P3RSEUS: “Geure bezeroek euren “segurtasun departamentutzat” har gaitzaten nahi dugu.

7 urria, 2018
perseus p3rseus

José Ramón Concha P3RSEUS-en sustatzailea da, “Bezeroarekiko Harremana eta Balioaren Emaitzan paradigma aldatzeko” helburuaz sortutako startUpa. Proiektuak datozen hilabeteotan kide berriak biltzeko asmoa du, teknologiaren esparruan garapena sendotzeko, proiektu eta serbitzuen kudeaketarako eta marketing eta harremanetako zereginetarako.

 

P3SEUS “Bezeroarekiko Harremana eta Balioaren Emaitza aldatzeko” asmoz sortu da.

Harreman eta zerbitzuen eredu berria proposatu nahi dugu, antolatzaileei euren helburuak betetzen lagun diezaiekeena arriskuak kudeatuta mantenduz kostu eramangarriaz. Nola ote?

  • INORMAZIOAREN SEGURTASUNEKO ZERBITZUAK ETA ZIBERSEGURTASUNA ESKAINIZ.
    Esperientzia duten adituak gara. Formakuntza eta ezaguera dugu, eta urte askoko esperientzia bezeroekin ere.
  • SEGURTASUN GUZTIA KUDEATZEN DUGU.
    Gure bezeroa negozioan jardutea nahi dugu, eginbehar hau gure esku utziz.
  • BERAREN OHIKO KIDEEKIN DIHARDUGU.
    Ez dugu lehiatzen gure bezeroen konfiantza duten enpresekin; haien zerbitzuak hobetzen laguntzen dugu.
  • BATERA GEHIAGO DAKIGU.
    Gure esperientzia eta ezagutzez gain, geure kolaboratzaileen sareaz baliatzen gara unean-unean behar dena onenaren eskutik helarazteko.

 

Erakundeei laguntzen diezue euren segurtasunaren kudeaketan eta zibersegurtasunean…

Zerbait hobetzeko lehenengo urratsa abiada puntua identifikatu eta bete daitekeen helburua zehaztea da. Zibersegurtasunaren alorrean, erakunde asko galduta sentitzen dira araudiaren gaineko eskari sektorialen itsasoan, beren lan esparru zehatzen hornitzaile izanik, arrisku berriak ekar ditzaketen teknologiari gero eta lotuago diren beharrizanekin. Segurtasun-estrategia bat ezartzeak helburuak, ahaleginak eta epeak egituratzen lagun dezake, erakundeak bere bezeroak onartu ezineko arriskuak har ez ditzan. Bai erakundeak, bai interesa duten parteek ezagutzen duten norabidea zehaztea hobekuntzarako lehenengo urratsa da.

 

Nola garatzen da P3RS-ren lana eta zerk nabarmentzen zaituzte zeuen sektoreko beste entitateetatik?

Gure bezeroek gu euren “segurtasun departamentutzat” izatea nahi dugu, beren negoziora hurbildu eta beren beharrizan eta aukerak ulertzeko eta esparru honetan inbertitzeko. P3RSEUSek adituak ditu erakundearen maila guztietan: estrategia, kudeaketa, operaketa, monitorizazioa eta erantzuna gertakarien aurrean. Informazioaren segurtasunari edo zibersegurtasunari loturiko dena kide bakar batengan, “negozioaren segurtasuna” bermatzen duen solaskidearengan.

Bezeroak ez du bere ohiko kideak baztertu beharrik, haien zerbitzuak gure zerbitzuekin osatu baizik. P3REUSek beste hornitzaile batzuek beren konponbideetan ezarri beharreko segurtasun-neurriak ezartzen ditu. Bezeroaren segurtasun esparruaz ari garenez, garatzen den proiektua eta teknologia-azpiegitura osoa segurtasun neurri guztien pean egoteaz arduratzen gara, entitateak arriskurik izan ez dezan.

PRSEUSek kanpoko kolaboratzaile talde batekin dihardu, guk zuzenean eskaintzen ez ditugun zerbitzuak (lege-aholkularitza, ziber arriskuen aseguru-polizak, segurtasun fisikoa, etab.) osatuz. Elkarrekin gehiago dakigu; bezeroak bilatu behar ez dituen konfiantzako kolaboratzaileak dira, haiekin zuzenean lan egin edo P3REUSen bidezko kudeaketa egin dezaketenak.

 

Informazioa ere eskaintzen duzue, enpresak beren ahulguneak zeintzuk diren ezagutzeko tresna baliagarria baita.

Ezagun dena baizik ez da balioesten. Segurtasuna zein zibersegurtasunaren esparruan erabakiak hartzeko, aurretiaz aurrean ditugun arriskuak ezagutu behar ditugu; egoera jakin batzuk bizitzeko aukerak eta hauen balizko eragina. Erakunde asko ez dira ohartzen negozioarentzat garrantzitsuak diren zenbait prozesutan bermerik gabeko azpiegitura kontratatzean hartzen duten arriskuaz, edo edonor edonondik konektatu ahal izatean haien aktiboetara.

Dugun esperientziagatik badakigu edozein ekimen hasi baino lehen, formakuntza eta segurtasunaren garrantzia ulertzea ezinbestekoak direla. Formakuntzan adibidez, finantzaketaren arduradunari galdetzea gustatzen zaigu: zenbateko kostua du ekoizpenaren etete batek? Milaka euro… eta badakizu prozesu hain funtsezko honek segurua ez den sarea duela, mantentze-kontratu eta eguneratzerik gabe.

 

Erakundeetako segurtasunaren helburua negozioaren informazioa babesteaz harago doa; bete beharreko arau eta legeak daude.

Adibidez, datu pertsonalen babeserako gaur egungo araudiak (RGPD) 20M eurora arteko isunak edo negozioaren aurreko urteko bolumenaren %4a ezartzen ditu; interesa duenak, bere eskubidea eta askatasunak kaltetuak izatekotan, eska ditzakeen kalte-ordainketez gain. Muturreko adibidea da, baina gero eta garrantzitsuagoa da erakundeen babesa betetzea. Epe ertainera begira, erakundeak informazioaren segurtasuna kudeatzera behartuta egongo dira, kudeaketa kontablea edo lan-arriskuen saihespena bermatzera behartuta dauden legez.

Bestalde, bezeroek gero eta segurtasun berme gehiago eskatzen dizkiete erakundeei. Geure negozioan ezin eduki ditzakegu segurtasun gabeko hornitzaileak. Adibidez, Administrazio Publikoa harentzat egokitutako kudeaketa eredu zehatz bat betetzen duten hornitzaileekin jardutera “behartuta” dago, baina bere hornitzaileak ere behartzen dituena: “Segurtasun Eskema Nazionala”. Beharrezkoa izango da FNS ziurtagiria.

 

Nortzuk dira zuen bezero nagusiak eta nortzuk bezero potentzialak?

Negozioaren edo bezeroen informazioa babesteko ardura duten Enpresa Txiki eta Ertainak. Geure ahalegin guztia erakunde hauen neurrirako zerbitzu eraginkorrak ematera eskaintzen ditugu.

Informazioaren segurtasuna “demokratizatu” nahi dugu, soilik erakunde handiek izan ez dezaten. Baliabide mugatuak dituzten erakundeek informazioaren segurtasuna “ahantz” ez dezaten nahi dugu, langileak kontratatu edo formatzeko baliabiderik ezagatik. Beraien zerbitzu edo produktuetan hasieratik barneratzea nahi dugu, beren negozio-aktibitatean jardun daitezela informazioaren segurtasuna eta zibersegurtasunari loturiko berrikuspena, kudeaketa eta ekintza gure esku utziz.

 

Zer-nolako laguntza jaso duzue P3RS martxan jartzeko?

Finantza-laguntzei dagokienez, DFB/BFA-k gune merke eta egokia eskaintzen digu, beharrezko izan ditzakegun zerbitzu guztiekin, Bizkaiko Teknologia Parkearen Elkartegian. SPRI edo Eusko Jaurlaritzan ekintzaile berrientzat edo proiektu berrientzat zuzendutako laguntzak ere eskatu ditugu. Halere, gure zerbitzuen salmentaz finantzatu eta haztea dugu helburu, eta honi dagokionez, betiko bezeroen arreta handia jasotzen ari gara. Ezin ahantz dezakegu P·rseusek lau hilabeteko ibilbidea duen arren, taldeko zenbaitek 20 urte baino gehiago daramatzagula sektore honetan lanean. Erakundeek entzun egiten digute, eta kontuan hartzen gaituzte beren segurtasun eta zibersegurtasun zerbitzuak betetzeko. Dagoeneko geure inguruko bezero garrantzitsuekin dihardugu.

Nabarmendu beharreko beste puntu bat taldea da; EHU, Deustuko Unibertsitatea eta inguruko Lanbide Heziketa Zentroak laguntzen digute langileen formakuntzan. Oraintxe, kide berriak ditugu praktikak P3rseusen egiten. Etorkizunean proiektuan parte har lezakeen geure inguruko talentuan inbertitzea geure helburuen artean dago, laguntzen digun orori erantzuteko modua baita.

 

info +: www.p3rs.eus

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow