Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 urtarrila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Errealitate Handitua, Errealitate Birtuala eta Inteligentzia Artifizialaren esparruan enpresa arrakastatsuak sortu nahi dituzten ekintzaileei deia

Teknologia hauekin erlazionatutako startupei ekitea gustatuko litzaiekeen pertsonentzako ezinbesteko deialdia da.
startup tech weekend

Urtarrilaren 25etik 27ra Startup Tech Weekend ospatuko da. Errealitate Birtualean, Errealitate Handituan eta Inteligentzia Artifiziala oinarri hartuz negozio-ideiak garatzeko asmoa duten ekintzaileak biltzea du helburu. Teknologia hauekin erlazionatutako startupei ekitea gustatuko litzaiekeen pertsonentzako ezinbesteko deialdia da. Startup Tech Weekend-ak teknologia berrienekin startupak sortzeko aukera eskaintzen du, talde sustatzaileari erabateko laguntza eskainiz.

Ekitaldian eta hastapeneko programan sortuko diren startupek 50.000 €rainoko hasierako inbertsioa izango dute, baita 3 urterako finantzaketa plana sortzeko aholkularitza ere. Honez gain, programak formakuntza eta espezializatutako aholkularien aholkularitza eskaintzen die ekintzaileei. Hauen babesa jasoko dute bai negozio-ereduaren zehaztapen eta onarpenean, bai zerga, merkatu eta lanaren alorretan. Gainera, B2B banaketako sareak eta maila goreneko bezero potentzialak ezagutzeko aukera izango dute. Bestalde, ekintzaileei balio handiko baliabide teknologikoak eta elkarlanerako gunea eskainiko zaizkie euren aktibitatea garatzeko.

Programan sartzeko, ekintzaileok Startup Tech Weekend (www.startup-weekend.tech) webgunean urtarrilaren 25-27 bitartean Irungo Mondragon Unibertsitatean ospatuko den ekitaldian apuntatu beharra dute. Ekitaldian Errealitate Handitu, Errealitate Birtual eta Inteligentzia Artifizialean oinarritutako negozio-ideiak aurkeztuko dira, ekintzaileen abilezia frogatuz batera.

Startup Tech Weekend-en sustatzaileak honakoak dira:

Eywa Space, Errealitate Handitu eta Errealitate Birtualaren alorrean espezializatutako Venture Builder-a. (www.eywa.space)

AI Power, Inteligentzia Artifizial Aplikatuan core bat duen startupen Venture Buildera. (www.aipower.ai)

Eywa eta AI Powerek proiektuan lanaldi osoan jardun daitezkeen eta arriskuak hartzeko gaitasuna eta geratzeko konpromezua duten ekintzaileak bilatzen dituzte. Beraz, teknologia hauek interesatzen bazaizkizu eta zeure startupa sortu nahi baduzu, ez ezazu aukera berezi hau galdu eta aurkeztu ezazu zeure kandidatura hemen:
www.startup-weekend.tech

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak