Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 9 uztaila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Adimen kolektiboa; XXI. Mendeko erronka erakundeentzat

Pablo Ocaña aditua da erakunde eta lurraldeen inguruan sortutako ekosistemetan adimen kolektiboko prozesuak garatzen.
Pablo Ocaña the glocal network

“Komunitatea” ia mundu guztiak ulertzen duen terminoa da eta gero eta garrantzitsuagoa da edozein erakundetan, baina, zer da benetan komunitate bat? Esan genezake helburuetan eta arazoetan bat egiten duten pertsona talde bat dela, eta, nolabait, eremu komun batzuk partekatzen dituztela, lankidetzan aritzeko nahiarekin.

Pablo Ocaña aditua da erakunde eta lurraldeen inguruan sortutako ekosistemetan adimen kolektiboko prozesuak garatzen.

 

Non daude komunitateak?

Eremu sozioekonomiko askotan badira komunitateak, baina eragin ekonomiko handiena duten komunitateak enpresen inguruan sortzen dira, elkarte edo konfederazio moduko sektore-taldeen inguruan; baita elkarte transbertsalen inguruan ere, hala nola, klusterrak edo baita lurralde-espazioetan bertan ere, normalean, ekintzailetzarekin, GIHekin edo mugikortasunarekin lotutako eremu berriak edo gero eta interes publiko handiagoarekin dauden eremuen inguruak edo interes publiko handia duten eremuak.

 

Zein da egungo egoera?

Komunitate aktiboak garatzen dugun esperientzia kontutan hartuz, ikusi dugu ia ez dagoela metodologia espezifikorik komunitateen adimen kolektiboaren potentziala baliatzeko, bai enpresetan, bai elkarteetan, baita sare sozialen, app-en eta plataforma teknologiko desberdinen ugaritzea kontutan hartzen badugu ere.

Erakunde kudetzaileen liderrek eta dinamizatzaileek beren komunitateak garatzeko ahalegin eta baliabideak erabiltzen badituzte ere, ikusten dugu partaidetzaren inpaktuak eta adimen kolektiboaren aprobetxamenduak ez dituela ematen eman litzakeen emaitzak.

 

Zer garrantzi du lidergoak komunitate baten garapenean?

Enpresa eta erakundeetan, tradizioz, lidergoa hierarkia-kontzeptuetan oinarritzen da. Kontzeptu horietan, komunitateko kide bakoitzak rol jakin bat du, eta barne-arau eta -arau batzuk daude.

Ikusi dugunez, komunitate baten garapenean arrakasta izateko, lidergoak dinamizazio-gaitasuna sustatu behar du, adimen kolektiboa aprobetxatzeko, funtsezkoa baita parte-hartzaileen jarrera eta motibazioa; horregatik, lidergoak askoz ere inspiratzaileagoa izan behar du, eta testuinguru motibatzaileak sortu.

Gero eta entitate gehiagotan: klusterrak, elkarte sektorialak, alumni-komunitateak, lurralde-komunitate tematikoak, erakunde desberdinak eskatzen ari dira, eta “erredakarkia” bezalako kontzeptuekin lan egiten da, hau da, kideek beren borondatez adimen kolektiboa sor dezaten lortzea, komunitateko kide izateagatik onura indibidualak ekar diezazkien.

 

Ez aldatzea mehatxu bat izan liteke inguruan komunitateak dituzten erakundeen etorkizunerako?

Pertsonak, gero eta modu aktiboagoan parte hartu nahi dugu parte hartzen dugun komunitateetan, bai gure enpresan bertan, zein sektoreko beste elkarteetan.

Mehatxu nagusiena da, informazio anitzeko ingurune global batean, erakundeetako liderrek eta kudeatzaileen aldetik, bere komunitate desberdinen parte hartzea lortzen ez bada, hauek erabilgarriagoak diren beste espazio batzuk aurkitu ahal izango dituzte, non baloratuak sentituko diren eta balio nabarmenagoko elementuak lor ahal izango dituzten, digitalizazioa izanik, besteak beste, eragin nabarmena izan dezakeen arrazoietako bat.

 

Zer egin daiteke komunitatetako liderren eta kudeatzaileen ikuspegitik?

Liderrek eraldaketa handia egin behar dute beren ekosistema ikusteko eta kudeatzeko moduan; metodologia espezializatuak izan behar dituzte, eta beren komunitate-motarako egokienak diren teknologiak erabili behar dituzte, eta bere dinamizatzaileak jarduteko modu berrietan gaitzea

Gure esperientziatik ikusten ari gara gero eta baliabide gehiago erabiltzen direla: komunikatzeko, garatzeko, gaitzeko edo kudeatzeko, “komunitatea dinamizatzea” premisapean eta argi dago komunitatearen adimen kolektiboa aprobetxatu egiten dela parte-hartzaile gehienek onura hauetakoren bat lortzen dutenean:

haientzat garrantzitsuak diren trebetasun edo irakasgai batzuk ikastea, helbururen bat lortzeko edo arazoren bat konpontzeko lankidetza edo laguntza, produktu edo zerbitzuren bat eskuratu edo ematea, komunitatearen ezagutza eta baliabideak modu errazean eskuratu edo partekatzea; komunitateak Marka bat garatzea lortzen badu, horrek haren parte izatearen eta harekin identifikatzearen sentimendua sortzen du; hau da, talde handi bateko kide izatearen sentsazioa.

 

Zer proposatzen du zuen erakundeak egoera berri horien aurrean?

Guk 10 urte baino gehiago daramagu sektore publiko eta pribatuarekin lanean, elkarlaneko komunitateak garatuz adimen kolektiboa aprobetxatu ahal izateko. Denbora honetan, “DADO sistema” izeneko metodologia sortu dugu, izan ere, existitzen ziren metodoetan ez bait genuen aurkitzen komunitate dinamikoen errealitatera egokitu zitzakeen prozesuen kudeaketarik eta bere potentzial guztia aprobetxatzea ahalbidetuko zuenik.

Duela 2 urte ere, geure teknologia-sistema martxan jarri genuen: “Hub TGN” izeneko metodología, tresna digital espezializatu gisa, metodologiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, eta, ondorioz, komunitatearen adimen kolektibo horri.

Gaur egun, 10.000 parte-hartzaile baino gehiago ditugu, hainbat herrialdetako erakunde eta lurraldeetan hub-ak ezarrita, eta oraindik proiektu berria den arren, erakundeen eta haien ekosistemen adimen kolektiboa garatzen laguntzeko duen ahalmen handia ikusten ari gara.

 

+info: https://theglocal.network/promoters

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak