nolako zerbitzuak eskatzen dizkizuete enpresa, entitate eta erakundeek?

Konturatu gara esparru honetan eskakizun gehien duena webguneen sorkuntza, publizitate grafikoak eta marketing bideoak direla. Ohartu gara formakuntzarekiko kezka handia dagoela lanerako antolakuntzarako, softwareen erabilpenerako, eta abar.

Hemen ikus daitezke guk eginiko lan zenbait:

www.ahunki.com/proyectos

 

Ziur aipa dezakezuela oso gustora egin izan duzuen proiektu pare bat…

Hala da. Egindako lan batzuekin oso gustora gaude bai gu, bai bezeroak ere, hala nola ‘Txuleta Maitea’-ren bideo korporatiboa: Guretzat erronka bat izan zen eta oso harro gaude eginiko ahaleginaz, bezeroaren helburura iritsi baiginen.

‘Gazteluiturri’ arkitektura enpresaren Branding, argazkia eta webgunea asko gustatu zitzaizkigun; kasu honetan, haren sustatzaileak bat egiten du pertsonalki eta profesionalki.

Eta ‘Pokai’ bezalako proiektu bakanetan parte hartzea ere atsegin dugu, zeinean unibertsitateko ikasleei beren enpresako branding-arekin lagundu diegun, gaur egun arrakasta handia duena.

 

Eta ziurrenik egongo da garatzeko aukera izatea gustatuko litzaizuekeen erronkaren bat…

Publizitate spot bat asmatu, ekoiztu eta zabaldu nahi genuke, baita 2D eta 3D animazioak dituen bideo korporatibo bat. Erronka paregabea litzateke enpresa, elkarte, ONG edo erakunde edo Udaletxe bateko branding osoa garatzea.

Baina, batez ere, lan handia eskatzen duten proiektu berritzaileen bila gabiltza, dena ezin hobeto atera dadin.

info+: www.ahunki.com

AHUNKI PUBLICIDAD

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak