INNOVAEren eta Deusto Business Schoolen arteko lankidetza, 4.0 industriari lotutako “errealitate birtual eta areagotuan” sakontzeko

7 apirila, 2019
innovae deusto business school

Deusto Business Schooleko ikasle talde bat, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua eta “Digital Business Skills” titulu propioa ikasten ari direnak, INNOVAE enpresa bisitatzen izan dira. INNOVAEk 4.0 Industriarentzat erakundeen esparru kritikoetan, esate baterako, prestakuntzan, mantentze lanetan edo prozesuen kontrolean, aplikatzeko errealitate areagotuari eta birtualari lotutako neurrirako soluzioak garatzen ditu.

Bisitan, errealitate areagotuaren eta birtualaren teknologiara hurbiltzeaz gainera, ikasleek INNOVAEk mundu mailako industria enpresa ezagunentzat –horien artean, ABB, Mercedes-Benz edo Arcelor Mittal– garatu dituen aplikazioak ezagutu ahal izan dituzte. Gainera, ikasleek murgiltze esperientziak egin ahal izan dituzte, INNOVAEk Zuatzu Enpresa Parkeko egoitza nagusian dituen simulagailuekin.

INNOVAEk tinko babesten du ekintzailetza eta startupen sorrera, oparotasun ekonomikoa eta berrikuntza sortzeko bide nagusietako bat direla uste baitu. Horretarako, Eywa Space venture builderra du, errealitate areagotuan eta birtualean espezializatutakoa. INNOVAEk eta Deusto Business Schoolek urteak daramatzate elkarrekin lan egiten, enpresarentzat interesekoak diren ekimenen inguruko Gradu Amaierako Lanak proposatuz.

Deusto Business Schoolek INNOVAE eta teknologia potentzial handiko beste enpresa batzuekin dituen lankidetza akordioei esker, ikasleek 4.0 industriari lotutako informazio eta komunikazio teknologietan sakontzeko aukera dute (gehikuntzako fabrikazioa, gauzen internet, errealitate areagotua, machine learning…). Teknologia ezagutzeaz gainera, bere aplikazio errealak eta potentzialak landuko dituzte eta negozio potentzialen abantailak, aukerak eta balioa aztertuko, bai eta erakundeetan duen eragina eta eraldaketa ere.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow