Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 urria, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Bind40 Industria adimenduna Smart Industry Programa UP Euskadi

SolidVirtual: “Edozein produkzio-prozesu industrial birtualizatzen dugu”

Mercedes-Benzekin eta Fagor Ederlanekin batera garatu zituen proiektuak

 

Enpresak errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko soluzioak eskaintzen ditu langileak trebatzeko

 

SolidVirtual enpresa bizkaitarra industriaren eraldaketa digitalerako eduki birtualak garatzen espezializatua dago. B-Venture topaketan parte hartu zuten startup-etako bat izan zen; ekintzailetzari laguntzeko kongresu horrek SPRI Taldearen laguntza izan zuen. Jardunaldi horietan aurkeztu zen, halaber,  UpEuskadi – Ekintzailetzaren Euskadiko Ekosistema plataforma.

 

Industria-sektorerako trebakuntza- eta gaikuntza-soluzioak garatzen espezializatuta dago SolidVirtual, eta, hori lortzeko, prozesu industrialak eremu birtualetara eramaten ditu. Horri esker, enpresek beren langileak modu eraginkorragoan treba ditzakete; izan ere, makinen erabilera eta prozesu berriak ikas ditzakete giza baliabide gutxiago erabilita eta produkzio-lerroak gelditu beharrik gabe. Teknologia horiek erabiliz, prozesu industrialak hobetzera bideratutako soluzioak ere garatzen ditu enpresak.

 

Horren adibide dira SolidVirtual-ek Mercedes-Benzekin eta Fagor Ederlanekin batera garatu zituen proiektuak. Proiektu horiek Bind 4.0-ren, SPRI Taldeak sustatutako bizkortze-kanpainaren, azken ekitaldiaren barruan sortu ziren. Automobilgintzako multinazionalaren kasuan, startup-ak mugikorretarako aplikazio bat sortu zuen, errealitate areagotuan eta ikusmen artifizialean oinarritua, langileei hornikuntza-piezen kalitate-kontrola egiten laguntzen diena. Bestalde, Fagor Ederlanekin batera, 20 tonako moldeak iraultzeko prozesuan era birtualean trebatzeko software bat garatu zuen.

 

“Bezeroak proposatzen duen arazo zehatz batean oinarritutako soluzioak sortzen ditugu”, azaldu du Sergio Pond-ek, negozio-garapenaren arduradunak. “Adibidez, enpresa batek beste herrialde batean instalazio berri bat irekitzen duenean, hango langileek prozesu zehatz bati buruzko trebakuntza jaso behar dute, eta enpresak ezin du produkzio-katea hara eraman trebakuntzarako, oso garestia delako eta ez delako batere praktikoa”. Laura Badiola euskal startup honen eragiketa-zuzendariak dioenez, “enpresa bakoitzak behar duenaren neurrira egindako proiektuak dira, eta, askotan, enpresa horien know howaren parte diren eta haien jabetzakoak diren prozesuei buruzkoak dira. Horregatik, garrantzi handia ematen diogu segurtasunari”.

 

Gaur egun, konpainia bakoitzaren eduki birtualak multzokatuko dituen plataforma bat garatzen ari da SolidVirtual. Tresna horri esker, enpresek errazago eskuratu ahal izango dituzte baliabideak, eta, gainera, erabilera-datuak erregistratzeko eta aztertzeko aukera emango die enpresei. “Bezeroaren zerbitzariaren barruan dagoen plataforma itxi bat da, eta enpresa bera da plataforma hori finkatu eta bertara nor sar daitekeen kudeatuko duena, konfidentzialtasun osoa ziurtatzeko”, dio startup-aren CEOak.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak