Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 uztaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Toribio Echevarria Sarien epaimahaiak hautatu ditu bederatzi finalistak

29. edizio honetako sariak datorren uztailaren 22an banatuko dira
toribio echevarria premios sariak

Toribio Echevarria Sarien bederatzi proiektu finalisten jarduerak Bio/osasuna, Industria/iraunkortasuna, Fabrikazio aurreratua eta IKT sektoreetakoak dira. Sariak duela 29 urte sortu ziren Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatuta, Euskadiko ekimen ekintzaileak aitortu eta sustatzaileei beren jardueraren hasieran laguntza emateko.

Irabazleek 10.500 euroko sari ekonomikoa jasoko dute, baita laguntza-, aholkularitza- eta prestakuntza-programak jasotzeko aukera ere. Horrez gain, Eibarko Udalak aparteko sari bat ere emango du, 10.500 eurokoa, irabazten duen proiektuetako batentzat edo edozein kategoriarako finalistarentzat.

Toribio Echevarria Sariak Euskadiko ideia eta proiektu ekintzaileentzako sari adierazgarrienetako gisa indartu dira. Edizio honetan, epaimahaiak 37 enpresa-ekimen aztertu ditu, sarietara aurkeztu ziren hautagaiak, alegia. Horietako bederatzi finalista dira jada, eta 2019ko edizioko irabazle izan daitezke

“Enpresa asmoak” kategorian finalistak Miramoon Pharma, Multiverse Computing, Onena Medicines eta Surphase dira. “Enpresa berria” kategorian, epaimahaiak hautatu dituen bost finalistak Aces Technology (Alkar, Tools), Ekolber, Mera Medical Solutions, Naru Intelligence eta VIVEbiotech dira.

 

“Enpresa asmoak” kategoria

Miramoon Pharma: Muskulu-distrofia oinarrian duten gaixotasunen tratamendurako molekula berriak.

Multiverse Computing: Finantzetan eta ekonomian aplikatutako konputazio kuantikoko eta adimen artifizial aurreratuko soluzioak.

Onena Medicines: Bularreko minbizia eta gaixotasun arraroak dituzten gaixoak tratatzeko lehen-mailako sendagaiak garatzera zuzendutako bioteknologiako enpresa.

Surphase: Ur-arazketako mintzen fouling-aren aurretiazko detekzio-sistema, gaur egun erabiltzen diren teknologien sentikortasuna hiru magnitude-ordenatan gainditzen dituena

 

“Enpresa berria” kategoria

Aces Technology (Alkar, Tools): 4.0 industria soluzioak presio handiko industria hidraulikoaren aplikazioetarako.

Ekolber: Jabego-teknologia patentatua erabiliz kolagenoan aberatsak diren abeltzaintzako hondakinetatik lortutako kautxu-termoplastikoa.

Mera Medical Solutions: Gizonezkoen Gernu Ihesa Kontrolatzeko gailu mediko berriak.

Naru Intelligence: Adimen artifizialean oinarrituriko sistemen garapena, onkologia eta beste gaixotasun kronikoetako emaitzak hobetzeko.

VIVEbiotech: Terapia genetikoko entsegu klinikoetarako bektore lentibiralak ekoiztea jatorri genetikoa duten gaixotasunak, minbizia, gaixotasun arraroak edo parkinsona tratatzeko.

 

Beste sariak

“Ideia eta enpresa asmoak” eta “Enpresa berria” kategoriez gain, Toribio Echevarria sariek beste ekimen batzuk ere saritzen dituzte, garapen teknologikoan edo nazioartekotze-prozesuan laguntza behar dutenak.

Halaber, edizio honetan, Eibarko Udalak aparteko sari bat emango du, 10.500 eurokoa, edozein kategoriatan irabazle edo finalista suertatu eta jatorria edo kokapena Eibarren duen proiektu bati. Hala ez bada, udalerrian datozen 2 urteetan kokatzeko konpromisoa hartzen duenari emango zaio. Diru-laguntza gain, sariak BIC Gipuzkoak gidatuta PADEM (Startup eta Ekintzaileei zuzendutako programa aurreratua) prestakuntza-programa jasotzeko aukera ematen du. Sari berezi horren bidez, udalerrian enplegua eta jarduera berritzailea sortzen duten enpresa-proiektuak sustatu eta horien garapena aintzat hartuko dira.

Toribio Echevarria Sarien helburu nagusiak dira oinarri teknologikoko ideia eta enpresa berritzaileen garapena sustatzea, kalitatezko enplegua sortzea bultzatzea, enpresetan berrikuntza teknologikoa indartzea eta ekintzailearen figura balioan ipintzea.

Saria sortu zenetik, 600 ideia eta enpresa asmo baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako proiektuek 38 milioi euro inguru inbertitu dituzte, eta 800 lanpostu baino gehiago sortu, gehienak kualifikazio altukoak.

 

Sari-banaketa

Toribio Echevarria Sarien 29. edizioaren sari-banaketa datorren uztailaren 22an ospatuko da, goizeko 11etan, Tekniker Fundazioaren Eraikinean, Eibarren, eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapena eta Azpiegiturako sailburua eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea bertaratuko dira.

Ekitaldian zehar, Gurutz Linazasoro neurologoak, “Etorkizun demografikoaren erronka” izena duen konferentzia emango du.

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako ekimena dira; bertan, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea Departamentuak parte hartzen dute. Era berean, honako hauek ere badihardute lankidetzan: Gipuzkoako ganbera, Elkargi, APD, El Diario Vasco, SPRI, Adegi, Cebek eta SEA enpresaburuen elkarteak.

+info: www.toribioechevarria.com

Lotutako albisteak

Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak