Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 Marzo, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Sei aholku etxetik (hobeto) lan egiteko

Konfinamenduaren erruz etxetik lan egiten hasi bazara eta nahiko galduta bazaude, hona hemen trantsizioan lagunduko dizuten sei aholku.

Konfinamenduaren erruz etxetik lan egiten hasi bazara eta nahiko galduta bazaude, hona hemen trantsizioan lagunduko dizuten sei aholku.

Konfinamenduak pertsona askorentzat berarekin ekarri duen aldaketa nabarmenetako bat telelanaren iritsiera izan da. Hainbat ekintzailek aspalditik dihardute horretan, baina zu nahiko galduta bazaude, ez kezkatu. Hona hemen etxetik (hobeto) lan egiten lagunduko dizuten sei aholku.

1. Egizu hodeirako jauzia

Oraindik ez baduzu hodeirako jauzia egin, hauxe duzu hori egiteko unerik onena. Dropbox, Google Drive edo OneDrive bezalako zerbitzuei edota zerbitzari propioen erabilerari esker, zure enpresako dokumentu guztiak direktorio bakarrean zentralizatuta eduki ditzakezu. Horrela, denak dokumentu baten azken bertsioan sar zaitezkete eta zuen etxeetatik denbora errealean lankidetzan aritu.

2. Bilera birtualak

Bilera asko mail batean edo dei azkar batean laburbildu daitezke, baina lankideekin edo bezeroekin eserita hitz egiteko beharra izaten jarraitzen baduzu, Skype, Zoom edo Google Hangouts bezalako zerbitzuetara jo dezakezu. WhatsAppa bera ere bideodeiak egiteko erabili dezakezu.

3. Eutsi errutinari

Askorentzat, konfinamenduaren erronka handienetako bat errutinari eustea da. Zorakeria dirudi, baina funtsezkoa da bizi-estilo osasungarria izateko eta produktibitate-mailari eusteko. Ez da beharrezkoa bulegora joaten zineneko ordu berean altxatzea, baina lan egiten hasteko eta amaitzeko ordu jakin bat finkatu beharko zenuke. Gorde tarteren bat atseden hartzeko, baina gainerako denboran joka ezazu bulegoan egongo bazina bezala, eta saihestu edozein motatako arreta-galtzeak.

4. Sortu ezazu lanerako gune bat

Bizi zaren lekuaren arabera baliteke erraza ez izatea, baina etxetik telelanean jardungo duzun bitartean gomendagarria da lanerako gune propio bat edukitzea, kontzentratzeko, arreta-galtzerik ez izateko eta inork ez molestatzeko. Besaulkian eserita lan egiteak polita dirudi lehen egunean, baina ez da batere ergonomikoa eta zuretzat ez da erraza izango lanerako uneak eta aisiarako uneak bereiztea.

5. Elkarbizitza errazten du

Etxean lan egingo baduzu eta ez bazara bakarrik bizi, garrantzitsua da zure familiarekin edo pisukideekin hitz egitea zure lanorduak errespeta ditzaten eta zure arreta galarazi ez dezaten. Etxean zaude, bai, baina horrek ez du esan nahi edozertarako eskura zaudenik.

6. Kontuan izan zibersegurtasuna

Azkenik, aurrez esandakoa bezain garrantzitsua den beste puntu bat: hartu beharrezkoak diren aurreneurriak zure enpresa ziberbabesteko eta edozein gertakari mota saihesteko. Zibersegurtasun Euskal Zentroak (BCSC), etxetik lan egiterakoan kontuan izan beharko zenituzkeen hainbat aholku eta gomendio bildu ditu.

Baliteke une honetan COVID-19aren eta konfinamenduaren erruz etxetik lan egitera behartuta egotea, baina har ezazu egoera hau arinagoa eta malguagoa izateko aukera bat bezala.

 

Lotutako albisteak

18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
ALOECEUTICALS: El cuidado más natural 18 Marzo, 2024 Ekintzailetza
ALOECEUTICALS: “Zaintzarik naturalena”
Irakurri gehiago
Cybosense 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Cybosensek biharko gizarte digitalerako bidea errazten du
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Barne-ekintzailetzarako programa bat jarri du martxan COIIAk Araban
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak