Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 urria, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Azeleratu zure Enpresa CERN Teknologiekin, GARAIA Parke Teknologikoan

GARAIA PARKE TEKNOLOGIKOA CERN TEKNOLOGIAK TEKNOLOGIEN ERABILERA HURBILDUKO DU ENPRESA JARDUERA BERRIAK AZELERATZEKO.
cern

Datorren urriaren 22an, asteartean, GARAIA Parke Teknologikoan, jardunaldi ireki bat egingo da, CERN (European Organization for Nuclear Research) teknologien erabilera hurbiltzeko eta bideratzeko helburuarekin, enpresa jarduera berriak azeleratzeko. Gai zerrenda hemen deskargatu daiteke gai zerrenda.

Ekitaldian INEUSTAR-Pioneers programa aurkeztuko da, horren helburua izanik, SPRIren eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoan industri jarduera berriak sustatzea eta laguntzea, CERN teknologien bitartez, izan ere, teknologia horiek sektore eta aplikazio ugaritara transferitu daitezke oso modu errazean.

Jardunaldian programaren ezaugarri nagusiak erakutsiko dira, eta ekimen berriak aurkezteko gidalerroak emango dira. Halaber, eskuragarri dauden CERN tresnak eta teknologiak erakutsiko dira. Halaber, parte hartzaileek aukera izango dute programan jardun duten eta horretan diharduten enpresetako arduradunekin interakzioan aritzeko, baita ekimenaren koordinatzaileekin ere: CERN, INEUSTAR eta BIC Araba

Egitasmoa aurkezteko, CERNeko teknikariek zein INEUSTAReko eta Euskadiko BICetako langileek parte hartu eta teknikoki lagunduko dute.

Jardunaldia oso interesgarria izango da ekintzaileentzat, I+G zein enpresa dibertsifikazioko departamentuetako arduradunentzat, enpresa berri bat sortu nahi duten ikasle zein gazte tituludunentzat, arazo tekniko jakin bat konpondu nahi duten Start-Upentzat…

Ekitaldia irekia izango da publiko guztientzat, eta guztiz doakoa izango da. Joateko, aurrez izena eman behar da, esteka honen bitartez: izena emateko esteka


EGITARAUA

10:00 – 10:15
Parte hartzaileen harrera

10:15 – 10:25
Ongietorria

10:25 – 10:50
Sarrerako aurkezpen laburrak: INEUSTAR, CERN eta Instalazio Zientifiko Handietan garatutako Teknologiak Gizarteari Transferitzea.

  • Erik Fernandez, INEUSTAReko zuzendari nagusia
  • Ash Ravikumar, CERNeko Knowledge Transfer Dibisioa

10:50 – 11:20
Ineustar-Pioneers rogramaren aurkezpena

  • Leonor Mendoza, INEUSTAReko proiektu kolaboratiboen arduraduna
  • Maitane Txabarri, BIC Arabako Project Manager

11:20 – 11:40
CERN Teknologien aurkezpena

  • Ash Ravikumar, CERNeko Knowledge Transfer Dibisioa

11:40 – 12:30
MAHAI INGURUA

  • Kasu praktikoen aurkezpena, eztabaida eta galderak

12:30 – 12:45
Itxiera

12:45 – 14:00
Aperitiboa eta Networking

+info: www.ptgaraia.eus

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak