Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
14 urria, 2018

Olivier Duperray, Bloowatch: Bezeroa berrikuntzaren erdigunean.

Olivier Duperray bloowatch
Asiako Pazifikoan eta Espainian ingurune eta itsas-injineru bezala 10 urte eman ondoren, Olivier Duperrayk www.bloowatch.com proiektua kaleratu zuen, kanpoko eta itsas-aktibitateen hornitzaileei kudeaketa, erreserba eta salmenta-sistema bat eskaintzeko. Honekin denbora urreztu, erreserbak hazi eta zerbitzu hobea eskaini ahal izango zaio bezeroari.

 

Bloowatch-ek “itsas-eskola eta kanpoaldeko eskolen kudeaketa, salmenta eta komunikazio-sistema” bezala aurkezten du bere burua. Zerk egiten du era honetako ekintzetarako software hain berezia?

Itsaso eta mendiko eskolak eta abentura anitzeko zentroek zerbitzu nahiko konplexuak eskaintzen dituzte aktibitateak kudeatzeko orduan. Eguraldi ona materialak edukitzea eta monitoreak etorri ahal izatea bezalako faktoreak behar-beharrezkoak dira.

Funtsean, aktibitateen egutegiaren kudeaketa oso espezializatuan datza gure zerbitzua, zeinaren bidez enpresa hauen beste zerbitzuak gara daitezkeen, hala nola kutxaren kudeaketa, online kudeaketa edota ohiko bezeroena.

 

Negozio oso zehatz bati zuzendutako tresna da. Nola sortu zen sektore honetara zuzentzeko ideia?

Arestian aipatutako konplexutasunari loturik, sektore honek oinarrizko kudeaketa-sistemak erabiltzen jarraitzen du, papera edo oso oinarriko sistema informatikoak baliatuz. Hau dela eta, prozedura hauetan amankomunak diren zenbait arazo aurkitu ditugu: denboraldiaren unerik gorenean aktibitate guztia kudeatzeko zailtasuna, eta bezeroak erakartzeko zein ohiko bihurtzeko online harremanak izateko arazoak, dela ezagutza faltagatik, dela tresna digitalak ez erabiltzeagatik.

bloowatch

Zuen plataformak denbora aurreztuko duela eta bezeroen ingresuak haziko direla zin egiten du. Software batek nola lor dezake bisitak erreserba bilakatzea?

Gure softwareak langileek ordenagailu edo telefonotik eguneroko informazio guztia eskura izatea eta sinkronizatzea ahalbidetzen du, jarduera soilduz. Maila komertzialean ere, programak salmenta-sistema askoz ere biziagoa ezartzen ahalbidetzen du. Ondorioz, aukera gehiago daude: kutxa bidezko salmenta ordenagailutik zein telefono mugikorretik, urrunetiko ordainketa email sinple baten bidez edota webgunetiko erreserba edozein momentutan.

 

Bloowatch uretako eta kanpoko aktibitateekin zerikusia duten negozioetan espezialista da. Bestelako aplikazioren bat sortzea pentsatu duzue?

Bloowatch sistemak aktibitateak, alokairuak eta gauetako ostatu emateak kudeatzea ahalbidetzen du; beraz, honelako zerbitzuak eskaintzen dituen edozein negoziok balia dezake. Hala eta guztiz ere, kanpko aktibitateen hornitzaileen beharrizanetan lan egiten jarraitzen dugu, etengabeko hazkundean dagoen sektore honek beharrizan konplexuak baititu. Konpetentzia gutxi duenez, geure aurreko esperientziatik eta ikerkuntzatik berrikuntzak eskaintzen jarrai diezaiekegu.

 

Proiektua abiadan jartzeko, zer laguntza jaso duzue?

Proiektua martxan jartzeko finantzaketa publiko eta pribatua jaso dugu Euskadin, estatu mailan eta berrikuntzarako fondo Europarretatik. Oraintxe finantzaketa gehigarri bat adosten ari gara, komertzioaren garapenean eta zerbitzu berritzaileen merkatuan lider izaten jarrai dezagun.

 

Zeintzuk dira Bloowatchen erronka eta helburuak 2019ari begira?

Komertzioari dagokionez, darabiltzagun hizkuntzak (ingelesa, frantsesa eta gaztelania) mintzatzen diren herrialdeen merkatura zabaldu nahi ditugu salmentak, baita sektorerako interesgarri diren aurrekaririk gabeko zerbitzu berriak garatu ere.

info +: www.bloowatch.com

wake up news
bic gipuzkoa jornadas
Ekintzailetza 26 martxoa, 2020
Bic Gipuzkoak jardunaldi-ziklo bat antolatu du bioteknologia-sektorea bultzatzeko

Bioteknologia-sektoreak perspektiba ederra du Gipuzkoan eta, horri esker, enpresa-proiektu berriak...Leer más

Corion Revolution nace para luchar contra la moda con fecha de caducidad
Ekintzailetza 25 martxoa, 2020
Corion iraungitze data duen modaren aurka borrokatzeko jaio da

Bilbon sortutako eta diseinatutako Corion Revolution proiektu berritzailea Mondragon...Leer más

jakisu barbacoas
Ekintzailetza 19 martxoa, 2020
Jakisu: Berrikuntza Barbakoetan, onena eskatzen duten bezeroentzat

Joseba Arrieta izan zen 2016an sortutako ekimen honen sustatzailea, nork Ander Bruñorekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?