Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 Azaroa, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Prestik enplegu azoka abenduaren 12an eta 13an egingo da, Sarekin sarearen Ekintzailetzaren Aretoa indargarri duela

Euskalduna Jauregian egingo den azoka horretara 10.000 bat lagun joatea espero da. Prestik-ek enpleguko berdintasunaren aldeko konpromisoa agertuko du azokaren egitarauaren barruan.
prestik sarekin dema

Euskalduna Jauregian egingo den azoka horretara 10.000 bat lagun joatea espero da. Prestik-ek enpleguko berdintasunaren aldeko konpromisoa agertuko du azokaren egitarauaren barruan.

Prestik, bi urterik behingo enplegu azoka, abenduaren 12an eta 13an egingo da, Sarekin sareak antolatutako Ekintzailetzaren Aretoa indargarri duela.

DEMA Enplegurako eta Ekintzailetzarako Foru Agentziak (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren menpekoa) antolatutako azoka hori Euskalduna Jauregian egingo da, eta 10.000 bisitari inguru espero dira, enpleguko berdintasunaren aldeko konpromiso nabarmena agertuko dutenak.

Aipatutako foru sailaren ardura duen diputatuak, Teresa Laespadak, azaldu duenez, “Prestik azokan eta Sarekin Aretoan enpleguaren alde elkartuko dira herritarrak eta inplikatutako agenteak”. “Edizio bakoitzean 10.000 bisitari inguru jasotzen dituen bilera horren bitartez Bizkaiko enpleguaren eta ekintzailetzaren egungo egoerari buruzko ezagutza sortu eta herritarren artean zabaltzen da”, erantsi du.

Prestik azokaren seigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Bilboko Portuaren, Euskaltelen eta BBK Fundazioaren finantza-babesa jasoko du.  Gaur egun eskura dituzten lanbide- eta lan-garapenerako aukerak ezagutu nahi dituzten Bizkaiko pertsonei zuzendutako azoka da; baita enpleguaren eta enplegurako prestakuntzaren sektoreko profesionalei ere, euren sektoreko azken berrikuntzak ezagutu nahi badituzte; eta inguruneko enpresei, euren lanbide-profilen zorroa handitu nahi badute, hautagaitzak eskaintzen dizkieten profesionalak ezagututa.

Sarekin sarearen Ekintzailetzaren Aretoa, berriz, Bizkaiko ekintzaileei zuzenduta dago, euren negozio-ideia garatzeko edo enpresa-proiektu bat abian jarri edo sendotzeko orientazioa jaso nahi badute. Sarekin sareak berak bultzatzen du areto hori; sareko kideak Bizkaiko ekosistemako agenteak dira, elkarlanean dihardutenak, pertsona ekintzaileei sistemaren baliabide guztiak eskaintzeko, era ordenatuan eta lankidetzaren bitartez.

 

BERDINTASUNA

Edizio honetarako, DEMAk eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak apustu egin dute maila guztietako enpleguko berdintasunarekiko konpromisoa jartzeko arretaren erdigunean. Horregatik, Prestik azokaren egitarauaren barruan hitzaldiak egingo dira enpleguko berdintasunaren benetako lorpenari buruzko ezagutza hedatzeko ez ezik, baita gai hori jorratu eta eztabaidatzeko ere.

Prestik enplegu azokako erakusketa eremuan gune handi bat atonduko da, enplegu bila modu aktiboan ari den edozein pertsonak arrakastarik lortuko badu enplegagarritasunaren hobekuntzaren alde egin behar duen bideko mugarri nagusiak bertan irudikatzeko.

Erakusketa eremu horietan berariazko tailer irekiak emango dira, eta lan-orientazioko arreta pertsonalizaturako mahaiak egongo dira, Bizkaian enpleguaren arloan diharduten entitate nagusien ardurapean. Tailerrek 30 minutu iraungo dute gehienez, eta enpleguaren bilaketa aktiboarekin zerikusia duten gaiak landuko dituzte taldeka, hala nola helburu profesionala definitzea, curriculum vitaea teknika berritzaileen bidez eguneratzea, lan-elkarrizketei aurre egitea edo aurkezpen profesionaletan lan egitea.

Bestelako jarduerak ere egingo dira: besteak beste, ‘Enpleguaren Tourra’ eta curriculum vitaerako edo aurkezpen profesionaletarako argazkiak eta bideoak egiteko tailerrak.

Beste alde batetik, gazteen artean ekintzailetzaren kultura sustatzeko gune bat egongo da, ikasle taldeentzako berariazko programazioa edukiko duena: ‘Ekintzailetzaren Tourra’, zeinak aurkeztuko baitu, solasaldi dinamiko baten bitartez, garatu eta enpresa-arrakasta lortu nahi duen edozein negozio-ideiak bere bizitzan egin behar duen bidea. Gainera, ekintzailetzan hasi berri diren enpresaburu gazte batzuk ere bertan izango dira; haiekin elkarrekintzan jarduteko eta haien lekukotasunak entzuteko aukera egongo da.

Prestakuntzaren zein enpleguaren nazioarteko eremuari eskainitako erakusketa gune bat ere atonduko da, eta bertan izango dira eremu horretan garrantzirik handiena duten erakundeak. Protagonismoa emango zaie ERASMUS+ programari, Eures Sareari eta horrelakoei.

info+: www.dema.eus

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak