Gura Market_IN: “Euskal Enpresa Txiki eta Ertainetara merkatuaren inteligentziaren joera berrienak ekartzen ditugu”.

22 iraila, 2018
elzo velilla leyend gura marketing neuromarketing

“Gura Market_IN”-ren atzean gaztetasuna eta esperientziaren aldetik balorea gehitu nahi duen gazte talde bat dago. Formakuntza eta esperientzia dute marketing, merkaturatzea, harreman publikoak, neuromarketing edota merkatuen analisia bezalako esparru desberdinetan.

Leyend Velilla Echeita eta Jon Elzo Aizarnarentzat proiektu eta bezero bakoitza berezia da: “Horregatik, Gure Market_IN-en bezeroei entzun eta eurekin lan egiten dugu, %100ean molda daitekeen zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko”.

 

Berrikuntza eta gauzak ondo eginez. Esperientzia eta Gaztetasuna. Nortzuek osatzen duzue proiektua, eta nola osatzen dira zuen ezagutzak eta aktibitateak?

Gura Market_IN marketing-ean ibilbide zabala duen gazte irrikatsuon taldeak osatzen dugu.

Hamar urte baino gehiagoko esperientzia dugu marketing aholkularitzan eta merkatuen azterketan, proiektu anitzetan parte hartu baitugu. Orain dela bost urtetik hona aholkularitza-proiektuak bultzatzen ari gara geure ezagutza modu hurbil, zintzo eta konprometituan. Era berean, neuromarketingaren aldeko apostua egiteari zor, euskal Enpresa Txiki eta Ertainak merkatuko inteligentziaen joera berrienetara hurbiltzen ditugu.

 

Marketing eta neuromarketingaz ari zarete…

Gaur egun ezin mintza gaitezke marketing eta merkatuen azterketaz ez bada Neuromarketinga aipatuz. Kontsumitzaileen erabakien %95a garunaren alde ez kontzienteak gidatzen ditu, eta neuromarketingari esker ezagutu dezakegu zer ari den gertatzen gure bezeroen buruan. Ikerkuntza neurozientifikoa ezinbestekoa marketing azterketa gehienetan.

 

Orain gutxi arte ez da zientziatzat hartu; gaur egun, ordea, zein sektoretan aplika dezakegu neuromarketinga?

Sektore anitzetan proba dezakegu helburu anitzetarako erantzuna emateko asmoz. Azken batean, guk ‘target’ zehatz bat monitorizatzen dugu, eta lagin hori neurtu nahi dugunarekin (bideo, irudi, mezu edo usain bat erakutsiz, edota web edo esperientzia baten bilaketa egiteko eskatuz…). Horrela kuantifikatzen ditugu estimulu honenganako erantzun emozional ez kontzienteak.

Sektoreei dagokienez… ohikoenak jendartera zuzentzen direnak dira, hala nola elikadura, turismoa, bankuak eta politika… baina sektore guztietarako adibideak eman genitzake, hauen artean industria ere dela.

 

Neuromarketingerako laborategia duzue. Zein lanabes baliatzen dituzue? Zein da girorik aproposena frogak egiteko?

Laborategi ‘wereable’ bat dugu (alegia, edonora mugi dezakeguna). Laborategia entzefalograma batez (EEG), eraztun biometriko batez, eye tracker batez eta IRT-ak (Implicit Response Test) eta IAT-ak (Implicit Assciation Test) egiteko software batez osatuta dago. Geure bulegoetan gela zuri aproposa dugu neuromarketingeko edozein froga egiteko, lagina frogatzeko leku isil eta soilak aproposenak baitira.

 

Laborategia, Neurketak, Berriak… hau dena NeuroMarketing.eus webgunearen bidez ikusarazten da.

Berez enpresa “Gura Neuro&Marketing” da, zeinaren bidez geure zerbitzuak merkaturatzen ditugun. Negozio bidea zabaltzea eta neuromarketingari ekitea ebatzi genuenean, halako hutsunea somatu genuen zientzia honen informazio eta ezagutzan. Ondorioz, www.neuromarketing.eus zabaldu genuen Euskadiko neuromarketingaren zabalkuntzarako lehenengo webgune gisa. Webgunearen helburu nagusia neuromarketinga zer den azaltzea da, honen erabilgarritasunak eta mugak deskribatuz. Bestela esanda, Enpresa Txiki eta Ertainetara hurbiltzea, edozein enpresarentzat eskuragarri baitago.

 

Aipa ezazue zeuen bezeroei lotutako proiektu eta emaitza arrakastatsuren bat.

Benetan interesgarriak diren zenbait proiektu egin ditugu lanabes neurozientifikoak baliatuz. “Neuromarketing”-a zenbait sektorera aplikatu dugu, besteak beste “Neuroturismora”, Urola Kostako turismo-orrien azaleko orri izanik, edota “Neurogastronomia”, Etxeita Bodegen ardoaren etiketa hautatuz, eta Basque Center Culinary-n afari monitorizatua izanez. Bestalde, matxismoaren gaineko proiektua ere egin dugu, Emakunderi eskerrak eman beharrekoa.

 

Informazio gehiagorako: www.gura.eus

www.neuromarketing.eus

Twitter: @gura_marketIN

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow