Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 Marzo, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Martxoak 9an, Bilbao Berrikuntza Faktorian: “Startup Europe Week”

Euskadin, bi hiritan egin da “Startup Europe Week” topaketarako deialdia: Gasteizen (martxoaren 5ean, Europa Jauregian) eta Bilbon (martxoaren 9an, Bilbao Berrikuntza Faktorian).

Duela urte batzuetatik hona ekimen global ugari garatu dira espiritu ekintzailea zabaldu eta ospatzeko. Oro har, horrelako ekitaldiak “Silicon Valley” izeneko formatuari jarraiki antolatzen dira, hau da, bere baitan batzen dituzte hitzaldi motibazionalak, prestakuntza-saio praktikoak, networking jarduerak, e.a.

Europa anitza eta desberdina da, baina aurkitu du esparru bat garapen sozienpresarialarekiko kezka hori ospatzeko: “Startup Europe Week”. Startupentzat egiten den Europako multi-ekitaldi handiena da. Topaketa horren hirugarren edizioa martxoaren 5tik 9ra izango da eta 300dik gora ekitaldi egingo dira berrogeita hamar bat herrialdetan, ez bakarrik Europan, baizik eta baita ere Afrikan, Ekialde Hurbilean edota Latinoamerikan.

Euskadin, bi hiritan egin da “Startup Europe Week” topaketarako deialdia: Gasteizen (martxoaren 5ean, Europa Jauregian) eta Bilbon (martxoaren 9an, Bilbao Berrikuntza Faktorian). Bilbon CreativiLAB / CreativiTICek, topaketaren antolatzaileetako batek, hitzordu interesgarria proposatu du BBF-n. Ekintzailetza hartuko da hizpide baina gutxitan jorratu den ikuspegi batetik, alegia, “proba-akatsa”ren ikuspegitik, zeren gutxitan jorratua izanagatik, oso presente baitago proiektuak garatzen dituzten pertsonen eta antolakundeen egunerokotasunean.

5:00 pm
Harrera bertaratuei #SEW18 #SEWBilbao

EKITEA: ETENGABEKO PROBA ETA AKATS SAIAKERA.
EKIN, IKASI, ETA EKIN BERRIRO!

5:15 pm
Bilboko Startup Europe Week 2018 topaketaren aurkezpena
Jorge R. López Benito & Jorge Ruiz Chicote – Startup Europe Week Co-Organizers in Bilbao.

5:20 pm
Ekintzailetza eta startupak. Esperientzia batzuk.
-Aldra S.Coop
-Donibane Creative Studio, Mikeldi Donibane Sanjuan
-TZBZ Koop.

5:50 pm
Ekintzailetzarako lankidetza
-Negobide, Enpresa Zirkulua, Negozioak eta Baloreak.
-ner group

6:10 pm
“Vini, Vidi, Vici”… eta hasi berriro!
-César López Sáenz – Wine Ville enpresaren sortzailea

6:30 pm
Mahai-ingurua eta eztabaida- Ekindakotik ikasi!
-Aldra S.Coop
-Donibane Creative Studio, Mikeldi Donibane Sanjuan
-Negobide, Enpresa Zirkulua, Negozioak eta Baloreak
-ner group
-TZBZ Koop
-Wine Ville, César López Sáenz
-Moderatzailea: Aitor San Sebastián Millet

7:15 pm
Networkingerako garagardoak, BBFko DOCK aretoan

Informazioa eta izen-emateak: https://www.f6s.com/sew18bilbaobbf

 

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak