Ekintzailetza
Elkarrizketak 6 iraila, 2018

‘Sarepolis’: herritarren partehartzea, gobernu irekia eta teknologia berriak

Vinca Sanz, Andoni Corrales eta Aizkibel Rojo dira ‘Sarepolis’-en sustatzaileak. Lanabes bikaina da herritarren partehartzea kudeatzeko, honek online bidezko prozesu partehartzaileak garatzea ahalbidetzen baitu, aurrez aurreko partehartzearekin batera.
-

Herritarren partehartzerako prozesuak diseinatzen izandako esperientziari zor, UPV-EHUko Politika Zientzien ikasle talde batek Elkar Consulting sortu zuen: “metodologietara zuzendutako Euskadiko lehen graduondoa ikasten ari ginen, eta ordutik ez diogu berritzeari utzi, metodologiak geure bezeroei eta hauen beharrizan eta testuinguruetara egokituz.”

Hobetze prozesu horretan TIC-ek herritarren partehartzerako eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzea nahitaezko ikusi zuten; “zentzuzkoa iruditzen zitzaigun beharrizan berriei erantzun behar bagenien…”. Vinca Sanz, Andoni Corrales eta Aizkibel Rojo dira ‘Sarepolis’-en sustatzaileak. Lanabes bikaina da herritarren partehartzea kudeatzeko, honek online bidezko prozesu partehartzaileak garatzea ahalbidetzen baitu, aurrez aurreko partehartzearekin batera.

 

Zuen grina 2005ean sortu zen, eta ia hamarkada bat geroago, ideia haiek Ekonomia Sozialeko enpresa bihurtzen dira…

Halaxe da. Denbora batez merkatuko erreminta zenbait ezagutu eta probatu ondoren, konturatu ginen haietako bat bera ere ez zela benetan egokitzen gure irriketara, prozesuen “kalitate demokratikoa” berma zezakeen zerbait malguagoa behar genuelako. Kide berriaz eta ekimena ekonomia sozialeko enpresa bihurtuz sortu genuen proiektu hau orain dela 4 urte.

 

Sarepolisek erabakiak, adostasuna, partehartzea… defendatzen ditu, gaurko gure gizartean behar-beharrezkoak direnak!

Bai, egia esan, Sarepolis erabakia erraztu eta arintzeko ideiaz sortu zen, erabakiak hartzeko adostasuna ardatz izanik. Funtzionamenduaren oinarria komunitateak dira, hau da, pertsonen taldeak, zeintzuekin edozein erabaki hartu nahi den. Talde hauetan fase eta epe zenbaitetan egituratzen diren askotariko eztabaidak sor daitezke, erabakiak hartzea bermatuz. Aldi berean, Sarepolisek aurrez aurreko prozesua errepikatzea ahalbidetzen du honen diseinua errespetatuz (udalerri baten lur-banaketa, enpresa edo erakunde bateko maila ezberdinak…).

Pentsa genezake foro baten antzekoa dela; bezero askok adierazten digute. Hasteko, eztabaida guztiek hasiera eta amaiera data dute. Geroago, eztabaiden egiturak, antolakuntzak eta balorazioko eskalen erabilerak gaien edo eztabaidako iradokizun interesgarriagoen gaineko akordioak sortzen laguntzen dute. Horrez gain, gehien baloratutako gaiak erakusten dituen atala duenez, amaierako bozkaketaren bidez itxi daiteke eztabaida. Azkenik, Sarepolisek bozkatzeko zenbait bide eskaintzen ditu, hauetan ‘Dowdall’ edo Sarepolis formula nabarmentzen direla, adostasun gehien sortzen duten aukerak matematikoki hobesten dituztenak.

Ikus daitekeenez, erabakiak hartzeko gure lanabesa erabiltzearen abantailak bistakoak dira. Adostasuna lantzen duten eta ondorioa lortzen duten eztabaida ordenatuak izatea baino gehiago da; eztabaidak edozein egitura fisiko edo aurrez aurrekora egokitzeko malgutasuna du.

 

Erabaki garrantzitsuak hartzen direneko prozesu oro konpontzeko metodologia eta lanabes teknologikoa eta, beraz, ondo eta presa barik egin behar da!

Sarepolisek erabakiak hartzeko prozesuaren kalitatea eta adostasuna ditu abiapuntu, hausnarketa arintasunari lehenetsiz. Ohikoa da erabakiak hartzeko lanabes asko bozketan oinarritzea; ostera, ez da hala gure kasuan, guretzat bozketa eztabaida eta ideien trukaketa prozesu egituratuaren emaitza baita.

‘Slow democracy’-aren beharraz aritzen ohi gara, bozketan oinarritutako erabaki arinak albo batera utzi eta hausnarketa gehiagoz jardun. Garrantzia duen erabaki orok denbora eskatzen du, ideien trukaketa eta ezagutzak eta iritziak bateratu behar dira gaurko munduak planteatzen dizkigun aferen gaineko konponbideak adosteko. Horretarako, Sarepolisek fase desberdinak dituen egitura planteatzen du, argitasuna, gardentasuna eta hausnarketa errazten dituena.

 

Informazioa, Komunikazioa, Erabakia, Galdeketa eta Itzulera dira proposatzen duzuen prozesu metodologikoaren fase nagusiak…

Hala da, prozesua bermatzeko ezinbesteko faseak direla uste dugu.

INFORMAZIOA:
Ezinbestekoa da eztabaidaren partehartzaileek hasieratik ezagutzea informazio guztia (hasiera eta amaiera datak, loturapekoa ala kontsultarako den, partehartzaileak…). Guzti honek erabakietan parte hartzeko zein ez hartzeko erabakia errazten du, etsipena saihetsiz.

KOMUNIKAZIOA:
Partehartzaileek prozesuari (eztabaidari) informazio berria eskain diezaiokete: loturak, argazkiak, partekatutako karpetak… sustatzen duena eta parte hartzen duenaren arteko ohiko asimetria hautsiz eta aurkeztutako informazioa osatu edo alderatuz.

ERABAKIA:
Prozesuan parte hartzen duten pertsonek alde onak eta txarrak baloratzen dituzte, proposamenak eta ezagutza partekatua sortzen dute eztabaidaren bidez. Hala, sortu izan diren ideak eta proposamenak baloratu ahal dira.

KONTSULTA:
Erabakitze prozesua kontsulta batez amaitzen da. Hala, prozesuaren beharrizanei hobetoen moldatzen zaien sistema erabiliz amaierako ondorioa lortzen da, eztabaidaren itxiera zehatza. Horretarako, Sarepolisek hiru bozketa mota eskaintzen ditu: dikotomikoak, zenbait aukeren artean hautatzekoak zein lehenespenaren araberako ordenekoak.

ITZULERA:
Behin kontsulta amaiturik, prozesuaren itzulera dator. Fase honek emaitzak ezagunak eta eztabaidatuak izan daitezen laguntzen du, bide batez prozesuaren ebaluazioa eginez.

 

Zein fase dira funtsezkoenak honelako prozesuetan?

Denak garrantzitsuak direla kontuan hartuz, nabarmenki bereziak dira erabakia eta itzulera faseak.

Erabakiaren fasean lanabesak oso erabilgarriak diren funtzionaltasunak ditu, hala nola Likert Eskala baten bidez proposamenak eta ideiak eskalatzea, balorazio onena edo txarrena duten proposamenak ikusi, esteken bidez dokumentazioa eta informazioa gehitu, zuzenean argazkiak igo eta eztabaidarik interesgarrienak modu egituratuan jarraitzea.

Itzulera eztabaidaren amaierako emaitzak aurkeztean datza; prozesua ebaluatzeko balio du, aurkeztutako zenbait konponbide edo akordio zehazteko eta, era berean, partehartzaileak erabakien parte senti daitezen balio du, uneoro gardentasunez jokatzen baita.

Fase eta funtzionaltasunen informazio gehiago topa daiteke laguntzan zein https://blog.sarepolis.net/ -en dauden artikuluetan.

 

Edozein kolektibok erabil ditzake zuen konponbideak? Nortzuk dira zuen bezero nagusiak?

Jakina! Sarepolis eztabaidatzeko eta erabakitzeko pentsatuta dago eta, gainera, plantea daitezkeen egitura anitzetara moldagarria da; beraz, esan genezake egoera honetan dagoen edozein kolektibok balia dezakeela. Gure bezero nagusiak erakunde publikoak dira, gehienbat Udaletxeak. Lanabes hau erabiltzen dute herritarren partehartzea abiadan jartzeko edo kontsultak egiteko. Badira gure erreminta baliatzen duten kolektibo sozialak eta ikerketa taldeak, beraien barne funtzionamendua kudeatzeko, eztabaiak izateko eta ordutegiarekin zailtasunak dituzten pertsonek erabakietan parte har dezaten.

Izan ere, edozein pertsonak erabil dezake erreminta bere kontura eta dohain, egunean-egungo erabakiak hartzeko. Ekonomia sozialeko enpresa gisa, hasieratik ulertu genuen egunean-egungo erabakiak erraztean datzala gure ekarpena. Horregatik pertsona banako orok izena eman dezake eta arazo barik erabili.

 

Zuen lanak garrantzia handia du Udaletxe, Gobernu eta bestelako erakunde publikoetan ematen diren partehartze prozesuen garapenean.

Bai, esan bezala, gure bezero nagusiak dira; 10 urte baino gehiago daramatzagu aurrez aurreko lana egiten zenbait erakunde publikorekin. Gaur egun aurrez aurreko lanean eta lanabesaren bidezko online partehartzean dihardugu.

Esaterako, Generalitat Valencianaren Aniztasunaren Berdintasuneko esparruak urte pare bat darama Sarepolis erabiltzen Ijitoen Barneratze eta Berdintasunerako Estrategiarako. Erreminta honek pertsona gehiagorengana iristea ahalbidetzen die eta batzarretara gerturatuko ez liratekeen pertsonen partehartzea errazte du ordenagailu edo mugikorraren bidezko partehartzeaz.

Ortuellan ere, partehartze bidezko aurrekontuak osatzeko erabiltzeaz gain, bestelako partehartze prozesu eta kontsultetarako erabiltzen da.

Sarepolis, bere diseinu metodologikoari zor, Partehartze bidezko Aurrekontuetarako oso baliagarri ari da izaten, online bidezko asanbladak ahalbidetzeaz gain.

Araudiak edo legeak sortu aurreko kontsulta publikoak egiteko erreminta paregabea da, Erakunde Publikoen Prozedura Administratiboaren 39/2015 Legearen 133 artikuluak adierazi bezala.

 

Elkar Consulting-en lehenengo urratsetan Bizkaiko UPV/EHU, DFB/BFA eta BEAZ-en ZITEK programan parte hartu zenuten. Zein beste euskarrik lagun diezaiokete Sarepolisi errotu eta aurrera egiteko?

Egiazki, Zitek-en programaren laguntzarik ezean, Elkar Consulting ez litzateke inoiz sortuko. Hasieratik aholkatu gintuzten eta lehenbiziko erabaki zailetan gidatu gintuzten. Portugaleteko enpresen mintegiko teknikari den Julen Sansebastiánek beti emandako euskarria eta aholkuak eskertu beharrean gaude.

Etorkizunari begira, geure bezeroen laguntza izaten jarraitu nahi genuke eta geure merkatua Estatu osora zabaldu. Helburu honetarako lan egiten hasi gara eta dagoeneko plataforma hizkuntza ofizial guztietan dago eskuragarri.

Udalerritik goragoko maila batean herritarren partehartzea probatzea ere interesgarria litzateke; beharbada Diputazioek bultzatutako prozesuetan. Lehenago esan bezala, Sarepolisek benetako egitura partehartzaileak errepika ditzake; hortaz, maila honetan jarduteko lanabes paregabea da.

 

Informazio gehiagorako: www.ElkarConsulting.com

Lotutako albisteak

Smart  to  Walk,  trekking-a  esperientzia  adimentsu  bihurtzen  duen  startup-a
03/07/2025 Ekintzailetza

Smart to Walk, trekking-a esperientzia adimentsu bihurtzen duen startup-a

Urdulizen jatorria duen enpresa honek, makila adimendun bat eta app osagarri bat sortu ditu mendi-ibiliak seguruagoak, sozialagoak eta konektatuagoak izan daitezen.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Etxe  bat,  pieza  asko:  AtomModular-aren  “Lego  eredua”  etxebizitza  krisia  konpontzeko
24/06/2025 Ekintzailetza

Etxe bat, pieza asko: AtomModular-aren “Lego eredua” etxebizitza krisia konpontzeko

La startup, con sede en BIC Araba, propone industrializar la vivienda con inteligencia artificial, diseño modular y materiales sostenibles.

Acuratiok  erabaki  adimendunak  hartzeko  teknologia  bat  bultzatzen  du  pertsonen  pribatutasuna  babesten  den  bitartean
18/06/2025 Zibersegurtasuna

Acuratiok erabaki adimendunak hartzeko teknologia bat bultzatzen du pertsonen pribatutasuna babesten den bitartean

Autoak edo erlojuak bezalako gailuetan adimen artifiziala da, 'ikasketa automatikoa muturrean' izenekoa. Datuak sortzen diren lekuan zuzenean prozesatzeko eta erabaki independenteak hartzeko aukera ematen du, datu-zentro handietara eraman beharrik gabe.

PhotoKrete,  hiriak  hozteko  morteroak  garatzen  dituen  euskal  startup-a
13/06/2025 Ekintzailetza

PhotoKrete, hiriak hozteko morteroak garatzen dituen euskal startup-a

Bere teknologia berritzaileari esker, %70etik gorako energia aurrezpena lortu daiteke hozte-gastuan, material pasibo eta jasangarrien bidez.

Yorsio:  “Jabetzakidetzan  oinarritutako  etxebizitza  emantzipatzeko  modurik  adimentsuena  da”
11/06/2025 Ekintzailetza

Yorsio: “Jabetzakidetzan oinarritutako etxebizitza emantzipatzeko modurik adimentsuena da”

Sara Recalde Yorsio-ren sortzaile eta zuzendari nagusiak, plataformak hipotekarik gabe eta jabetza partekatutako eredua erabiliz etxebizitza eskuratzeko modua nola eraldatzen duen azaltzen du.

FHIMASAk,  eraikuntzaren  sektorean  erreferente  den  ETEak,  BIND  SMEren  aldeko  apustua  egin  du  bere  merkatua  berrikuntzaren  eskutik  lideratzeko
29/05/2025 Up Euskadi

FHIMASAk, eraikuntzaren sektorean erreferente den ETEak, BIND SMEren aldeko apustua egin du bere merkatua berrikuntzaren eskutik lideratzeko

ETE horrek BIND SMEren —Eusko Jaurlaritzak startupekin sustatutako berrikuntza-ekimen irekia— bigarren edizioan parte hartu zuen.

Nexmachinak  Gauzen  Interneta  industriara  zabaltzen  du
22/05/2025 Up Euskadi

Nexmachinak Gauzen Interneta industriara zabaltzen du

Enpresak IoT soluzio jasangarriagoak eta eskuragarriagoak eskaintzen ditu mota guztietako enpresa eta erakundeentzat

Amazinglers:  “Gazteek  TikTok  bidez  lana  bilatu  eta  aurkitu  ere  egiten  dute,  eta  horretara  egokitu  behar  gara”
12/05/2025 Ekintzailetza

Amazinglers: “Gazteek TikTok bidez lana bilatu eta aurkitu ere egiten dute, eta horretara egokitu behar gara”

Igone Ruiz de Azua arabarrak sortutako startupak gazteak enpleguekin eta praktikekin konektatzen dituen plataforma bat baino askoz gehiago izan nahi du; talentu bila enpresei aholkuak ematen dizkien eta belaunaldi berrien potentzialaren aldeko apustua egiten duen komunitatea.

Alterity,  robotika  mugikorrarentzat  eta  mugikortasun  elektriko  arinarentzat  bateriak  fabrikatzen  dituen  enpresa  bizkaitarra
07/05/2025 Nazioartekotzea

Alterity, robotika mugikorrarentzat eta mugikortasun elektriko arinarentzat bateriak fabrikatzen dituen enpresa bizkaitarra

Elkarteak SPRI taldearen nazioartekotze-programaren laguntza bat jaso du, eta bezeroak ditu jada Italian, Suitzan eta Herbehereetan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.