Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 iraila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Recircular-ek hondakinak balorizatzeko bere onlineko plataforma jarri du martxan, beta fase irekian

‘Startup’ honek egungo egoerari lagundu nahi dio enpresei balioa sortzen lagunduz, beren hondakinei bigarren bizitza emanez.
Recircular

‘Startup’ honek egungo egoerari lagundu nahi dio enpresei balioa sortzen lagunduz, beren hondakinei bigarren bizitza emanez.

CEBEK-Emprendeko ‘’startupetako bat, RECIRCULAR, enpresei beren baliabideei bigarren bizitza bat ematen laguntzen die (hondakinak, azpiproduktuak, ekoizpen-soberakinak eta bestelako materialak). Bere ibilbidean, hainbat motatako 5.000 tonako hondakin zabortegitik eta errausketatik salbatzen lagundu du, 15.000 tonako baliokidea den CO2 isurketen murrizketa eta milioi erdi euroko aurrezki ekonomikoak lortuz.

Orain, egungo egoerarekin batera, Recircular-ek ere fases aldatzen du, bere onlineko plataforma beta fase irekiaren abiaraztearekin. Honekin lotuta, hondakin gehiago eta mota gehiago heltzera da helburua, baina baita mota guztietako enpresei ere, txikiak edo handiak direnak direla ere.

Beta fase ireki honetan, Recircularrek baliabideak dituzten edo bigarren mailako lehengaiak eskuratu behar dituzten empresa-erabiltzaileak onartzen ditu, baita hondakin-kudeatzaileak ere, une honetan balio gehien eman diezaieketen erabiltzaileak, hain zuzen ere.

Recircular-eko plataforma digitalari esker, erabiltzaileei aukera ematen die dirua eta ingurumen eta gizarte-onurak sortzeko, zabortegi batean buka daitezkeen hondakin, azpiproduktu, soberakin edo edozein materialen balorizaziotik abiatuta. Halaber, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) eta enpresen eta administrazio publikoen Ekonomia Zirkularreko Planak betetzen laguntzen du, eragin neurgarria sortzen duten ekintza zehatzekin. Gainera, kanpoko edo inportatutako baliabideekiko mendekotasuna murrizten laguntzen du, baita enplegu-aukerak eta enpresen arteko lankidetza ere sortzen laguntzen du .

info+: www.recircular.net/

recircular, CEBEK EMPRENDEn integratuta dagoen startup bizkaitarrak, bere onlineko plataformaren bidez, enpresei aukera ematen die bere hondakin, azpiproduktu, produkzio-soberakinei eta zabortegian buka daitezkeen beste material batzuei bigarren bizitza emateko.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak